Zatoz Espiritua!

viernes, 2 de mayo de 2025

Fiestas de Lorategieta 25

 

Primero de mayo, Fiesta de San José Obrero y fiestas en el barrio de Lorategieta en Errenteria, Gernika Lumo. Algunas imágenes de la celebración de la eucaristía en el templo actualmente cedido a la Iglesia Ortodoxa.


2005eko maiatzaren 1ean, lehen aldiz aita santu zala, Vatikanoko leihora urten eban Benedito XVI.ak. San Joseri buruz egin eban berba. “Gaur maiatza hasten dogu. Kristau herrian ondo errotutako ospakizun liturgiko bategaz: San Jose langilea. (…) Pio XII.a aita santuak ezarri eban oroitzapen egun hau, duela berrogeita hamar urte (beraz aurten 50-20=70 urte). Lanaren garrantzia nabarmen egiteko, hain zuzen ere, eta Kristoren eta Elizaren garrantzia ere langileen munduan. Gaurko gizartean (eta Elizan) ere beharrezkoa da “lanaren ebanjelioaren” testigantza emotea (… ggoan izan Laborem exercens entziklika). Gura dot inoiz lanik falta ez izatea (langabezian dagozan familiak), gazteek batez ere, (gogoratu bertako gazteak, euren baldintzak, exigentzia, etorkizun iluna, eta kanpotik etorritako gazte asko, lan egin ezinik paper barik, paper barik lanik ez daukielako), eta lan-baldintzak izan daitezela gero eta errespetu handiagoak pertsonentzat” (lan duina, juztiziaren muina).



“Joseren bizitza osoa hartzen dau “arotzaren” tituluak. Lana izan zan Nazareteko bere familiari izan eutson maitasuna adierazteko eguneroko bidea. Jesus ere esaneko izan zan, Joseren lanean parte hartuz, eta ezagutu ere “arotzaren semetzat” ezagutzen eben”.

Lanak, (ondo egina), berbea betetzeak, lan duinak… Jainkoaren irudiko egiten gaitue. Berak bedeinkatzen dau lan bila dabilena, beharrean dagoena, pentsioduna, gizona zein emakumea.


Argazkiak: Ziortza Bilbao

Para saber más:

No hay comentarios: