Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

viernes, 5 de enero de 2024

Erregenak: Urtaro 02


Errege Mago izenez ezagutzen diranok, Judeako ekialdeko jakintsuak izan ei ziran. Jesus Belenen jaio zala jakin ebenean, opariekaz hurreratu ziran Belenera.
Barri hau, Bibliako Testamentu Barrian agertzen jaku, Mateo ebanjelistaren bigarrenkapituluan ( Mateo, 2, 1-12).





Ospakizun hau, beraz,  aspaldikoa dogu eta kristau Eleizaren esangureaz aparte, opari egun legez hartu izan da aspaldirik.
Gaur egun, batez ere, ikastolak martxan hasi ziranetik, Olentzerok ere betetzen dau eginkizun hau.
Olentzero Gabon gauean ospatzen da eta erregenak, beti bezala, urtarrilaren 6an.
Urtebarrietan bezala, erregenetan ere eskari-kantak abesten izan dira aginaldoa lortzeko. Hemen ere, gazteak lehenengo eta gero umeak izan dira kantari. Hona hemen Bizkaiko bertsio bat:


ERREGEAK DATOZ

Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnia batzen.

Apalazio zalduna
Hiru Erregeen eguna,
zotzak eta paluak
estudianteen kontuak.

Estudianteak sasirik sasi
asko jan eta gitxi ikasi,
txoritxua kaiolara
estudiantea eskolara.

Hemen gatoz lau,
kanpai joten bi,
emoizu limosnea
Jaungoikoagaitik.

Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnia batzen.

Apalazio zalduna
Hiru Erregeen eguna,
zotzak eta paluak
Martina atsoaren kontuak.

Martina atsoari eroan deutsaz
hiru oilanda katuak,
haren hazurrak txupadu ezinda
harek dabiltzaz sailtuak.

Hemen gatoz lau,
kanpai joten bi,
emoizu limosnea
Jaungoikoagaitik.

Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnea batzen.

Apalazio Mari Montaña
hiru intxaurtxu eta lau gaztaina.
Haren gainetik launa sagar
gure altzoa zabal-zabal.

Ateondoan hotzez hiltzeko
amak ez gaitu bialdu.
Zuri begira gagozan artean
egingo jaku berandu.

Hemen gatoz lau
kanpai jote bi,
emoizu limosnea
Jaungoikoagaitik.

Juan Manuel Etxebarria: Euskal urtea ohituraz betea liburutik

No hay comentarios: