Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 18 de agosto de 2024

San Bartolome




Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz. 

San Bartolome Apostoluaren bizitza. Misa en Errenteria, el sábado 24, a las 12:00. Y en Busturia San Bartolome igualmente.



 BARTOLOME DEUNA APOSTOLUA

Abuztuak 24

Sarrera



Senideok:

Egunon guztioi eta ondo etorriak  Bartolome deunaren jai eguna  ospatzera. Bartolome, Felipek Jesusi ekarri eutsan Natanael da; eta Jesusek hauxe esan eban “Horra  azpikeririk ez dauan Israeldar jator bat”. Bartolome Galileako Kanan jaio zan. Ez dakigu ziur non zabaldu eban Barri Ona, baina Jesusen mezulari sutsua izan zala bai eta dirudienez narrua kenduez hil  eben.

Eukaristian parte harturik gure fedea ospatuko dogu eta Jainkoaren laguntzaz zintzo eta jator jokatzeko indarra geureganatuz Bartolomeren antzera Jesusen Barri Onaren testigu eguneroko bizitzan izan gaitezela.

Hasi dagigun Eukaristia abestuz.

Zein gozo ta eder dan…



Damu-otoitza



Ospakizun honen hasieratik

jarri gaitezen, senideok, Jaunaren aurrean.

Berak deitu gaitu gaur elkartean jai hau ospatzera,

eta batzarraren erdian dogu Bera geurekin.

Biziaren Hitza eta Ogia emongo deuskuz,

eguneroko bidean argi eta indar izan dagizuzan.

Eskatu deiogun aurrena geure pekatuen parkamena. (Isilunea).



-       Jesus Jauna, Zugan sinesten dabenen indar zaituguna: Erruki, Jauna.

-       Jesus Jauna, zure jarraitzaileen itxaropen zareana: Kristo, erruki.

-       Jesus Jauna, Zugan bizi diranei betiko bizia emoten deutsezuna: Erruki, Jauna.



              Erruki dakigula...



HITZAREN LITURGIA




Apk 21, 9b-14:



Irakurgai honetan, Jerusalen barriaren irudiagaz, Jesusek sortutako Elizearen aintza gogoratzen deusku. Alkarte honek Jaungoikoaren eta Kristoren distiraz argitzen gaitu.



Erantzun salmoa: 144




            Goratu eta bedeinkatu dagigun gure Jauna  bere maitasun neurrigabean

 "Jauna, zure maitasuna..."





Jn 1, 45-51



Gaurko ebanjelioan entzungo dogunez, Felipek, Natanael Jesus ezagutu dagien Berarengana eroango dau. Gu geu, gai izango ete gara Jesusi buruz bestei berba egiteko?

            Prestau gaitezan arretaz entzutera "aleluia" kantatuz.






JAINKO-HERRIAREN OTOITZA




Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:



- Elizak Jesusen nahiari erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian,  batez ere nekepean bizi diranei egoera barri baten itxaropena azalduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



- Gure artean nahiz edonon sufritzen eta oinazetan dagozenen alde; gaixorik eta larrialdian aurkitzen diranen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



- Urteetan  euren fedea ospatu eta orain Jainko AItaren eskuetan aurkitzen diranen alde, Jaunaren maitasunean zoriontsuak izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.



- Gure kristau alkartearen alde: Eukaristia bakoitzak, bai elizan eta bai gizartean, leialago jokatzera eroan gagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.





          Aita Jaungoikoa, Zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialduz, berari esker bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuz beteta, alkar maite dagigula Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.



           

AZKEN AGURRA



Amaitu da Eukaristiaren ospakizuna. Goazen ba, Jaunaren bakea ereitera,

goazen Jesusen Barrí Ona emotera, goazen Jesusen testigu izatera.

Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena



Eskerrik asko Jauna




SAN BARTOLOME APÓSTOL

Sarrera



           Senideok:Egunon danoi eta ondo etorriak gure Patroi Bartolome deunaren

jai eguna  ospatzera. Eukaristian parte harturik gure fedea ospatzen dogu

eta Jainkoaren laguntzaz zintzo eta jator jokatzeko indarra geureganatu.

Hoy nos reunimos como hermanos en la fe e hijos de un mismo Padre para celebrar la festividad de nuestro patrono S. Bartolomé.

En este ambiente de vacaciones y de fiesta confesamos con nuestra

participación que la fe no descansa. Unidos a todas las personas   que

transmiten y    comunican  lo bueno que han recibido a los demás, y sin

olvidarnos de los impedidos, iniciamos nuestra celebración cantando:

lª Lectura

S Juan a través de unas imágenes propias de la mentalidad oriental, nos
presenta a la iglesia del futuro, como la esposa del cordero que salva a la
humanidad entera representada en las doce tribus de Israel, es decir, a todo
el pueblo de Dios.

Evangelio

Gaurko ebanjelioaren txatalean ikusiko dogu zelan deitzen deuskun Jainkoak gure bizitzaren zehar besteen bitartez. Batzutan baietza emoten deutsogu eta bestetan ezetza.Badakit bihotzez erantzuten Jainkoak besteen bitartez egiten deustazan itaun eta eskeintzeei? Prestau gaitezan arretaz entzutera "aleluia" kantatuz.

Herrí otoitza



Agertu deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:

1    Por la Iglesia. Para que sea testimonio vivo del Amor de Dios  a

todas las personas.

Euren fedean kili-kolo  sentitzen diranen alde. Jaungoikoagan eta

batez ere Elizeagan sinistea gatx egiten jakenen alde. Eskatu deiogun

Jaunari.



2 Todos los que anónimamente sufren el martirio en su vída, y todos los que entregan sus vidas para ser testigos de su fe en el trabajo, en la familia, en los diversos ámbitos de su vida.

Gure kristau alkartearen alde: Eukaristia bakoitzak,bai elizan eta bai gizartean, leialago jokatzera eroan gagizan. Eskatu deiogun Jaunari.



3.Urteetan eliza honetan euren fedea ospatu eta orain Jainko Aitaren eskuetan aurkitzen diranen alde.

Por nuestros familiares y amigos difuntos, para que el amor de Dios misericordioso les conceda la vida plena y celebren con todos los santos junto a Dios Padre la fiesta sin fin. Eskatu deiogun Jaunari.



4.     Hemen alkarturik gagozan guztion alde, hemen esan eta eskatzen

doguna gure bizitzara eroten ahalegindu gaitezan. Por todos los feligreses que estamos celebrando nuestra fe y por los que por una razón u otra no han venido a esta celebración de nuestro patrono,   para   que   todos   actuemos   siempre   siguiendo   nuestra conciencia y buscando el bien del prójimo. Eskatu deiogun Jaunarí.



          Aita Jaungoikoa, Zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialduz, berari esker bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuz beteta, alkar maite dagigula Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.



AMAIERA

Amaitu da Eukaristiaren ospakizuna. Goazen ba, Jaunaren bakea ereitera,

goazen Jesusen Barrí Ona emotera, goazen Jesusen testigu izatera.

Hemos  admirado  la  conversión y  la  fe     del  apóstol   San Bartolomé.

Fortalecidos con la fuerza del Señor, intentemos ser testigos de Cristo ante

los demás. Para ello recibamos la bendición de Dios.







IRAKURGAIAK





Irakurgaia 1



Hamabi oinarrietan, Bildotsaren hamabi apostoluen izenak.

Apokalipsi liburutik
Ap 21, 9b-14

Aingeruak esan eustan niri, Joani: Zatoz, andragaia erakutsiko deutsut, Bildotsaren emaztea.
Hartu ninduan aingeruak eta mendi handi eta garai batera eroan ninduan espirituz; Jerusalem uri santua erakutsi eustan, zerutik Jainkoagandik jaisten, Jainkoaren aintzaz dizdiratsu. Haren dizdira harribitxi eder baten antzekoa zan, jaspe harria baizen gardena.
Harresi sendo eta garaia eban, hamabi atekoa, eta ate gainetan hamabi aingeru eta hamabi izen idatziak, israeldarren hamabi leinuen izenak. Hiru ate sortaldera egozan, hiru iparraldera, hiru hegoaldera eta hiru sartaldera. Uriko harresiak hamabi oinarri zituan, eta honeetan idatziak Bildotsaren hamabi apostoluen izenak.

Salmoa



Sal 144, 10-11. 12-13ab. 17-18

R. Zure zintzoek Jauna zure Erregetza abestuko dabe edo Jauna zure maitasuna abestuko dot.


Zuzena da Jauna bere bide guztietan,

zintzoa, bere lan guztietan.

Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,

zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.



Ebanjelioa


Hona hemen egiazko israeldarra, azpikeria bakoa.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 45-51

Aldi haretan, Felipek Natanael aurkitu eban, eta esan eutsan: «Moisesek legearen liburuan eta Profetek euren idazkietan aitatu ebena aurkitu dogu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa». Natanaelek esan eutsan: «Nazaretetik urten ete daike ezer onik?» Felipek erantzun: «Zatoz eta ikusi».
Jesusek Natanael Beragana etorten ikusi eta esan eban: «Hona hemen egiazko israeldarra, faltsukeria bakoa». Natanaelek esan eutsan: «Nondik ezagutzen nozu?» Jesusek erantzun: «Felipek zuri dei egin baino lehen, pikupean zineala, ikusi zindudazan». Natanaelek erantzun eutsan: «Maisu, Zu Jainkoaren Semea zara; Zu Israelgo Erregea zara». Jesusek erantzun: Pikupean ikusi zindudazala esan deutsudalako, sinesten al dozu? Handiagorik ere ikusiko dozu». Eta esan eutsan, gainera: «Bene benetan dinotsuet: Zerua zabalik ikusiko dozue eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gainean».






BARTOLOME EDO NATANAEL



NATANAEL deituten deutso San Joanek, eta beste hiru ebanjelariak BARTOLOME.

“Etorri eta ikusi” konbite egin eutsan Betsaidako Felipek Bartolome gazteari; harek erreztu eutsan Jesusenganako bidea. Jesusek Bartolome ikusi eta beste barik, bihotz-hondotik urten eutsan: “Hona hemen benetako israeldar bat, faltsokeriarik bakoa” (Joan 1, 47). Halakoxe oso-osokoa zan, antza.

Natanael izenak “Jainkoaren dohaia” esan nahi dau. Felipek lagunduta Jesus ezagutu eban eta betiko bihotzez eta bizitzaz bat-eginda geratu zan Nazareteko Maixuagaz. Jesus Maixuaren bizikera berbera hartu eban pozik: “Azeriak euren gordelekuak daukez eta txoriak euren habiak, baina Gizonaren Semeak ez dauka burua non etzun”.

Jesusen jarraitzaile izateak esamesak sortuko eban bere inguruan bere aurka, baina Bartolome emondako baietzean aurrera. Halako bihotz-beteko altxorra aurkitu eban Jesusengan! Ez eban ezergaitik ere galduko. Gurutze-ordu ilunean, berak ere huts emon eutsan Jesusi; baina ondo damutu jakon.

Geroago, Espiritu Santuz beterik, hor doa mundurik mundu Jesus iragarten. Nora? Beharbada Frijia, Persia, Etiopia, Siria, Arabia… aldera.

Irudietan beti agertzen jaku bizirik narrututa Jesusen izenean, eskuan laban bat dauala. Ikusten danez, Bartolome apostoluaren bizitzako zertzelada gitxi dakigu. Dakiguna nahiko da gorengo mailaraino jasoteko ere: dana emon dauanak -narru eta guzti!- ezin gehiago emon.



(Bizitza hau bidean.net webgunetik hartu dogu)