Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 1 de marzo de 2018

Sakramentuak 03



Luis Gonzalez-Carvajal
IDATZ argitaletxea, Donostia, 1990

Sakramentuen barruko egitura
Gure analisi antropologikoan aurreratu genuen egitura daukate zazpi sakramentuek: Errealitate ikustezin bat gureganatzen duten ezaugarri ikuskorrak dira sakramentuak[1].

Errealitate ikustezin hori Jainkoa bera baizik ez da. Sakramentuak Jainkoarekin egiten diren topaketak dira; zentzuen bitartez gertatzen diren topaketak, gure gorputz izaerak eskatzen duen bezala:
«Gizakiari berezkoa zaio gauza ulerkorretara gauza sentikorren bidez iristea, eta ezaugarriak zenbait gauzaren ezagutzara iristeko bitartekoak dira (...) Beharrezkoak dira, beraz, sakramentuentzat, gauza sentikorrak»[2].
Ezaugarri sakramentalak ez dira edonolako ezaugarri batzu, salbamen tresnatzat arbitrarioki hartuak izan direnak, baizik eta berezko ahalmen ebokatzailea daukate: urpean murgiltzea, bizitza berri bat has dadin aurrekoaren hiltzearen ezaugarri adierazkorra da; elkarri banaturiko ogia eta ardoa senidetasunaren ezaugarri dira; e.a.
Zoritxarrez, sakramentua baliagarria izateko beharrezkoak diren minimoak gordetzeaz gehiegi kezkatzen zen pentsamolde legalista bat, ezaugarriak suntsitzen joan da, pixkanaka-pixkanaka: Bataioa buru gaineko ur ttantta (gutxi) batzuren bitar- tez, murgiltze ekintza adierazkorragoaren ordez; ogia ez dirudien ogia; eskuz esku iragaten ez den edontzia... Gaur erabiltzen diren ezaugarriek galdu dute, orohar, beren eraginkortasun ebokatzailea; berez ezer gutxi diote eta azalpenak egin behar zaizkie. Baina, jakina, ezaugarri bati azalpena egin beharrak esan nahi du, isilean onartzen dela dagoeneko ez dela ezaugarri.
Garrantzizkoa da gogoratzea, Santo Tomasekin batera, «sakramentua ezaugarrien sailekoa dela»[3] eta «baliagarritasun» minimalista hori dela, neurri handi batetan, gaur askok sakramentuen aurrean esperimentatzen duten jakinmin ezaren erantzulea.
Noski, hitza ere behar da sakramentua egon dadin. Hala dio San Agustinek, Bataioaz hitz eginez:
«Ken ezazu hitza: zer da ura, ura baino? Baina hitza elementuari elkartzen zaionean, sakramentu egiten da, hau hitz ikuskorra bezala bait da»[4].
Baina hitza beharrezkoa da, ez ezaugarria azaltzeko, ezaugarriak adierazten duen salbamena bertara ekartzeko baizik.
Izan ere, sakramentuen eraginkortasun misteriotsu hori da beraien gauzarik handiena, baina baita onartzen zailena dena ere. Erraza da ulertzea beraien eraginkortasun pedagogikoa, baina askoz zailagoa, beren salbamenezko eraginkortasunean sinestea. Eraginkortasun hori, San Anbrosiok dioen bezala, Jainkoaren hitz ahaltsuak bakarrik adieraz dezake:
«Jaunak agindu eta zerua egin zen; Jaunak agindu eta lurra egin zen; Jaunak agindu eta itsasoak egin ziren; Jaunak agindu eta kreatura guztiak sortu ziren. Begira, bada, zein eraginkorra den Jainkoaren hitza. Ahaltsua da benetan Haren hitza, berorren bitartez, lehenagotik ez zena izaten hasten bait da; baina zenbatez ahaltsuagoa ez ote da izango, lehenagotik ziren gauzak beste bal izatera aldatzeko»[5].
[1] Trentok, Tourseko Berengariok San Agustini egotzi zion formula berea eginez, honela definitu zituen: «Grazia ikustezin baten forma ikuskorra» (DS 1.639 = D 876).
[2] Aouinoko Tomas, Suma Teologica, 3, q. 60, a. 4 (BAC, 13. t., Madrid, 1957, 29 or.).
[3] Aouinoko Tomas, Suma Teologica, 3, q. 60, a. 1 (BAC, 13. t., Madrid, 1957, 23 or.).
[4] Hiponako Agustin, Sobre el Evangelio de San Juan, 80. trat. 3 (Obras completas de San Agustin, 14. t., BAC, Madrid, 2. arg., 1965, 364 or.).
[5] Milango Ambrosio, Los sacramentos, 4. lib., 4. kap., 15. zk. (Plantin, Buenos Aires, 1954, 52 or.).

No hay comentarios: