Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 8 de enero de 2022

Jaunaren bateoa C urtea








Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.





                                                

                                                JAUNAREN BATEOA - C

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren izenean, egun on guztioi!

            Gaur emongo deutsagu amaierea Gabon aldiari, Jesusen bateoa ospatuz. Ebanjelioan entzungo dogunez, Espiritua bere gainera jaitsiko da eta Aitak hots egingo dau: “Hauxe da nire Semea, nire maitea, nire kutuna”.

Kristinau lez, Jesusi entzun eta begiratu behar deutsagu, Bera dalako Jaungoikoaren irudia eta ahotsa, sekula amestu be egingo ez gendukezan zerumugak zabaltzen deuskuzana.

          Ospakizun honek lagun egin deigula egun baten hartu genduan Bateoagaz zintzo izaten.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

Abestia:           "Kristorekin guk  fede  bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita."

 

Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez uraren

Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko

Abadeak:

Dei egin deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari,  ur hau bedeinkatu dagian.

Gure bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera.

Eskatu deiogun Jaunari barriztau gagizala barrutik,  hartu dogun Espirituari zintzoak izan gakiozan.

Otoitz egiteko isilunea

 Ontasunaren eta errukiaren Jaungoikoa.

Bizi-iturri eta garbitzeko tresna dan uraren bitartez

gu pekatutik garbitzea

eta betiko bizitzaren dohaina guri emotea

gura izan zenduan.

Bedeinkatu (+) egizu ur hau,

zure babesaren ezaugarri izan daiten

Zuri, Jauna, eskeinitako egun honetan.

 

Ur honen bitartez, barriztau egizu gugan

zure graziaren iturri bizia,

eta askatu gagizuz gaitz guztietatik,

beti bihotz garbiz bizi gaitezan

eta zure salbamena duintasunez hartu dagigun.

Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu ondoren,

 Batzar guztia zipriztinduko dau.

 Bien bitartean abesti egoki bat abestuko da. Hartuko dogu ura pozik.

Abadeak:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

eta, Eukaristia honen ospakizunaren bidez,

egin gagizala bere Erreinuaren janarian esku hartzeko duin.                    Amen.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 42, 1-4. 6-7:

 

            Isaias profeteak aitatzen dauan Jaunaren  Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da; Bera da nahigabetuen bihotzetan bizi-poza sortzen dauana.

Erantzun-Salmoa:  28. salmoa

 

            Izadi guztiarekin goratzen dogu Jauna.  Gora Jainkoa!  Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak egiten eban bezela

 

 "Jauna da gure Salbatzailea gure indarra eta bakea."

 

Ap Eg 10, 34-38:

 

            Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela Jesusegan bere errukia eta maitasuna.

 

Lk. 3,15-16.21-22

 

            Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada, eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.

 

Goratu daigun gure makaltasuna eta pekatua leporatu dituan Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           

Jainko Aitak beti entzuten deuskula dakigulako, Beragana zuzentzen doguz gure eskariak seme-alaben apaltasunez eta uste onez.

 

·        Elizearen alde. Bateoko Sakramentua fede bizitzaren eta txirotasun bako mundu zuzenago bat eraikitzeko bihotz-zabaltasunaren hasierea izan daiten. Egin dagigun otoitz.

 

·        Bateo eta Familia pastoraltzan jarduten dabenen alde. Kristau familiak Eleizaren misinoan arduratsu esku-hartu behar dauala agertzera emon daiela. Egin dagigun otoitz.

 

·        Guraso kristauen alde. Euren seme-alabentzat Bateoa eskatzen dabenean, erantzukizunez eta askatasunez egin dagien, hareek fedean heziteko betebeharra euren gain hartuz. Egin dagigun otoitz.

 

·        Bateatuon alde. Eleizako kide egin ginduzan Bateoa eguneroko bizitzan gogoratu eta bizi daigula, Ebanjelioaren iragarpena geure eginez. Egin dagigun otoitz.

 

          Onartu, Jauna, gure otoitza, eta emon egiguzu zure Espiritua, beti eta danean zure borondatea beteten bizi gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.          

                                       

AZKEN-AGURRA

 

            Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago. Espiritu horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu izateko.

 

            "Jesus, munduko Argia..."

            






                                                   

                                                     JAUNAREN BATEOA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jaunaren izenean, egun on guztioi!

            gaur emongo deutsagu amaierea Gabon aldiari, Jesusen bateoa ospatuz. Ebanjelioan entzungo dogunez, Espiritua bere gainera jaitsiko da eta Aitak hots egingo dau: “Hauxe da nire Semea, nire maitea, nire kutuna”.

            En la liturgia de hoy, celebramos el Bautismo de Jesús. Hombres y mujeres venían desde sus aldeas para ser bautizados por el Bautista. También se acerca Jesús al río Jordán para ser bautizado y Él era el Salvador del mundo, el Enviado del Padre.

          Ospakizun honek lagun egin deigula egun baten hartu genduan Bateoagaz zintzo izaten.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

Abestia:           "Kristorekin guk  fede  bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita."

 

Egun egokia da gaurkoa Damu Otoitz lez uraren

Bedeinkapena eta zipriztintzea egiteko

Abadeak:

Dei egin deiogun, anai-arrebok, Jaungoiko Aitari,  ur hau bedeinkatu dagian.

Gure bateoaren gomutaz isuriko da gure gainera.

Eskatu deiogun Jaunari barriztau gagizala barrutik,  hartu dogun Espirituari zintzoak izan gakiozan.

Otoitz egiteko isilunea

Dios de bondad y de misericordia,

que en el Bautismo, por medio del agua,

fuente de vida y medio de purificación,

quisiste limpiarnos del pecado

y darnos el don de la vida eterna;

Bedeinkatu (+) egizu ur hau,

zure babesaren ezaugarri izan daiten

Zuri, Jauna, eskeinitako egun honetan.

 

Ur honen bitartez, barriztau egizu gugan

zure graziaren iturri bizia,

eta askatu gagizuz gaitz guztietatik,

beti bihotz garbiz bizi gaitezan

eta zure salbamena duintasunez hartu dagigun.

Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

Abadeak hisopoa hartuko dau eta bere burua zipriztindu ondoren,

 Batzar guztia zipriztinduko dau.

 Bien bitartean abesti egoki bat abestuko da.

Abadeak:

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

eta, Eukaristia honen ospakizunaren bidez,

egin gagizala bere Erreinuaren janarian esku hartzeko duin.                    Amen.



edo

DAMU-OTOITZA

            Senideok: gure anai eta Jaungoikoaren Seme dan Jesusen aurrean, autortu daigun apaltasunez eta damutasunez gure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren Seme maitea zarana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, pekatarien artean agertu zinana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, atzerrien argi izateko aukeratua izan zinana. ERRUKI, JAUNA.

 

Gloria

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 42, 1-4. 6-7:

            Isaias  profeteak aitatzen dauan Jaunaren  Zerbitzaria guretzat Nazareteko Jesus da; Bera da nahigabetuen bihotzetan bizi-poza sortzen dauana.

            El Siervo de Dios que nos presenta el profeta Isaías, es Jesús, el Hijo de Dios hecho hombre y siervo, servidor de todos y para todos.

 

Erantzun-Salmoa:  28. Salmoa

 

            Izadi guztiarekin goratzen dogu Jauna.  Gora Jainkoa!  Salmo honekin goratu daigun Israelgo herriak egiten eban bezela

            Este salmo es un himno a la gloria de Dios, apropiado en esta fiesta del bautismo de Jesús. La voz de Dios en la tormenta nos invita a escuchar con mayor intensidad la voz del Padre que reconoce a su Hijo en el Jordán como Mesías.

 

 "Bedeinkatua Jauna, gure Jainkoa."

 

Ap Eg 10, 34-38:

 

            Orain entzungo ditugun San Pedroren berbak gogoratuko deuskue Jaungoikoak era guztietako personei eta herri guztiei agertu deutseela Jesusegan bere errukia eta maitasuna.

            El cristiano tiene el don del Espíritu que continúa la obra salvadora de Jesús.

 

Lk 3, 15-16. 21-22

 

            Jesus, Jaungoikoaren Semea izan arren, gizon ere bada, eta pekatarien artean agertzen jaku Joanen bihotz-barritzerako bateoa hartzeko.

            Jesús es bautizado en el río Jordán y se compromete a anunciar el Reino de Dios

            Goratu daigun gure makaltasuna eta pekatua leporatu dituan Salbatzailea, "Aleluia" abestuz.

 

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           

Jainko Aitak beti entzuten deuskula dakigulako, Beragana zuzentzen doguz gure eskariak seme-alaben apaltasunez eta uste onez.

 

·        Elizearen alde. Bateoko Sakramentua fede bizitzaren eta txirotasun bako mundu zuzenago bat eraikitzeko bihotz-zabaltasunaren hasierea izan daiten. Egin dagigun otoitz.

 

·        Por quienes trabajan en la pastoral bautismal y familiar transmitan que la familia cristiana está llamada a tomar parte viva y responsable en la misión de la Iglesia. . Egin dagigun otoitz.

 

·        Por los padres cristianos. Para que al solicitar el Bautismo para sus hijos lo hagan con responsabilidad y libertad, asumiendo el compromiso de educarlos en la fe. Egin dagigun otoitz.

 

·        Bateatuon alde. Eleizako kide egin ginduzan Bateoa eguneroko bizitzan gogoratu eta bizi daigula, Ebanjelioaren iragarpena geure eginez. Egin dagigun otoitz.

 

          Onartu, Jauna, gure otoitza, eta emon egiguzu zure Espiritua, beti eta danean zure borondatea beteten bizi gaitezan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.                                                  

 

AZKEN-AGURRA

 

            Jesusegan lez, Jaunaren Espiritua geugan ere badago. Espiritu horrek gidatu eta indartu gagizala, toki guztietan Jesusen testigu izateko.

            Celebremos con fe y alegría este domingo. Que cada mañana oigamos la voz del Señor y  hagamos lo que Él nos diga.

 

            "Jesus, munduko Argia..."









JAUNAREN BATEOA

Isaias profetearen liburutik      (Is 42, 1-4.6-7)


     Hauxe dino Jaunak:
«Hona hemen neuk eusten deutsodan nire zerbitzaria,
atsegin jatan neure aukeratua.
Beronengan ipini dot neure espiritua:
beronek ekarriko deutse zuzenbidea atzerriei.
     Ez da deiadarka ibiliko, ez dau oihuka berba egingo,
ez dau kaleetan entzunazoko bere berbotsa.
Kainabera arrakaldua ez dau hausiko,
ozta-ozta biztuta dagoan metxea ez dau amatatuko. Zuzenbidea ekarriko dau;
ez da nekatuko, ez aspertuko, zuzenbidea lurrean ezarri arte,
ugarteek itxaroten daben haren legea jarri arte.
     Nik, Jaunak, zuzentasunez dei egin deutsut,
eskutik hartu zaitut;
herri baten alkargo izateko,
atzerrien argi izateko aukeratu zaitut,
itsuen begiak zabaldu daizuzan,
giltzapetuak espetxetik atara
eta kartzelako ilunpean dagozanak askatu daizuzan.»

Erantzun-salmoa       Sal 28, 1-10

Jaunaren Hitza gure argia, gure bidea, gure bizia.

Emon, Jainko-semeok, Jaunari,
emon ospe eta indar Jaunari.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
gurtu Jauna apainduria deunez. 

Horra Jaunaren berbotsa ur-gainean :
Jauna ur ugarien gainean.
Jaunaren berbotsa indartsu,
Jaunaren berbotsa ospetsu. 

Jainko itzalgarriaren abarrotsa durundan,
Haren jauretxean danak dinoe: Gora!
Jarri da uriola-gainean,
Jauna errege jarriko betierean.

Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 10, 34-38)

     Egun hareetan, Pedrok honan esan eban: Garbi ikusten dot, Jaungoikoak ez dauala bereizkeriarik egiten; hori barik, ondo hartzen dauala Bere bildur dana  eta zuzen dabilana, edozein herritakoa izanda ere.
Berak bialdu eutsen Israelgo semeei bere berbea, eta guztien Jauna dan Jesukristok ekarriko eban bakearen barri ona emon eutsen.
Badakizue zer jazo zan, Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek irakatsitako bateoaren ondoren: hau da, Nazareteko Jesusena, Jaungoikoak Espiritu Santuaren indarrez igurtzi, eta on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro zan harena, Jaungoikoa Haregaz egoalako.   


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 3, 15-22)

Aldi haretan, herria kezkatan egoan, eta euren barruan itaunka, Joan hori ez ete zan Kristo berbera.
Joanek honan erantzun eutsen guztiei: “Nik urez bateatzen zaituet; baina badator ni baino ahaltsuagoa dana, ni ez naz-ta nor Haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Harek Espiritu Santuaz eta suz bateatuko zaitue”.
Herri guztia bateatzen egoan baten, Jesus ere bateatu egin zan. Eta otoitzean egoala, zerua zabaldu zan, eta Espiritu Santua jatsi jakon gainera, uso-irudian. Eta zeruko abots batek honan esaten eban: “Zeu zara nire Semea, nire Maitea; Zeugan dot nire atsegina”.   











No hay comentarios: