Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 25 de enero de 2024

San Polikarpo mezea

 


SAN POLIKARPO, gotzain eta martiria

Otsailak 23, Arteagan Urtarrilak 26

 

SARRERA

Egun on eta ondo etorriak Eukaristia ospakizun honetara.

          Jauna dogu ondasun guztien iturri. Jesusen Berbea entzun eta Haren Ogia jateko hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren dohai eder bat dogu. Gure bizitzea makala da eta horregaitik beharrezko egiten jaku, beste fededun batzuekin batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik jatorkun indarra jasotea.

         Gaur San Pokarporen Jai egun honetan, bere fedea eta ausardia, martiri izateraino ospatu gura doguz.

“Zein gozo ta eder dan”

 

HITZAREN LITURGIA

Ap 2, 8-11:

 Idatzi eiozu Esmirnako eleiz alkartearen aingeruari: Hauxe dino lehenengoak eta azkenak, hilda egoanak eta bizitzara bihurtu zanak: 

Ezagun-ezagunak dodaz zure atsekabea eta pobretasuna; halan be, aberats zara. Badakit zelan iraintzen zaituen, judegu dirala esan arren Satanasen alkarte baino ez diran horreek. 

Ez bildurtu jasan beharko dozunaz; hara, zuetariko batzuk kartzelara botako ditu deabruak, zuek probatzeko, eta apur batez atsekabetuak izango zarie. Izan zaiteze leialak heriotzaraino eta garaipen-koroia, betiko bizitza, emongo deutsuet.

Ulertzeko gauza danak ulertu begi Espirituak eleiz alkarteei esaten deutsena. Irabazleak ez dau bigarren heriotzaren zigorrik jasango.

 

Erantzun salmoa: 30

Jn 15, 18-21

         Goratu daigun,  geugaz dagoen Jauna, "Aleluia" abestuz.

«Munduak gorroto badeutsue, jakizue zuei baino lehen Neuri izan deustala gorroto. 

Mundukoak bazinie, munduak maiteko zindukiez, nork berea maite dauan lez; baina nik aukeratu eta mundutik atara zinduedanez, munduak gorroto deutsue, mundukoak ez zarielako. Gogoratu esan neutsuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni persegidu banabe, zeuek ere persegiduko zaituee; nire berbea hartun badabe, hartuko dabe zuena be. Nire izenagaitik egingo deutsuee hori guztia, bialdu nauana ezagutzen ez dabelako.

JAINKO-HERRIAREN OTOITZA

 

Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:

- Elizak Jesusen nahiari erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian,  batez ere nekepean bizi diranei egoera barri baten itxaropena azalduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure herriko bakearen alde, bake-bideari benetako izanbidea urratseko gure harremanak justiziazkoak eta askatasunezkoak izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

- Por  quienes tienen más poder  sobre las estructuras sociales, para que corrijan las injusticias que caen sobre los más débiles. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

- Gu guztion alde, Mezea ospptzen gagozenak, herriko gaixoen alde, eta herritar guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

        Aita Jaungoikoa, Zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialduz, berari esker bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuz beteta, alkar maite dagigula Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AGURRA

         Jaunak bedeinkatu gagizala   eta lagundu daiskula ekarri ditugun gauzak eta beste ondasun guztiak: gareana eta daukaguna,  anai-arreben zerbitzuan erabiltzen

         Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena.

         Gura dozuenok erlikia gurtzura etorri zeinkie.

Eskerrik asko Jauna

 

     San Polikarpo, gotzaina eta martiria

San Ireneok (130-209) dinoenez, Joan apostoluaren ikasle izan zan San Polikarpo. 75. Urte inguruan guraso kristauengandik jaioa eta berehala bataiatua. Esmirnako gotzain izendatu eben. Antiokiako San Ignaziok (+107), Erromara eroaila, ikusi ahal eban Polikarpo eta idatzi ere idatzi eutson, gerora, eskutitz bat. 155ean, Esmirnako anfiteatroan, sutan hil eben, herri guztia begira egoala. Kristori uko egiteko esan eutson Stazio Quadrato prokontsulak. Polikarpok holan erantzun eutson: “Laurogeita sei urte da Kristoren zerbitzari nazela eta ez deust inoiz ere kalterik egin. Zergaitik egin behar dot uko nire Errege eta Salbatzaileari?” Eta su-garrek ingurutzen ebela,otoitz hau egin eban: “Diran guztien Jainkoa, goresten zaitut egun hau eta ordu hau hartzeko gauza nazela epaitu dozulako, martirien sailekoa izateko gauza, zure Kristoren kaliza parte hartzeko gauza, gorputz eta arimaz betiko bizira biztuteko gauza eta Espiritu Santuagan ezin ustelduzkoa izateko gauza”.

Besteak beste dozetan aurka, eta San Joanen ebanjelioari jarraituz, Jainkoaren Semea benetan gizon egin zala autortu eban.

Otsailaren 23a Ap 2,8-11 eta Jn 15,18-21

 


No hay comentarios: