Benedika Jauna!

viernes, 22 de abril de 2011

Azken afari ezkeroz, Jauna Eguen Santua




Azken afari ezkeroz, Jauna,
gure janari Zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun
zure Gorputza hartzera,

Ogia bide gara iristen
gure gorputzak lotzera,
zuhaitz gerria adarrarekin
bat egiten dan antzera.

Batasun honek eskatutzen dau
animak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezen
bat eginikan Zurekin.
Zaran osoa eskeintzen zara
izanaz gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean
ez genduke nahi hutsegin.

Etsaiak bere tentaldietan 
ez du inolaz etsiko. 
Eragozpenak kendu eiguzuz,
guk etzaitugu itxiko. 
Batasun honek iraun daiala 
gure bizitza guztiko; 
azken orduan sartu artean 
zure etxean betiko. 
Publicar un comentario