Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 19 de abril de 2022

Pazkoako 2. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

Irakurgaiak euskeraz.






                                                


                                                    

                                                    II.  PAZKO-DOMEKEA - C

 
SARRERAKO OHARRA

          Pazko giroan, egun on guztioi:

          Pazko aldiaren hasieran gagoz; pozez betetako berrogeita hamar egunotan, alkartu egin gara domeka honetan, apostoluen antzera. Orduan lez, Jesus Berbiztua gure artean dago. Bere bakea eta Espiritua emoten deuskuz, fede sendoaz bere ikasle misiolariak izateko. 

            Kristo biztuagan dogun fedea agertu dagigun "Hil eta biztu zarala, Jauna -esango dogu-; hau dogu hau barri ona". Bai, hauxe da guretzat barri ona: Kristo, hilen artetik berbiztua   gure artean dagoela.

 

          Hasi dagigun gaurko eukaristia Kristo biztu dala oihukatuz

         

ABESTIA "Biztu da Kristo..."

 

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Anai-arrebok: Pazkoaren poza izan dagigula beti!

          Jaungoiko Aitaren maitasuna, Jesukristo berbiztuaren bakea eta Espirituaren indarra, izan bedi zuekin.

 

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

          Pazko gauean, bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, Jaungoikoaren grazia eta maitasuna eskatuz.

 

URAZ  BEDEINKATZEA:

Hartuko dogu ura pozik....      Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

 

 

AINTZA ZERUETAN

 

            Kristoren biztuereak gugan sortzen dauan pozez, abestu dagigun gorespen kantu hau.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 5, 12-16:

 

            Jesusen zeruratze ondoren, Jaungoikoaren indarrak eliz-alkartean jarraitzen dau. Apostoluek Barri Ona zabaltzen dabe eta on egiten dihardue. Fededunen taldea ugarituz doa eta alkartuta irauten dau.

 

 

Erantzun-Salmoa:  117. Salmoa

 

            Jesus hil eta berbiztuaren ekintza harrigarria abestuko dogu samo honetan. Munduak baztartu eban  harria, Jesus, horixe gertatu da giltz-harria.

 

 "Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da-ta."

 

Apk 1, 9-11a. 12-13. 17-19:

 

            Aurrean erabiliak ziran fededunentzat idatzia izan zan "Apokalipsis" izeneko liburua. Eta bere mezua hauxe da: Kristogaz bat eginda bizi danak neke haundien artean ere ez dauala izan behar bildurrik.

 

Jn 20, 19-31:

 

            Kristo berbiztu dalako eta gure artean dagoalako, pozez beterik goratu dagigun Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jauna, emoiguzu zure bakea!

 

§  Elizan, bizia eta itxaropena, indarra eta adorea sortu daiguzan lur-jota dagozan guztientzat. Egin dagigun otoitz.

 

§  Gaurko ebanjelioan entzun dogu Jesusek oparitzen deuskuna: Bakea zuekin. Beragandik hartzen dogunaz, gure ahaleginak batu dagiguzan, zuzentasun eta alkartasunetik sortzen dan bakea bilatzeko. Egin dagigun otoitz.

 

§  Gerran bizi diran herrialdeetan, Jesusen biztuerak adimena argitu eta bihotzak zabalduta, errespetatu daitezan pertsona guztien giza eskubideak, eta  bakea errealitate bihurtu daiten. Egin dagigun otoitz.

 

§  Hemen alkartuta gagozan guztiok, Jesus Berbiztuaren bakea gugan onartu eta gure inguruan bake eragileak izan gaitezan.  Egin dagigun otoitz.

 

          Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, gaurko meza santuan, Jesusek esandako berba honeek entzun ditugu: "Bakea zuekin; Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek". Jesusen lankide gara. Eta on egitera eta Barri Ona zabaltzera bialtzen gaitu.

 

            "Zeru-lurren Erregina, aleluia"





                                                 


                                                                                               II.  PAZKO-DOMEKEA - C
 
SARRERAKO OHARRA

    Pazko giroan, egun on guztioi:

          Pazko aldiaren hasieran gagoz; pozez betetako berrogeita hamar egunotan, alkartu egin gara domeka honetan, apostoluen antzera. Orduan lez, Jesus Berbiztua gure artean dago. Bere bakea eta Espiritua emoten deuskuz, fede sendoaz bere ikasle misiolariak izateko.

            Celebramos las fiestas pascuales, presididas por Aquel, que murió por todos nosotros. Jesús vive, y está aquí, en nuestra comunidad, y nos alienta a seguir manteniendo nuestra fe.

            Damos gracias a Dios, que nos ha llamado, por medio de Jesús Resucitado a construir con Él  su Reino, un Reino de paz, de servicio, de fraternidad.

 

            Hasi dagigun gaurko eukaristia Kristo biztu dala oihukatuz.

 

ABESTIA "Biztu da Kristo..."

 

ABADEAREN AGURRA

          Anai-arrebok: Pazkoaren poza izan dagigula beti!

          Jaungoiko Aitaren maitasuna, Jesukristo berbiztuaren bakea eta Espirituaren indarra, izan bedi zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

          En la noche de Pascua renovamos nuestro bautismo. Volvemos a hacerlo ahora, con la aspersión del agua, pidiendo a Dios que nos llene con su gracia y su amor.

 

URAZ  BEDEINKATZEA:

Hartuko dogu ura pozik....      Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.

           

AINTZA ZERUETAN

            Con el gozo de saber que Cristo ha Resucitado cantemos el GLORIA

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 5, 12-16:

            Jesusen zeruratze ondoren, Jaungoikoaren indarrak eliz-alkartean jarraitzen dau. Apostoluek Barri Ona zabaltzen dabe eta on egiten dihardue. Fededunen taldea ugarituz doa eta alkartuta irauten dau.

            Los apóstoles, unidos por una vida, la del Señor, atraían a sí a todos los hombres. Ellos sanando, sufriendo, amándose los unos a los otros, hacían presente la vida del Resucitado. El Señor no estaba ausente; Él vivía con ellos y era su fuerza.

 

Erantzun-Salmoa:  117. Salmoa

            Jesus hil eta berbiztuaren ekintza harrigarria abestuko dogu samo honetan. Munduak baztartu eban  harria, Jesus, horixe gertatu da giltz-harria.

            Jesús fue arrinconado por sus enemigos, pero ha sido constituido como “piedra fundamental”, para la salvación de la humanidad.

 "Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da-ta."

Apk 1, 9-11a. 12-13. 17-19:

            Aurrean erabiliak ziran fededunentzat idatzia izan zan "Apokalipsis" izeneko liburua. Eta bere mezua hauxe da: Kristogaz bat eginda bizi danak neke haundien artean ere ez dauala izan behar bildurrik

            En medio del dolor, del sufrimiento, del vivir cristiano se oye la voz del Señor: “No temas, soy Yo el que vive” y su voz llena la existencia cristiana  de nuevas energías.

 

Jn 20, 19-31:

            Jesús resucitado es paz y perdón para los que creen. Él vive entre nosotros y solamente la fe es necesaria para el encuentro.

 

            Kristo berbiztu dalako eta gure artean dagoalako, pozez beterik goratu dagigun Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jauna, emoiguzu zure bakea!

 

§  Elizan bizia eta itxaropena, indarra eta adorea sortu daiguzan lur-jota dagozan guztientzat. Egin dagigun otoitz.

 

§  Para que los cristianos sepamos unir esfuerzos en la búsqueda de la paz verdadera, la que nace de la justicia y la solidaridad. Egin dagigun otoitz.

 

§  Por todos aquellos que un día recibieron el bautismo, y que ahora viven alejados, para que vuelvan a encontrarse con Jesús resucitado en la comunidad. Egin dagigun otoitz.

 

§  Hemen alkartuta gagozan guztiok, Jesus Berbiztuaren pakea gugan onartu eta gure inguruan bake eragileak izan gaitezan.  Egin dagigun otoitz.

 

          Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, gaurko meza santuan, Jesusek esandako berba honeek entzun ditugu: "Bakea zuekin; Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek". Jesusen lankide gara. Eta on egitera eta Barri Ona zabaltzera bialtzen gaitu.

            El encuentro con Dios, nuestro Padre, en esta celebración, nos llene de luz y de verdad; para anunciar las maravillas de Dios y su amor a las personas.

 

            "Zeru-lurren Erregina, aleluia."


PAZKOKO II. DOMEKEA

            Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 5, 12‑16)

      Apostoluen eskuz herrian mirari eta harrigarri asko egiten zan. Fededunak, alkar hartuta, Salomonen Aterpean batzen ziran. Besteak ez ziran ausartzen hareekana hurreratzen, herriak goratu egiten bazituan ere.
      Jaunagan sinisten eben lagun barriak gero eta gehiago ugaritzen joiazan, bai gizonak eta bai emakumeak. Gaixoak kaleetara ataraten ebezan, zerraldo eta esku‑oheetan etzunda; Pedro etorrenean, honen kerizeak behintzat hareetakoren bat ikutu egian. Inguruko herrietatik ere jente asko etorten zan Jerusalenera, gaixoak eta espiritu lohien menpean egozanak ekarten zituela; eta guztiak osatzen ziran.          

Erantzun-salmoa        117. Salmoa

     
"Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da‑ta."

      Israel etxeak esan begi
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron etxeak esan begi
«Haren maitasuna betikoa».
Esan begie Jaunaren bildur diranak
«Haren maitasuna betikoa».
      Etxegileak baztertutako harria
berori bihurtu da giltzarria.
 Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.
      Emon, Jauna, salbamena,
emon, Jauna, zoriona.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
bedeinkatzen zaitugu Jaunaren etxean.
Jainkoa da Jauna,
guri argi egin deuskuna.

      Apokalipsi liburutik         (1, 9-19)

      Ni, Joan, zuen anaia, eta nekeetan, erreinuan eta Jesusenganako itxaropenean zuon lagun nazan hau, Patmos uhartean nengoan erbesteratuta, Jainkoaren berbea iragarteagaitik, eta Jesusen autormena egiteagaitik. Domeka baten, Espirituak hartu ninduan, eta nire atzean turuta lango hots handiko abotsa entzun neban, honan esaten: «Idatzi egizu, liburu baten, ikusiko dozuna, eta bialdu Asiako zazpi Elizetara».
      Bihurtu nintzan, nork berba egiten eustan ikusteko; eta bihurturik, urrezko zazpi argimutil ikusi nebazan, eta hareen erdian gizon antzeko bat, soineko luzez jantzita, eta bular aldea urrezko ugelez lotuta.
      Ha ikusi nebanean, hilda lez jausi nintzan Haren oinetara. Harek bere eskumako eskua gainean jarri eustan, esanez: «Ez izan bildurrik! Neu naz lehenengoa eta azkenekoa, bizi dana; hilda egon nintzan, eta ikusten dozu: orain bizirik nago gizaldien gizaldietarako; eta Neuk daukadaz heriotzaren eta infernuaren giltzak. Idatzi egizuz, ba, ikusiko dozuzan guztiak: orain diranak, eta gero izango diranak».        

Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19‑31)
     
      Astearen lehenengo egunaren iluntzean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, judeguen bildu­rrez. Sartu zan Jesus, eta euren erdian zutunik, esan eutsen : «Bakea zuekin». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Eta ikasleak pozez beterik gelditu ziran, Jauna ikustean.
      Jesusek,  barriro ere: «Bakea zuekin. Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek». Eta hori esanez, hareen ganera arnasa egin eta esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua: zuek pekatuak parkatzen deutsazuezanei, parkatuta gelditzen jakez; eta lotzen deutsazuezanei, lotuta gelditzen jakez».
      Tomas, ostera, Hamabietako bat, Bikotxa eritxona, ez egoan besteakaz batera, Jesus etorri zanean. Beste ikasleak esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasek, ostera: «Haren eskuetan iltze zuloak ikusten ez bado­daz, nire atzamarra Haren iltze zuloetan sartzen ez badot, eta nire eskua Haren saihetsean, ez dot sinistuko».
      Handik zortzi egunera, barriro ere barruan egozan ikasleak, eta Tomas eurakaz. Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala, eta euren erdian zutunik, esan eutsen «Bakea zuekin». Gero Tomasi: «Ekarzu atzamar hori, hona hemen nire eskuak; ekarzu esku hori, eta sartu egizu nire saihetsean; eta ez izan sinisgogor, sinistedun baino».
      Tomasek erantzun eutson : «Ene Jauna eta ene Jaungoikoa!» Eta Jesusek: «Ikusi dozulako sinistu dozu? Zorionekoak, ikusi barik sinisten dabenak».
      Beste ezaugarri asko ere egin zituan Jesusek bere ikasleen aurrean; baina ez dagoz idatzita liburu hone­tan; idatzita dagozanak honetarakoxe dagoz idatzita: Jesus ‑Jaungoikoaren Semea‑, Mesias dala sinistu dagizuen, eta hori sinisturik, Haren izenean bizia izan dagizuen».

No hay comentarios: