Benetako mirari

jueves, 27 de agosto de 2026

Arrantzale 20. eguna 2026 Bermeon

 

Iñaki Garro antolatzaileagaz berbetan. 

Irailaren 9ean, egueaztenean ospatuko da XX: aldiz Arrantzale Eguna Bermeon. Goizeko 11:00etan mezea Santa Eufemia parrokian. Kalejira txistulariekaz eta lore eskeintza, Bermioko portuan abestu eta Bermeoko hegaluze dastaketa musika eta guztiz.

Iñaki Garro bermeotarra dogu azken urteotan Arrantzale Egunaren antolatzailea. Aurtengo edizinoa berezia da, hogei urte betetzen dauz ospakizun honek eta. Ez dau bakarrik lan egiten, laguntzaile ditu Andeko taberna, Lameragane txokoa, Llona Imprenta, txistulariak... Baina bera dogu bultzatzaile nagusia.

El bermeotarra Iñaki Garro es el organizador del Arrantzale Eguna en los últimos años.

Bere beharra dala eta, enbarkazinoen motorrak konpontzen etab., tarte luzeak emoten dauz berbetan arrantzaleekaz. Berak be etorria dauka gauzak gogoratu eta kontatzeko.

Arrantzale bategandik ikasi ei eban itsas gizonak ez daukotsala bildurrik itsasoari, baina bai errespetua. Gu baino indartsuagoa dalako.

Había aprendido de un pescador que el marino no tiene miedo al mar, pero sí respeto. Porque es más fuerte que nosotros.

Itsasoak egundo ez dauko soinu bardina. Egunetik egunera aldatzen da. Bare dagonean balts doinua emoten dau. Piketa badago, zabaletara (soltean) dantzan egiteko moduko soinua. Bizkor dagoenean rock dirudi. Holan kontatzen deuskuz, kafetxo bat hartu bitartean, arrantzaleengandik ikasitako pasadizoak.

El mar nunca suena igual.

Eskerrak emon eta Arrantzale Egunean bat egiteko berbea emoten dogu alkar. Ondo izan Iñaki eta eskerrik asko!

 Iazkoa:

Arrantzale Eguna. Kreazioa jagoteko meza

No hay comentarios: