Jesusen hitza

lunes, 26 de octubre de 2020

Jesusen zoriontasuna La felicidad de Jesús Jose Antonio Pagola


 Ez da zaila Jesusek ezagutu zuen gizarteko pertsona zoriontsu baten irudia marraztea. Adineko gizonezko bat izango litzateke, sasoikoa, emakume jator eta emankor batekin ezkondua, semedun eta lur aberatsen jabea, erlijio-betetzailea eta herrian itzal handikoa. Zer gehiago eskatzen ahal litzateke?

Dudarik gabe, ez zen hau Jesusek arnasten zuen ideala. Emazterik eta semerik gabe, sororik eta ondasunik gabe, Galilean barna ibiltari eskale gisa, Jesusen biziera ez zen ahokatzen edo egokitzen konbentziozko inolako zoriontasun-motarekin. Haren biziera zirikatzailea zen. Zoriontsu bazen, era kontrakultural batean zen, ezarritakoaren atzekoz aurrerako era batean.

Izatez, Jesusek ezer gutxi pentsatzen zuen bere zoriontasunean. Bere bizitza, aitzitik, gogo-gogoko zuen egitasmo baten jirabira bizi zuen, sakon bizitzera eragiten zion egitasmoa baitzen. «Jainkoaren erreinua» deitzen zion. Ematen zuen, besteak zoriontsu egiten zituenean zela bera zoriontsu. Onik sentitu ohi zen jendeari osasuna eta duintasuna itzultzea lortzen zuenean, zuzengabeki kendu baitzizkioten.

Jesus ez zen ibili bere probetxu bila. Zoriontasun-egoera berriak nola sortuko ibili zen, guztientzat. Ez zekien zoriontsu izaten gainerakoak bere zorionean sartu gabe. Guztiei proposatzen zizkien irizpide berriak, askeagoak eta errotikoagoak, mundua zoriontsuago eta duinago egiteko.

«Jainko zoriontsu batengan sinesten zuen, Jainko kreatzaileagan, bere sorkari guztiei bihotzetiko maitasunez begiratzen dienagan; biziaren eta ez heriotzaren adiskide den Jainkoa zuen bere Jainko, jendearen bekatuei baino gehiago jendearen sufrimenari erreparatzen diona.

Jainko horrekiko fedetik jo zuen eskema erlijioso eta sozialak desegitera. Ez zuen segidako hau bere predikua: «Zorionekoak zuzenak eta jainkozaleak, jasoko baitute Jainkoaren saria» Ez zuen esaten: «Zorionekoak aberatsak eta boteretsuak, segurtatua baitute haren bedeinkazioa». Jesusen aldarria nahasgarria zen guztientzat: «Zorionekoak behartsuak, Jainkoa izango baitute bere zoriona».

Jesusen gonbita guztia honetara dator: «Ez ibili zorion bila zeuen interesak nola aseko, ezta zeuen erlijioaz zeuen probetxurako nola baliatuko ere. Izan zoriontsu, mundua guztientzat zoriontsuago izan dadin, leial eta pazientziaz lan eginez».

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Santu Guztien Jaia – A (Mateo 5,1-12)

LA FELICIDAD DE JESÚS

No es difícil dibujar el perfil de una persona feliz en la sociedad que conoció Jesús. Se trataría de un varón adulto y de buena salud, casado con una mujer honesta y fecunda, con hijos varones y unas tierras ricas, observante de la religión y respetado en su pueblo ¿Qué más se podía pedir?

Ciertamente no era este el ideal que animaba a Jesús. Sin esposa ni hijos, sin tierras ni bienes, recorriendo Galilea como un vagabundo, su vida no respondía a ningún tipo de felicidad convencional. Su manera de vivir era provocativa. Si era feliz, lo era de manera contracultural, a contrapelo de lo establecido.

En realidad, no pensaba mucho en su felicidad. Su vida giraba más bien en torno a un proyecto que le entusiasmaba y le hacía vivir intensamente. Lo llamaba «reino de Dios». Al parecer, era feliz cuando podía hacer felices a otros. Se sentía bien devolviendo a la gente la salud y la dignidad que se les había arrebatado injustamente.

No buscaba su propio interés. Vivía creando nuevas condiciones de felicidad para todos. No sabía ser feliz sin incluir a los otros. A todos proponía criterios nuevos, más libres y radicales, para hacer un mundo más digno y dichoso.

Creía en un «Dios feliz», el Dios creador que mira a todas sus criaturas con amor entrañable, el Dios amigo de la vida y no de la muerte, más atento al sufrimiento de las gentes que a sus pecados.

Desde la fe en ese Dios rompía los esquemas religiosos y sociales. No predicaba: «Felices los justos y piadosos, porque recibirán el premio de Dios». No decía: «Felices los ricos y poderosos, porque cuentan con su bendición». Su grito era desconcertante para todos: «Felices los pobres, porque Dios será su felicidad».

La invitación de Jesús viene a decir así: «No busquéis la felicidad en la satisfacción de vuestros intereses ni en la práctica interesada de vuestra religión. Sed felices trabajando de manera fiel y paciente por un mundo más feliz para todos».

José Antonio Pagola

Fiesta de Todos los Santos – A (Mateo 5,1-12)

 

 

 

No hay comentarios: