Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Konturatu orduko bete dogu beste urte bete. Hona hemen danon eskura A urteko domeka eta jaiegunetako oharrak, euskeraz zein elebidunak, eta irakurgaiak euskeraz!
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - A
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Hona hemen gaurko liturgiaren
planteamentua: Jesus Jauna da, Jaun bakarra, GUZTIEN ERREGEA. Mundu adiskidetu eta salbatua bihurtu behar
deutso bere Aitari. Baina… Jesusen
jauntasunean bat egitea, bere eskumaldean onartua izatea, besteen beharrizanetara zabaltzea da;
behartsu eta baztertuengan Bera ikustea da; mundu solidario baten alde lana
egitea da; Jainkoagana zabalik dagoen gizarte aske eta zuzen baten alde
lana egitea da.
Jaunaren hitzak bai bakarka
baita giza talde lez ere daukan eragina kontuan izanik, hasten dogu gaurko
ospakizuna.
"Kristo
gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoiko gure Aitagaz eta gure
anai-arreba guztiekin bakeak egin daiguzan; eta, horretarako, bihotzez
parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, Zu maitasunean zara Errege;
gu, ostera, geurekoikerietan antzu gelditzen
gara. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zuk, zeure bizia kurutzean
emonez, bizi barria sortu deuskuzu; guk, gure
gizartean, bizia emon beharrean, kendu egiten dogu. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuk, errukituz eta parkatuz,
jausita dagoan gizakia jaso egiten dozu; guk
gure anai-arrebak errez baztertzen eta zapaltzen ditugu. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 34, 11-12. 15-17:
Ezekiel profetak artzain
onaren eginkizun maitekorra gogoratuko deusku: sakabanatuta dagozan ardien bila
ibilten da... larra onetara eroaten ditu... zaurituak osatu... Ze irudi ederra
Jesukristoren maitasunezko erregetza adierazoteko.
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Esker onez onartu eta eskertu dagigun Jesús berbiztua, alkarte honen Artzain
izatea.
"Jauna dot
Artzain..."
1 Kor 15, 20-26a. 28:
San Paulok, irakurgai honetan, Jesukristoren
biztuerea aitatzen deusku. Kristoren Erregetza heriotzea menperatzeraino
heltzen da. Itxaropen honegaz geuk ere lan egin daikegu Jesusen Erreinua
eregiten, "olan guztia izan daiten
Jaungoikoa guztientzat".
Mt 25, 31-46:
Maitasunez
eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean, Jaungoikoaren Erregetza gure gizartean
zabaltzen dihardugu. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoaren Berbeak argiturik eta
pozturik, eta gure gizarteaganako maitasunez, aurkeztu deioguzan gure eskariak
Jaungoiko Aitari:
- Eleizaren alde: behartsuak, bere
ardura nagusia izan daiten. Egiten dauan guztia Aita-Amaren errukiaren islada
izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Aginpidea daukenen alde: mundu
zuzenago baten alde jokatuz, gizarteko baztertuenen alde zerbait egin dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Kristauok, Jesusen sentimentuak
geureak egin daiguzan; hurtasuna, errukia, pertsonak onartzea, baztertuenen
zerbitzariak izatea, gure ardura nagusiak izan daitezan . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Otoitzean alkartu garanon alde:
Jainkoak gure barrua ikutu eta aldatu daian, eta besteen oinazean bat eginez,
euren zerbitzura ipini gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, sarritan, makal eta adore gitxigaz
sentitzen gara. Eskerrak gaur emon deuskuzun mezuagaitik; eta emoiguzu zeure
indarra, Zuk erakutsitako bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
OHARRA
Eguenean, arratsaldeko zazpi t’erdietan,
Ana Berrizbeitiaren berbaldia: Sinodoa. Andra Mariko lokaletan.
Zapatuan, goizeko 11etan,
Gernikaldeko Eleizaren Batzar Nagusia, Andra Mariko lokaletan. Goizeko 12etan:
otoitzaldia, Andra Mariko kapilan.
Ordu bietan sende arteko
bazkaria eta omenaldia boluntarioei. Izena emon behar da aurretiaz bazkarian
parte hartzeko eta 18 euro.
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko kristau
batzarra amaitu dogu. Datorren domekan, Abendu-aldian sartuko gara eta Gabon
jaietarako prestetan hasiko gara.
Ospakizun honek lagundu deigula aste osoa
Jesusen inguruan eta gure arteko behartsuei begira bizitzen.
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - A
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen
guztioi:
Hona hemen gaurko liturgiaren
planteamentua: Jesus Jauna da, Jaun bakarra, GUZTIEN ERREGEA. Mundu adiskidetu eta salbatua bihurtu behar
deutso bere Aitari. Baina… Jesusen
jauntasunean bat egitea, bere eskumaldean onartua izatea, besteen beharrizanetara zabaltzea da;
behartsu eta baztertuengan Bera ikustea da; mundu solidario baten alde lana egitea
da; Jainkoagana zabalik dagoen gizarte aske eta zuzen baten alde lana
egitea da.
En este último domingo del año litúrgico, celebramos y
aclamamos a Jesucristo Rey del universo. Jesucristo es el Buen Pastor, el
hermano, el amigo. Aquel a quien encontramos en el pobre y en el enfermo, en el
anciano, en el niño y en el que pasa hambre.
Jesusen maitasunezko erregetza onartu eta ospatzeko. Hasi gaitezan abestuz:
"Kristo
gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoiko gure Aitagaz eta gure
anai-arreba guztiekin bakeak egin daiguzan; eta, horretarako, bihotzez
parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, Zu maitasunean zara Errege;
gu, ostera, geurekoikerietan antzu gelditzen
gara. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zuk, zeure bizia kurutzean
emonez, bizi barria sortu deuskuzu; guk, gure
gizartean, bizia emon beharrean, kendu egiten dogu. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuk, errukituz eta parkatuz,
jausita dagoan gizakia jaso egiten dozu; guk
gure anai-arrebak errez baztertzen eta zapaltzen ditugu. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 34, 11-12. 15-17:
Ezekiel profetak artzain
onaren eginkizun maitekorra gogoratuko deusku: sakabanatuta dagozan ardien bila
ibilten da... larra onetara eroaten ditu... zaurituak osatu... Ze irudi ederra
Jesukristoren maitasunezko erregetza adierazoteko.
Dios nos cuida y nos protege. Esa es su actitud y esa
debe ser también la actitud del cristiano
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Esker onez onartu eta eskertu dagigun Jesus
berbiztua, alkarte honen Artzain izatea.
El salmo 22 es un canto de confianza en el Señor, porque
Él es el Buen Pastor que nos guía y nos salva.
"Jauna dot
Artzain..."
1 Kor 15, 20-26a. 28:
San Paulok, bigarren irakurgai honetan,
Jesukristoren biztuerea aitatzen deusku. Kristoren Erregetza heriotzea
menperatzeraino heltzen da. Itxaropen honegaz geuk ere lan egin daikegu Jesusen
Erreinua eregiten, "olan guztia izan
daiten Jaungoikoa guztientzat".
Jesucristo va por delante en el camino de la humanidad
hacia el Reino de Dios. Él es el “primogénito”. Él nos da la esperanza de la
vida eterna.
Mt 25, 31-46:
Dios se hace presente, cuando
volcamos nuestro amor en el hermano. Todo cuanto hacemos por el prójimo, lo
hacemos con Jesús.
Maitasunez
eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean, Jaungoikoaren Erregetza gure gizartean
zabaltzen dihardugu. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoaren Berbeak argiturik eta
pozturik, eta gure gizarteaganako maitasunez, aurkeztu deioguzan gure eskariak
Jaungoiko Aitari:
- Eleizaren alde: behartsuak, bere
ardura nagusia izan daiten. Egiten dauan guztia Aita-Amaren errukiaren islada
izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Kristauok, Jesusen sentimentuak
geureak egin daiguzan; hurtasuna, errukia, pertsonak onartzea, baztertuenen
zerbitzariak izatea, gure ardura nagusiak izan daitezan . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que trabajan por un mundo
mejor: para que nunca se dejen llevar por el desaliento, la desesperación ni el
cansancio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que estamos celebrando la
eucaristía: para que descubramos a Dios en el prójimo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, sarritan, makal eta adore gitxigaz
sentitzen gara. Eskerrak gaur emon deuskuzun mezuagaitik; eta emoiguzu zeure
indarra, Zuk erakutsitako bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren
bitartez. Amen.
OHARRA
Eguenean, arratsaldeko zazpi t’erdietan,
Ana Berrizbeitiaren berbaldia: Sinodoa. Andra Mariko lokaletan.
Zapatuan, goizeko 11etan,
Gernikaldeko Eleizaren Batzar Nagusia, Andra Mariko lokaletan. Goizeko 12etan:
otoitzaldia, Andra Mariko kapilan.
Ordu bietan sende arteko
bazkaria eta omenaldia boluntarioei. Izena emon behar da aurretiaz bazkarian
parte hartzeko eta 18 euro.
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko kristau
batzarra amaitu dogu. Ospakizun honek
lagundu deigula aste osoa Jesusen inguruan eta gure arteko behartsuei begira
bizitzen.
El próximo domingo daremos comienzo al Adviento. Vivamos
esta semana en una misma fe, y un mismo amor.
Que nos ayude la bendición de Dios.
"Jesukristo,
Zu zara Zu danen Jaun..."