Entrada destacada

Wanted 100 arratiars for the croud founding of Juanjo Elezkano's CD

40 arratiar batu gara; beste 60 lagunen konpromisoaren bila gabiz 1.000 €ko helburua betetzeko. Azken eguna abenduak 31.

martes, 3 de octubre de 2017

Urtean zeharreko 27. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

                               

                                  URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - A



SARRERAKO OHARKIZUNA

             Egun on, Jaunaren Eguna etorri zareen guztioi.

Gaurko ebanjelioan entzungo dogu, Jainko Aita-Amak, Jesusen jarraitzaileoi dagokiozan frutuak emotera deitzen gaituela. Jaunaren “MAHASTIA” gara eta Bera gure alde dogu: bizia emon deusku, gugaz arduratzen da, bere eskuaz eusten gaitu eta aurrera egiten lagundu.

    Guk ere, Jesusen antzera bizi izanez, gure ahalegina egin behar dogu, beste pertsona batzuk ere, solidaritatean, anaitasunean, harreran, bizitza norbaitegaitik emotean sinistu dagien. Jesusen morroiak gara egiteko horretan. Bera da gure Bidea eta gure euskarria.

    Ospakizun honek sinismenean batu eta alkarte lez sendotu gaizala.

   "Goazen alkarturik..."

DAMU-OTOITZA

   Senideok: pekatu egiten dogun bakotxean, maitasunaren kontra jokatzen dogu. Eskatu daigun apaltasunez geure hutsegite guztien parkamena:

   - Jesus Jauna, betidanik zeure erreinurako aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, azkeneraino maitatu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure erreinuaren poza eta bakea emon deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA

Is 5, 1-7:

   Gaurko lehenengo irakurgaia abesti eder bat dogu, Jaungoikoaren guganako maitasun haundiaren eta samintasunaren kantua. "Zer da nire mahastiarentzat egin ahal izan eta egin ez dodanik?"


Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa

            Israel herria  mahatsondo batekin konparatzen deusku salmoak. Jaungoikoaren bideetan ibili zan bitartean, haunditzen joan zan.

 "Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu"

Flp 4, 6-9:

   Kristinau jator izateko oinarrizko jokabideak zeintzuk diran gogoratuko deusku orain San Paulok, Filiposko fededunei egindako eskutitzaren zati honetan.

Mt 21, 33-43:

   Gaurko Ebanjelioa lehenengo irakurgaiaren hari beretik doa. Jaungoikoaren maitasuna eta gizakien esker-txarra azalduko deuskuz parabola baten bidez.

   Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko,  "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Jaungoikoaren mahasti maitatua garan ezkero, agertu deioguzan uste osoz geure beharrizanak eta preminak, Eleizearen eta munduaren alde otoitz eginez:
                                                                                                                                                      
   - Jesusen Eleizearen alde: Haren esanera zintzo biziaz eta bere graziari esker, santutasun eta gizatasun frutuak emon dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Kristauok, Jainkoagandik hartutakoaren banatzaile onak izanez, gitxiago daukenekaz solidarioak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Gure gizartean gaixorik eta sufritzen dagozan guztien alde: guk deutsegun maitasunari eta eskeintzen deutsegun laguntzari esker, ikusi dagiela Jaungoikoak zenbateraino maite dituan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde:  Jaungoikoagan sinisten dogunok ahalegindu gaitezala fedea familian, lanean, herrian  eta gure inguruan transmititzen. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

   Aita on eta bihozbera, entzun apalik egin deutsugun otoitza eta isuri gugana zeure grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

   Eleizatik urtetean, Jaungoikoak deuskun maitasunaren testigu izan gaitezala geure inguruan.

   Zeruko Amari abestuz amaituko dogu Eukaristia

   "Agur, Jesusen Ama..."












                                

                                  URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

       Egun on, Jaunaren Eguna etorri zareen guztioi.
Gaurko ebanjelioan entzungo dogu, Jainko Aita-Amak, Jesusen jarraitzaileoi dagokiozan frutuak emotera deitzen gaituela. Jaunaren “MAHASTIA” gara eta Bera gure alde dogu: bizia emon deusku, gugaz arduratzen da, bere eskuaz eusten gaitu eta aurrera egiten lagundu.
           Somos la “viña” del Señor, y Él ha hecho por cada uno de nosotros todo lo que es posible hacer: nos da la vida, nos cuida sin medida, nos sostiene con su mano, y nos capacita para que sepamos salir adelante. Él es nuestro Camino, y Él nos sostiene en cada momento.

    Ospakizun honek sinismenean batu eta alkarte lez sendotu gaizala.

   "Goazen alkarturik..."


DAMU-OTOITZA

   Senideok: pekatu egiten dogun bakotxean, maitasunaren kontra jokatzen dogu. Eskatu daigun apaltasunez geure hutsegite guztien parkamena:

   - Jesus Jauna, betidanik zeure erreinurako aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, azkeneraino maitatu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure erreinuaren poza eta bakea emon deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Is 5, 1-7:

   Gaurko lehenengo irakurgaia abesti eder bat dogu, Jaungoikoaren guganako maitasun haundiaren eta samintasunaren kantua. "Zer da nire mahastiarentzat egin ahal izan eta egin ez dodanik?"
            La lectura de hoy es un canto de amor, pero un amor dolorido.

Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa

            Israel herria  mahatsondo batekin konparatzen deusku salmoak. Jaungoikoaren bideetan ibili zan bitartean, haunditzen joan zan.

           “La viña del Señor es la casa de Israel”, decía el profeta; pero esta viña no ha sabido dar fruto. Unámonos a la oración de los fieles israelitas, que recuerdan el amor de Dios, y prometen ser fieles.

 "Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu"


Flp 4, 6-9:

   Kristinau jator izateko oinarrizko jokabideak zeintzuk diran gogoratuko deusku orain San Paulok, Filiposko fededunei egindako eskutitzaren zati honetan.
            Tendremos paz en nuestro interior, si nos empeñamos en seguir a Jesús.

Mt 21, 33-43:

   Gaurko Ebanjelioa lehenengo irakurgaiaren hari beretik doa. Jaungoikoaren maitasuna eta gizonen esker-txarra azalduko deuskuz parabola baten bidez.
            El Evangelio de hoy, es una llamada para nosotros y para la comunidad cristiana.
   Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Jaungoikoaren mahasti maitatua garan ezkero, agertu deioguzan uste osoz geure beharrizanak eta preminak, Eleizearen eta munduaren alde otoitz eginez:
                                                                                                                                                      
   - Jesusen Eleizearen alde: Haren esanera zintzo biziaz eta bere graziari esker, santutasun eta gizatasun frutuak emon dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Kristauok, Jainkoagandik hartutakoaren banatzaile onak izanez, gitxiago daukenekaz solidarioak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Que quienes tienen poder sepan comprometerse a favor de la justicia, de la protección de los más débiles, de la igualdad entre las personas y los pueblos, para hacer real y visible el Reino de Dios.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Que los profesionales de la enseñanza y de la educación puedan cumplir en este nuevo curso su noble misión con dedicación y con ilusión renovada y su trabajo dé fruto abundante.. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

   Aita on eta bihozbera, entzun apalik egin deutsugun otoitza eta isuri gugana zeure grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Hemos fortalecido nuestra fe con la Palabra de Dios; hemos renovado nuestras fuerzas en la eucaristía. Protegidos por la Virgen María, nuestra Madre, sigamos el camino de la vida, dando frutos de salvación
   Eleizatik urtetean, Jaungoikoak deuskun maitasunaren testigu izan gaitezala geure inguruan.
   Zeruko Amari abestuz amaituko dogu gaurko eukaristia

   "Agur, Jesusen Ama..."















XXVII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR





Israel etxea da diran guztien Jaunaren mahastia.



Isaias Profetearen liburutik (Is 5, 1-7)



Nire adiskidearen izenean nator kantatzera

adiskidearen eta beraren mahastiaren kantua.

Nire adiskideak baeban mahasti bat,

mendi-malda gizenean.

Lurra harrotu, harriak kendu

eta landare aukeratuak landatu ebazan.

Erdian torrea eregi eban

eta dolarea egin.

Mahats ona itxaroten eban

eta sasimahatsa emon eutson.

Orain, bada, Jerusalemeko bizilagunok,

Judako gizon-emakumeok,

erabagi zeuek

nire eta nire mahastiaren arteko auzia.

Zer egin neikion neure mahastiari,

egin deutsodanaz gainera?

Mahats ona itxaroten neban:

zergaitik emon deust sasimahatsa?

Esango deutsuet, bai,

zer egingo deutsodan neure mahastiari:

hesia kenduko deutsot,

larre bihurtu daiten;

harresia zulatuko,

zapaldu dagien;

lugorri bihurtuko dot:

ez dabe inausiko, ez jorratuko,

eta sasiek eta laharrek hartuko dabe;

bertan euririk ez egiteko aginduko deutset hodeiei.

Horra, bada: Israel da

Jaun ahalguztidunaren mahastia,

Judako herria

haren landare-arlo kuttuna.

Zuzenbidea itxaroten eban Jaunak haregandik,

eta horra: zuzenbakokeria!

Justizia itxaroten eban,

eta horra: aieneak!



Erantzun‑salmoa                   Sal 79, 9-20                                                                                                                                                                       



 Jaunaren mahastia Israelgo etxea da.



Ejiptotik mahatsondo bat atara zenduan,

atzerriak jaurtirik landatu zenduan.

Zabaldu ditu adarrak itsasoraino,

eta muskilak Ibairaino.



Inguruko ormea zergaitik zulatu deutsazu,

bidez doazen guztiak dagien hutsitu?

Basurdeak muzturkatu dagien,

basa‑piztiak jan dagien?



Bihurtu zakiguz, gudari‑taldeen Jainko,

begira zerutik, ikusi, mahatsondo honi, agertu zakioz

Zeure eskuz aldatu dozun aldaska honi,

Zeuk indartu dozun landareari.



Ez gara Zugandik urrunduko,

emoiguzu bizia eta zure izena dogu deituko.

Jauna, gudari‑taldeen Jainkoa, birbiztu gagizuz,

salbau gaitezan, zure begia leun agertu egizu.







Bakearen Jainkoa zuekin izango da.



San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik   (Flp 4, 6-9)



     Senideok: Ez izan ezeren kezkarik; gorabehera guztietan agertu zeuen eskabideak Jainkoari, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emonez. Eta guk pentsatu daikeguna baino handiagoa dan Jainkoaren bakeak gordeko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

     Gainerakoan, senideok, hartu egizue aintzakotzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goragarri, bertutetsu eta onargarri dan guztia. Ikasi egizue nigandik, hartu eta entzun zenduena eta nigan ikusitakoa. Eta bakea emoten deuskun Jainkoa zeuekin izango dozue.





Beste nekazari batzuei itziko deutse mahastia.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 21, 33-43)



     Aldi haretan, Jesusek esan eutsen abadeburu eta herriko zaharrei: «Entzun parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu eban eta hesiz inguratu; bertan dolarea egin eta torrea eregi eban; gero, nekazari batzuei errentan itzirik, urrunera joan zan.

     Mahatsa batzeko sasoia heldu zanean, bere morroiak bialdu ebazan nekazariakana, frututik egokion partea jasotzera. Nekazariek, ostera,  morroiei heldu eta bata jo, bestea hil eta besteari harrika egin eutseen. Barriro beste morroi batzuk bialdu ebazan, aurrekoan baino gehiago, eta hareei ere beste hainbeste egin eutseen. Azkenean, bere semea bialdu eutsen, berekautan esanez: "Izango deutsoe begirunea nire semeari".

     Nekazariek, ostera, semea ikustean, esan eutsoen alkarri: "Oinordekoa da. Hil dagigun eta geuretzat izango da ondarea". Heldu, mahastitik kanpora bota eta hil egin eben".

Jesusek itaundu eutsen: "Zer egingo deutse nekazari horreei mahasti-jabeak bihurtzean?»

     Erantzun eutsoen: «Erruki barik hilgo ditu, eta bere sasoian frutua emongo deutsoen beste nekazari batzuei itziko deutse mahastia».

     Jesusek esan eutsen: «Ez al dozue Liburu Santuan behin ere irakurri:

"Etxegileek baztertutako harria

giltzarri egin da.

Jaunak egin dau hori,

gure begien harrigarri"?

     Horregaitik dinotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta frutua atarako deutson herri bati emongo jako».