Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 9 de marzo de 2018

Sakramentuak 04




Sakramentuak, aztikeria eta Kristori jarraitzea
Luis Gonzalez-Carvajal

IDATZ argitaletxea, Donostia, 1990
 
Sakramentuen salbamen eraginkortasun hori formula eza- gun batez azaldu zuen Trentoko Kontzilioak: Sakramentuek «ex opere operato»[1] (buruturiko errituagatik beragatik) egin egiten dute, adierazten dutena; hau da, erritua burutuz gero, ziur gaude Jainkoa gure artekoa egiten dela, erritua bera dela eta.

Noski, hau gertatzen da Jainkoaren agintzari askea dela bide, ez errituak berak Jainkoa bortxatzen duelako (hau aztikeria hutsa bait litzateke). Hala ere, behin baino gehiagotan, «ex opere operato» delakoaren ulermen txarrak egintza magikoetara eraman izan du. Egintza honetako narriatuen artean aipa daiteke, Erdi Aroan zabaldu zen uste bitxia, alegia, hostia altxatzen ikusten zutenek egun hartan ez zutela ikusmena galduko eta ez zirela bat-batean hilko ere. Eskomikatuek, jauretxeetan sartzeko debekua zeukatenez, haien hormetan zuloak egiteari ekiten zioten, hain efektu miresgarririk gabe ez gelditzeko.[2]
Horrelako muturretaraino iritsi gabe ere, denok ezagutu ditugu halako kutsu magikoa zuten ohiturak: bizia arriskuan zuten fetoak oraindik amaren sabelean zeudela, bataiatzea, xiringa hipodermiko baten bidez; sagara hitzak ohizkoa ez den ahotsez eta silabak aldenduz ahoskatzea, aztikeriazko esakunea bailiran: «Hoc-est-enim-corpus-meum»; gaiso bat hil zain egon eta orduan apaizari deitu, Gaisoen Oliadura eman diezaion.
Jokaera guzti hauek esan nahi dute, ez dela ondo ulertu «ex opere operato» formula landu zutenen asmoa. Formula hori donatistei (antzinatean) eta gero Luterori eman zitzaien erantzuna zen, horiek sakramentuaren eraginkortasuna ministroaren santutasun pertsonalera baldintzatzen bait zuten; eta esan nahi duen gauza bakarra hau da: nahiz eta ministroa halamoduzkoa izan, Jainkoak -bereak eskutik inoiz uzten ez dituenez- emango duela bere grazia, hala moduzko ministro horrek egindako errituaren bidez: «Pedrok bataiatzen badu, Kristok du bataiatzen; eta Judasek bataiatzen badu ere, Kristo da, bataiatzen duena»[3].
Baina, jakina, ez du ezertarako balio sakramentuan Jainkoa gureganatzeak, gizakiak ez badizkio ateak irekitzen. Horregatik, «ex opere operato» delakoaren ondoan azpimarratu behar da, Trenton sortu zen «non ponentibus obicem»[4] delakoa ere. Sakramentuek «ex opere operato» iharduteak Jainkoak huts egingo ez duenaren ziurtasuna ematen du; baina bi lagunek topo egin, biak bertan direnean bakarrik egiten dute topo.
Bestela, gizakundearen drama errepikatzen da: «Bereetara etorri zen, eta bereek ez zuten onartu» (Jn 1, 11).
Horrela, bada, sakramentuek ez dute libratzen Kristori jarraitzetik, baizik eta, aurreko kapituluaren bukaeran esaten genuen bezala, Kristori jarraitzera emandako bizitza ospatzen dute eta, hain zuzen ere horregatik, sinestuna egonean geratzea eragozten dute. San Leon Haundiak dioen bezala, «norbere bizitzan osatu behar da, sakramentuaren ospakuntzak hasten duena»[5]. Hori ez egitea, Bonhoefferen esakune bikaina erabiliz, «grazia likidazioan ematea» litzateke, saldo prezioan ematea:
«Grazia merkea, likidatu behar den salkintz.at jotzen den grazia da; merke saldutako barkamena, merke emandako sakramentua; grazia Elizaren biltegi agortezina be- zala litzateke eta bertatik esku axolagabe batzuk hartzen dute, zalantzarik eta mugarik gabe banatzeko; salneurririk gabeko grazia da, ezer kostatzen ez dena, esan egiten bait da, alegia, graziaren izaera bera dela eta, kontua ordaindua izan dela aldez aurretik garai guztietarako (...) Grazia merkea bekatuaren zuripena da, ela ez. bekatariarena. Graziak dena berak bakarrik egiten duenez, gauzek lehen bezala jarrai dezakete»[6].
Izan ere, denok ezagutzen ditugu pertsonak, urteetan eta sarritan sakramentuak «hartzen» egon ondoren, senideenganako maitasunagatik nabarmentzen ez direnak. Zer pentsa daiteke, subjektuaren portaeran nabaritzen ez den apurka-apurkako santifikazio teoriko batetaz?
Jarraituko dau

[1] DS 1.608 = D 851.
[2] Jungmann, Jose A., El sacrificio de la misa, BAC, Madrid, 4. arg., 1963, 148-149 orr.
[3] Hiponako Agustin , Sobre el Evangelio de San Juan, 5. trat., 18 eta6. trat., 7 (Obras completas deSan Agustin, 13. t., BAC, Madrid, 2. arg., 1968, 165 eta 176 orr.).
[4] DS 1.606 = D 849.
[5] Leon Haundia, Sermdn 70, 4 (Homiltas sobre el año liturgico, BAC, Madrid, 1969, 290 or.).
[6] Bonhoeffer, Dietrich, El precio de la gracia, Sigueme, Salamanca, 2. arg., 1968, 17-18 orr.

No hay comentarios: