sábado, 23 de septiembre de 2017

Abian da kurtso barria Arratiako liturgia taldean

Arantzazu, Artea, Bedia, Dima, Igorre ela Lemoako 17 lagun alkartu ziran eguenean Igorren 2017/18 ikasturteari hasiera emoteko.

Hasierako otoitzaldiaren ostean, parrokiaz parrokia zein egoeratan gagozan konpartitu genduan. bai abadeko ospakizunak direla-eta, baita ere liturgiako boluntarioak direla.

Kurtso hau ez edozelangoa. 30 urte betetzen dira aurten Arratiako ospatzaileak abade bako elizkizunak zuzentzen hasi zirela. Hori dala-eta, programatxo bat eratu da...

 Ospatzaileak Arratian 30 urte (1987/2017)


Urriak 6 barikua, 19:00 

Hitzaldia: Ana Berrizbeitia. Non Igorreko parrokiko lokaletan. Gogoeta hau Bilboko IDTPgaz batera antolatu da.

Urriak 20 barikua

Arratiako Elizaren Eguna Diman

-Eleizkizunean ospatzaileak batuz eta eskertuz.
-Herri afaria (joan gura dauenak emon izena bere parrokian urriaren 15a dala azken eguna izena emoteko).
 
Etenbako formazinoa
 
Azken urtetotako  esperientzia era onean baloratuz, IDTPgaz batera aurten be heziketa sasoia batzuk egiteko egunak aukeratu ziran.

1.- Urriaren 6an, barikua, 19:00 Igorren, Ana Berrizbeitiaren hitzaldia
2.- Azaroaren 11an, zapatua, San Martin, 10:00, Igorren. Gure laguntzaile izateari bizitza azterketa bat egin.

3.- Urtarrilaren 13an, zapatua, 10:00, Diman
4.- Otsailaren 10ean, zapatua, 10:00, Diman
 
5.- Apirilaren 14an, zapatua, 10:00, Zeanurin
6.- Maiatzaren 12an, zapatua, 10:00, Zeanurin.
 
Behar bada tokiak aldatuko egingo dira partehartzaileak nondik datozen kontuan hartuz.
 
Amaitzeko, kafetxo bat pastakaz hartu, udakokontuak alkarri esanaz, giro lasaian amaierea emon geuntsan kurtso barria martxan ipinteko alkatze honi.
 
 


Publicar un comentario