Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Erdu!

viernes, 22 de septiembre de 2017

Bedia: jubilatuak otoitz eta kantan

Lehengo egunean, irailaren 16an,  Bediako jubilatuak egun pozgarria pasatu eben alkarregaz. Hona hemen mezako bertsoak eta bazkariko argazki batzuk. Ea nor ezagutzen dozuen!


Batze-otoitza

Bizitz-iturri ta maitasuna
eta errukia zaituguna,
entzun zaharron eskakizuna:
emoiguzu osasuna;
eta horregaz batera baita
beharrezko dogun ahalmena
alkar hartuta, bakez ta onez,
etorri gaitezan hona…


Oparien gainerako

Eskeintza-mahaian jarten ditugu
ardaua eta ogia
baita sarritan izaten dogun
osasun gose-egarria.
Emoiguzu zuk aurrerantzean
besteenganako abegia
loratu daiten gizarte hontan
benetako justizia.


Jaunartze ondorengoa

Eskerrik asko esan beharra
sumatzen dogu barruan
zuk dozulako erein ta sartu
poza ta bakea gugan.
Ume eskale agertzen gara
Jainko Jauna gu zure aurrean:
aurrerantzean ez bedi izan
haserrerik gure artean



Publicar un comentario