Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 1 de mayo de 2024

Maiatzaren lehena San Jose langilea Jaia

 


Lorategietan, Gernikan, 12etan; Olabarrin, Errigoitin, 11etan.   

                                 Maiatzak 1:  SAN JOSE LANGILEAREN EGUNA

 

 


                                                         Olabarriko ermitea, Errigoiti


SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Gaur, maiatzaren lehenengo eguna, gure gizarteak LANGILEEN EGUNA ospatzen dau. Eta, badira urte batzuk, Elizea, egun honi kristau kutsu bat emon nahirik, SAN JOSE LANGILEAREN EGUNA ospatzen hasi zala.

 

            Nazareteko harotzak, Mariaren senar eta Jesusen aitaorde izan zanak, irakatsi deiskula guztioi lana santutzen eta, lanaren bidez, geure izatea eta gizartea hobeagotzen.

 

            Hasi dagigun Meza santua, "Hau da Jaunak egindako eguna..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, damutu gaitezan geure hutsegite guztiekin, eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

 

            - Jesus Jauna, lana Jaungoikoaren zirgor lez hartzen dogulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, sarritan lanari iges eginez, geure lanak inoren lepo gainera jaurtzen                 ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, geuk lana daukagunean, besteen lanik-ezaz gitxi arduratzen garealako.                        ERRUKI, JAUNA.

 

           

HITZAREN LITURGIA

 

 

Gn 1, 26--2, 3:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak gogoratuko deusku zelan Jaungoikoak, mundua sortu ebanean, gizona gauza eta izaki guztien gainean jarri eban. Harrezkero, gizon-emakumeon egitekoa, geure lanagaz, Jaungoikoak gure eskuetan itzi eban izadia hobeagotzea izango da.

 

 

Erantzun-Salmoa:  "Jauna, zure maitasuna..."

 

 

Mt 13, 54-58:

 

            Bere herriko jentearentzat, Jesus "arotzaren semea" baino ez da izango. Jesusegan aparteko berezitasunik ez dabe ikusten.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bere sortze-lanean, lankide izatera dei egin deuskun Jaungoikoari zuzendu deioguzan geure eskariak:

 

            - Elizearen alde: langileen arazoetatik hur egoten jakin dagian. ESKATU DEIOGUN         JAUNARI.

 

            - Ugazaba eta langileen alde: euren hartuemonetan, zuzentasunez eta anaitasunez jokatu       dagien, eta ez norkeriz eta alkarri min emonez. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Gure gizartean, ekonomia eta lan-arazoen ardurea dauken guztien alde, agintarien eta   sindikalarien alde: lan krisiari urtenbide zuzen bat bilatzen ahalegindu daitezan.           ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Lanik aurkitu ezinda dabilzan guztien alde: beharrezkoa daben laguntza izan dagiela.         ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Meza honetan parte hartzen gagozan guztion alde: bakotxak bere lana ondo egiten   ahalegindu gaitezala, besteei egiten deutsagun zerbitzu lez eta geure nortasunaren         onerako. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita, lanaren egun honetan, San Jose Langilearen bitartez egiten deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Maiatzaren lehenengo egun honetan, Jose Deunaren eguna ospatu dogu. Gure Mezako azken agurra haren emazte eta gure Amarentzat izango da.

 

            "Agur Jesusen Ama...."


No hay comentarios: