Roberto Jauregibietia, erdian, Dimako parrokiko ibilaldian |
Roberto Jauregibeitiak agur esan deutso Arratiari eta Arratiak, eskertuta, hainbat agur eta esker onezko ekitaldi egin deutsoz. Hona hemen Lemoako parrokian, Andra Mari urriko egunean, egin jakon agur mezan abestutako bertsoak.
Roberto zugaz alaitasuna
somatu dogu airean
hasierako harrerak ere
gozoak izan zirean
Orain bazoaz beste nonora
han laguntzeko idean,
pozten gara zu ezagutzeaz
fededunaren bidean,
Agur, Roberto, hau da zirrara
sartzen jakuna danori
alkar lanean hainbeste ordu,
meza, sermoi ta histori,
guk bardin bardin ekingo dogu
inoiz ez daiten erori
gure artean jorratu dozun
fede bizi gozo hori.
Meritua du gaur egunean
zu langoa izateak:
liskar txiki bat piztu orduko
egiten dozuz bakeak.
Nahiz eta mindu gaurko egunez
zuri agur esateak,
beti zabalik eukiko dozuz
Andra Mariko ateak.
Robertoren ordez Mikel Azpeitia etorri da Arratiara.
Hona hemen Mikel San Antolin eguneko mezatan, Lemoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario