Hirutasuna abestuz!

martes, 9 de mayo de 2017

Pazkoako 5. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  




V. PAZKO‑DOMEKEA - A

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Domeka honeetan, Jesusen Biztuerearen jazoera pozgarria ospatzen dihardugu. Pentsatu daikegu zelako esker onez gogoratuko zituen behin eta barriro lehenengo orduko ikasleek jazoera horreek.

            Gaurko Elizeak ere, oroigarri eta ospakizun horreetan aurkitzen dau Jesusegandik hartu eban eginkizuna beteten jarraitzeko indarra.

            Guztiok bat eginik hasi dagigun Eukaristia, abestuz

            Abestu dagigun danok


BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

            Meza santu honen hasieran eta geure pekatuen parkamena eskatuz, barriztau daigun Kristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa.

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

            Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
            eta, Eukaristia honen bidez,
            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 6, 1‑7:

            Irakurgai honetan esango jaku zelan erantzuten deutsen lehenengo Elizeak sortzen jakozan arazoei: Apostoluen egitekoa batez ere Ebanjelioa iragartea izango da; eta behartsuei laguntzea zazpi gizon aukeraturen esku geldituko da.


Erantzun‑Salmoa: 32.salmoa  

            Salmisteak pozez beterik Jainkoa goresten dau, Bera bai da gure ondasuna

"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".


1 Pe 2, 4‑9:

            San Pedrok gogoratuko deusku, Bateoari esker, ahalmen berezi bat daukagula: Jaungoiko Aitari benetako opariak eskeintzeko ahalmena. Jesukristogandik hartu dogun bizitza barriak bere abade egin gaitu guztiok.

Jn 14, 1‑12:

            Ebanjelioan Jesusek esango deusku: "Neu naz bidea, egia eta bizia". Onartu daiguzan berba horreek. Eta abestu daigun, zutunik, ziurtasun honek emoten deuskun poza:

            "Aleluia".


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jesusen Espirituak eraginda, aurkeztu deioguzan Jaungoikoari Elizearen eta gizartearen beharrizanak:

            - Elizearen alde: Jesusek irakatsitako bideari jarraituz, gaurko gizon‑emakumeakana hurreratu daitela eta bizitzearen zentzuna irakatsi deioela. Egin dagigun otoitz
                         
            - Gure gizartean eta gure herrian bakarrik, baztertuta, bizitzeko gogo barik aurkitzen diranen alde: gure alkar‑laguntza eurentzat eusgarri bat izan daitela. Egin dagigun otoitz

            - Alkarren artean aitu‑ezinda eta gerran dabizan herrialde eta nazinoen alde: askatasuna zuzentasunaz eta ondo izatea solidaritzaz lortzeko bideak aurkitu dagiezala. Egin dagigun otoitz

            - Geure alde eta hurkoenak ditugun pertsonen alde: Jesus izan daitela gure bidea, gure egia eta gure bizia. Egin dagigun otoitz

            Entzun, Aita ona, eskari honeek; eta entzun, baita ere, gutariko bakotxak bere bihotzeko isiltasunean egiten deutsuzanak. Zure errukia heldu daitela gugana, Zugan geure itxaropen osoa jarrita daukagun ezkero. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Jesus izan daitela gure bidea, gure egia eta gure bizia. Eta Haren Ama eta gure Ama dan Mariak lagundu deigula Jesusen testigu izaten.

            "Ama maite Maria.."








                                                       V. PAZKO‑DOMEKEA

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Domeka honeetan, Jesusen Biztuerearen jazoera pozgarria ospatzen dihardugu. Pentsau daikegu zelako esker onez gogoratuko zituen behin eta barriro lehenengo orduko ikasleek jazoera horreek.

            A través de estos domingos, estamos viviendo la Pascua de Jesús. Fortalecemos nuestra fe en el Resucitado y llenamos de paz nuestros corazones,  porque sabemos que Dios nos ama.
            Jesús se nos presenta hoy, como camino, verdad y vida. Celebramos la fiesta participando en esta eucaristía, invitados por el amor del Padre.

            Guztiok bat eginik hasi dagigun Eukaristia, abestuz

            Abestu dagigun danok


BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

            Meza santu honen hasieran eta geure pekatuen parkamena eskatuz, barriztau daigun Kristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa.

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

            Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
            eta, Eukaristia honen bidez,
            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

HITZAREN LITURGIA


Ap Eg 6, 1‑7:

            Irakurgai honetan esango jaku zelan erantzuten deutsen lehenengo Elizeak sortzen jakozan arazoei: Apostoluen egitekoa batez ere Ebanjelioa iragartea izango da; eta behartsuei laguntzea zazpi gizon aukeraturen esku geldituko da.
            En la primitiva Iglesia hubo conflictos. No nos prometió Cristo la ausencia de problemas. El nos dio la fuerza para superarlos. La comunidad se reune y trata de resolver los problemas que surgen

Erantzun‑Salmoa: 32.salmoa  

            Salmisteak pozez beterik Jainkoa goresten dau, Bera bai da gure ondasuna
            El salmista ha descubierto que Dios es misericordioso, por eso le alaba sin cesar.
"Zu zaitut, Jauna, ondasuna".





1 Pe 2, 4‑9:

            San Pedrok gogoratuko deusku, Bateoari esker, ahalmen berezi bat daukagula: Jaungoiko Aitari benetako opariak eskeintzeko ahalmena. Jesukristogandik hartu dogun bizitza barriak bere abade egin gaitu guztiok.
            El apóstol Pedro nos hará ver en esta lectura, que somos piedras vivas, para construir entre todos la iglesia de Jesús.

Jn 14, 1‑12:

            Ebanjelioan Jesusek esango deusku: "Neu naz bidea, egia eta bizia". Onartu daiguzan berba horreek
            ".Los cristianos hemos vivido preocupados por el más allá. Jesús, ya nos ha construido la casa. A nosotros sólo se nos ha dado recorrer el camino y Jesús es el camino, la entrega, el don, la lucha... El nos ha mostrado al Padre que es amor.
            Abestu daigun  “aleluia”, ziurtasun honek emoten deuskun pozaz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Jesusen Espirituak eraginda, aurkeztu deioguzan Jaungoikoari Elizearen eta gizartearen beharrizanak:

            - Elizearen alde: Jesusek irakatsitako bideari jarraituz, gaurko gizon‑emakumeakana hurreratu  daitela eta bizitzearen zentzuna irakatsi deioela. Egin dagigun otoitz

            - Gure gizartean eta gure herrian bakarrik, baztertuta, bizitzeko gogo barik aurkitzen diranen alde: gure alkar‑laguntza eurentzat eusgarri bat izan daitela. Egin dagigun otoitz

            - Para que la luz de Cristo ilumine a los pueblos y a los que vivimos en ellos, para que podamos hacer de la vida un espacio y un lugar de paz, de amor, de fraternidad.. Egin dagigun otoitz

            -  Por quienes convivimos en el día a día, para que la persona de Jesús sea el guía de nuestro caminar, y el valor de nuestras vidas.   Egin dagigun otoitz

            Entzun, Aita ona, eskari honeek; eta entzun, baita ere, gutariko bakotxak bere bihotzeko isiltasunean egiten deutsuzanak. Zure errukia heldu daitela gugana, Zugan geure itxaropen osoa jarrita daukagun ezkero. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Jesus izan daitela gure bidea, gure egia eta gure bizia. Eta Haren Ama eta gure Ama dan Mariak lagundu  deigula Jesusen testigu izaten.
            Hemos celebrado la eucaristía, misterio de amor. Nos unimos a Jesús, que es el camino que nos lleva al Padre. Hagamos de nuestra vida de cada día un testimonio de nuestra fe y de nuestro amor.
            "Ama maite Maria"






PAZKOALDIKO V. DOMEKEA

Zazpi gizon aukeratu ebezan,
Espiritu Santuaz beteak.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 6, 1-7)

            Egun hareetan, ikasleak ugaritu zirala, marmarra sortu zan greko hizkuntzakoen artean hebreera hizkuntzakoen aurka, hareen andra alargunak eguneroko janari-banaketan bazterturik izten ebezelako.
            Hamabiek, ikasleen batzar orokorra baturik, esan eben: «Ez da bidezko guk Jainkoaren berbearen predikua alde batera iztea, janari-banaketaz arduratzeko. Beraz, senideok, aukeratu egizuez zeuen artean izen oneko zazpi gizon Espiritu Santuaz eta jakituriaz beteak, eta hareei emongo deutsegu egiteko hori; guk, holan, otoitzean eta berbearen zerbitzuan jardungo dogu».
            Batzar osoak ontzat emon eban proposamena, eta honeek aukeratu ebezan: Esteban —sinismenez eta Espiritu Santuaz beterik egoan gizona—, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako judu barria; aurkeztu eutseezan apostoluei, eta honeek, otoitz eginez, eskuak buruan ezarri eutseezan.
            Jainkoaren berbea zabaltzen ziharduan; ikasleen taldea geroago eta gehiago ugarituz joian Jerusalemen, eta abade asko ere sinistedun egiten zan.

Erantzun-salmoa Sal 32, 1-2. 4-5. 18-19

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zugan gogu-eta gure uste ona

Poztu zaiteze, zintzoak, Jaunagan,
zuzenak direnei jagoke Ha goratzea.
Ospatu egizue Jauna kitaraz,
egiozue soinu hamar hariko salterioaz.

Zuzena da-eta Jaunaren berbea,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaron dabenakana;
hareek ditu-eta heriotzatik atarako,
eta gosetean aseko.






Zuek jatorri hautatua zaree eta errege-abadetza.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 4-9)

            Senide maiteok: Harri bizia da Jauna, gizakiek baztertua, baina Jainkoaren begietarako aukeratua eta bikaina; Haregana hurreratzen zareela, zuek ere, harri bizi lez, espirituzko tenpluaren eregintzan parte hartzen dozue eta abadetza santu zaree, Jainkoari atsegin jakozan espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskeintzeko.
            Hau dino, izan ere, Liburu Santuak:
«Hona Nik Sionen harria ipini,
giltzarri aukeratu eta bikaina.
Horretan sinisten dauanik
ez da lotsaturik geldituko».
            Zuentzat, beraz, sinisten dozuenentzat, harri hori aintzagarri da; sinisten ez dabenentzat, barriz, «etxegileek baztertutako harria giltzarri bihurtu da, eta baita oztopo-harri ere, jausiarazoteko harkaitz». Berbea onartzen ez dabenek egiten dabe oztopo: hori da ezarri jaken zoria.
            Zuek, ostera, jatorri hautatua zaree, errege-abadetza, nazino santua, Jainkoak beretzat eskuratutako herria, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu deutsuen Jainkoaren egintza bikainak iragarri dagizuezan.



Neu naz bidea, egia eta bizia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 14, 1-12)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Ez izan kezkarik: sinistu Jainkoagan eta sinistu Nigan ere. Nire Aitarenean bizitoki asko dago; holan izan ez balitz, esango neuskizuen. Orain zuentzat tokia atontzera noa. Joan eta tokia atondu ondoren, barriro etorri eta Neugaz eroango zaituet, Ni nagoan tokian zuek ere egon zaitezen. Zuek badakizue Ni noan tokirako bidea».
            Tomasek esan eutson: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea?» Jesusek erantzun: «Neu naz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik.
«Ni benetan ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zeunkee. Are gehiago, ezagutzen dozue dagoaneko, eta ikusi ere ikusi dozue».
            Orduan, Felipek esan eutson : «Jauna, erakutsi eiguzu Aita, eta nahikoa dogu».
            Jesusek erantzun: «Hainbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nozu ezagutzen? Ni ikusten nauanak Aita ere ikusten dau. Zelan dinozu: "Erakutsi eiguzu Aita"? Ez al dozu sinisten Ni Aitagan nagoala eta Aita Nigan? Nik esaten deutsuedana ez deutsuet neure kabuz esaten. Nigan bizi dan Aita da bere egintzak burutzen diharduana. Sinistu egidazue: Ni Aitagan nago eta Aita Nigan. Besterik ez bada ere, sinistu egintzakaitik.
            Bene-benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak Nik egiten ditudan egintzak burutuko ditu berak ere, eta are handiagoak, Ni Aitagana noa-eta. Nire izenean eskatu dagizuen guztia emongo deutsuet, Aitaren aintza Semeagan azaldu daiten. Nire izenean zeredozer eskatzen badozue, emongo deutsuet Nik».


 

Publicar un comentario