Irailaren 2a San Antolin eguna.
Lemoatx
azpian dagoan ermitatxoan be ospatzen dogu jai egun hau.
Aurtengoak berezitasun nabaria izan dau,
hurrengo urteotan barriro gure parrokoa izango dan Mikel Azpeitiak bertan emon
dau eta ongi etorriko mezea.
Ostean barauskarri oparoa izan dogu ermita
ondoan eta handik beste aldean dagoan atseden lekuan jarraitu dogu jaigaz.Hainbat
taldek prestatu eta aurkeztu dabez baba lapikoak lehiaketara. Irabazle hiru lapiko bereiztu
eta saritu dabez, baina beste guztiak be gozo-gozo jan doguz.
Arrastia
Juantxuren erromeriagaz jai giro ederrean emon dogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario