Poz pozik!

sábado, 24 de octubre de 2015

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak

Zelakoa izango da bihar etziko Arratiako Eliza? Inork ez daki. Baina ikuspegi ezbardinak eukitea ondo datorkigu nondik nora jo daikegun ikusteko edo. Elizbarrutian proposatzen dauskuen Pastoral Barrutiaren eskematik harago, badira beste experientzia batzuk. Hemen Italia eta Frantziako gaur egungo erantzun batzuk ezagutuko doguz, guretzat bihar etzirako baliogarriak behar bada.
Una reflexión en cuatro entregas, hoy la primera.
 
Birmoldaketa ausarta pastoralean
Posible da abade-krisiari beste era batera aurre egitea


Jesús Martínez Gordo


Europako eleiza guztietan ikusi daiteke gero eta gehiago dirala abade egoiliar bako parrokiak, gero eta gutxiago eta zaharragoak dirala abadeak, asko jaitsi dala praktika erlijioso eta sakramentala, soziologikoki gero eta garrantzi gitxiago daukala eleiza bateko kide izateak, sinesdunak gero eta gehiago mobitzen dirala hara eta hona, asteburuak atseden-denbora modura hartzen hasi dala jentea, eta kultura laiko bat agertu dala.

            Etorkizunean eleizea txikiagoa izango da gizartean, eta gizartea indeferenteagoa izango da izango da. Aurreko datu guztiek erakusten dabe egoera soziologiko barri baten aurrean gagozala eta egoera horretan Eleiza katolikoak galdu egin dauala orain arte euki dauan hegemonia. Badirudi neurri handia baten egia bihurtzen dagoala Y. M. Congar-ek orain hogeita bost urte egin eban iragarpena: esan eban etorkizunean Eleizea barriro gutxiengo bat izango zala mundu gero eta paganoago batean, edo, beste era batera esanda, testuinguru soziokultural gero eta indiferenteago, sinesgabeago, agnostikoago edo ateoago baten, edo eleizera gehienez noizean behin joango den baten. Eleizako kide izatea gitxi batzuen erabagia izango da denboreagaz, bai eta pertsonalagoa eta arduratsuagoa ere.

Baina teologo frantziarraren diagnostiko hau, nahiz eta sakonean zuzena izan, beharrezkoa da matizatzea puntu bitan: lehenengo, eleizearen gutxiengo izate horren inguruan, eta bigarren, "paganismo"tzat ulertu beharrekoa zehazteko.

Lehenengo eta behin, egia da Eleizea lehenago be pasatu dala antzeko egoera batetik, baina autortu behar dogu aurrean daukagun egoerea barria eta kezkagarria dala Eleizearentzat, ze Eleizea bere historiaren parte handienean erregimen hegemonikoa izan da eta kristinaua edo katolikoa ez izatea harrigarria eta bitxia zan egoera soziologiko baten jardun dau. Egia da egoera-aldaketa honetaz astiro-astiro eta era batera edo bestera konturatzen goazala, eta konturatze horrek eskatzen dauala aldatu egin behar dirala jokabide, bitartekotza eta estrategia asko, oraintsu arte zalantzan gitxi edo bape jarten ez zirenak. Baina egia da be kristinau komunidadea ez dagoala prestatuta eta mentalizatuta egoereak eskatzen dauan ikuspegi-aldaketari ekiteko.

Eta bigarren, beharrezkoa da gogoratzea ez garala bueltauko paganismo hutseko egoera batera, eta bai sekularizazino-egoera batera, eta egoera horretan sekularizazinoak erlijino difuso bat izango dau ondoan. Erlijiosizidade soziologiko hedatu bat izango da, baina elizkide benetan sentitze urri bat; horren adibide dira, adibidez, Suitzako eleizeari buruzko datu estadistikoak: han herritarren % 5 ateo deklaratzen dira, % 80 kristinau, eta halan be bakarrik % 5 eta 10 artekoak dira praktikatzaileak. Holako zeozer hasi da jazoten Espainiako eleiza lokal batzuetan, eta batez be Katalunian eta Euskal Herrian.

            Hondarra izatearen edo hondakina izatearen artean. Eleizeak bere izatea edo ez izatea dauka jokoan segun ze bide hartzen dauan. Adibidez, hartzen dauan estrategia ezer ez egitea bada (itxarotea denbora hobeak etorri arte edo ikara asko barik jubilazino-unea ailegau arte), oinarriak jarriko dira kristinau komunidadea hondakin bat izan daiten, ze egingo dan lana izango da, kasurik onenean, gaurko egunean dagoana mantentzea.

Ezer ez egitearen estrategian inportanteena da zaintzea eta mantentzea sinesdunen talde soziologikoa (bardin deutso sinesdunak egonkorrak edo noizean behingoak izateak), sinesdunak diralako bermatzen dabenak parrokia batek (edo parrokia batzuen batuketa batek) funtzionatzen jarraitu ahal izatea, gutxieneko mailan bada be: ordu batzuk emotea harrerarako eta bulegorako, kultu-eskaerak atenditzea (batez be iniziazinoko sakramentuak, hiletak, urteera-mezak eta domekako eukaristia) eta ekonomia saneatua eukitea. Ez da izaten asmo edo helburu handiagorik, adibidez, eleizbarruti askotan egin diran birmoldaketetako askotan (sarritan parrokien batuketa huts modura ulertu dira).

Ezer ez egitearen estrategia izan ohi dabe, batez be, bizitza ezegaitik konplikatu gura ez dabenek eta etorkizuneko belaunaldiei birmoldaketa-proiektu bat ixtearen kostuak ordaindu gura ez dabezanek, uko eginez erantzun bat emoteari ezinbestean ganera etorriko jakun egoera horri.

Ez dabez aintzat hartzen azaldutako egitate sendoak eta egindako aurreikuspen zentzuzkoak, gurago dabe lehengo moduan segitzea eta beste batzuk izatea (goikoak, behekoak edo atzetik datozenak) arduratu beharko direnak erabagi pastoral kementsu batzuk hartzeko, arduratu eta batez be horren kostuak jaso. Eta une hori ezinbestean heltzen danean, oso posible da desegitea edo itxiera baino ez gelditzea ordurakoadministratzeko, nahiz eta egoera hori ebitatu zeitekean behar ziran adore eta ausardia ebanjelikoa euki izan balira lehenago.

Argi dago estrategia honek ez dauala gainditzen arrisku bat, hau da, geratuko dan apur hori ezinbestean amatetan joatea. Kristinau komunidadeak arriskua handia dauka baztergarria, errezikletako gatxa eta errelebantzia gozo bezain seguru eta hilgarrira kondenatua den hondakina izateko. Dei batzuk dabilz egiten moderazioa eta lasaitasuna eukiteko, baina likidazio baten aurrerapenak dira, nahiz eta lidikazio hori neurri handi baten ebitatu daitekeena izan.

Baina egiten dan aukerea bada batuketa sozio-erlijioso hutsak gainditu eta laikoen eskutik eta laikoek lagundutako komunitate ebanlejizatzaileak sortzea, jokabide hori oinarria izan daiteke krisitik sortzeko Eleiza bat eta kristinau komunitate batzuk hondar bat izatearen kontzientzia daukienak eta, beraz, gai diranak bere gitxiengo soziologikotik legarraren antzera jokatzeko gizartean. Holako kasuak dira, adibidez, Poitiers (Frantzia) eta Udine eta Bolzano-Bressanone (Italia) elizbarrutietakoak.

Eleiza lokal horreetan birmolketa pastoral bat egin da, ez dagozan abade-aukeretatik abiauta (holan egiten dabilz, adibidez, Bilboko eleizbarrutian eta Espainiako beste askotan), ezpada ze komunidade parrokialen beharrizanetan oinarrituta. Eleiza loka bi horreen jokaeraren oinarrian eredu"berri bideragarri" bat aurkitzen da, eta holakorik ez da probau Espainiako eleizbarruti gehienetan eta bardin Euskal Herrikoetan.

Remodelación y coraje pastoral

Es posible otro afrontamiento de la crisis ministerial
 
 Jesús Martínez Gordo

 Son constataciones comunes a las Iglesias europeas el aumento de las parroquias sin sacerdote residente, el descenso y envejecimiento de sus presbiterios, la caída de la práctica religiosa y sacramental, la creciente minorización sociológica de la pertenencia eclesial, la movilidad de los fieles, la aparición del fin de semana como tiempo de descanso y la emergencia de una cultura laica.

  Hacia una iglesia minoritaria en una sociedad crecientemente indiferente. La suma de todos estos datos arroja una nueva situación sociológica marcada por la pérdida de la situación –hasta el presente- hegemónica de la iglesia católica. Parece estar verificándose en una buena medida el pronóstico que efectuara Y. M. Congar hace ya más de un cuarto de siglo cuando sostuvo que se caminaba hacia una situación en la que la Iglesia sería de nuevo minoritaria en un mundo crecientemente pagano o (lo que viene a ser lo mismo) en un contexto sociocultural cada día más indiferente, increyente, agnóstico, ateo o, como mucho, ocasionalmente practicante. La pertenencia a la Iglesia va camino de ser una decisión minoritaria, a la vez que más personal y responsable.

Sin embargo, este diagnóstico del teólogo francés –acertado en el fondo- necesita ser matizado en dos puntos: el primero, referido a la condición de minoría de la iglesia y, el segundo, para precisar lo que se entiende por “paganismo”.


En primer lugar, es cierto que la Iglesia ya ha pasado a lo largo de su historia por una situación semejante, pero es preciso reconocer que el escenario en el que nos estamos adentrando no deja de ser una inquietante novedad para una institución cuya existencia ha transcurrido (durante la mayor parte de su historia) en un régimen hegemónico y en unas condiciones sociológicas en las que lo realmente extraño y sorprendente era no ser cristiano o católico. Y si es cierto que esta constatación –de la que se empieza a ser consciente de una u otra manera– obliga a repensar muchas pautas de comportamiento, mediaciones y estrategias hasta no hace poco incuestionados e incuestionables, no deja de ser menos cierto que la comunidad cristiana no parece estar preparada ni mentalizada para proceder al cambio de perspectiva que demanda.


Y, en segundo lugar, es preciso recordar que no se va a regresar a una situación de paganismo puro y duro, sino de secularización coexistente con una religión difusa. Quizá el ejemplo más patente de esta amplia religiosidad sociológica y bajísima pertenencia efectiva es la que arrojan los datos estadísticos, por ejemplo, de la iglesia en  Suiza donde el 5 % de sus ciudadanos se declara ateo, el 80 % cristianos y, sin embargo, sólo entre el 5 y el 10 % son practicantes. Algo de esto empieza a ocurrir en algunas iglesias locales de España, particularmente en Cataluña y en el País Vasco.

            Entre ser resto o residuo. La  Iglesia se está jugando su ser o no ser según el camino que se emprenda. Si, por ejemplo, la estrategia que se asume es la de la inhibición (esperando a que los tiempos mejoren o a que llegue el momento de la jubilación sin mayores sobresaltos), se están poniendo las bases para que la comunidad cristiana acabe siendo un residuo ya que la tarea que se desempeñe consistirá, en el mejor de los casos, en mantener lo actualmente existente.

En la estrategia inhibicionista lo importante es cuidar y mantener la agrupación sociológica de creyentes (sean éstos permanentes u ocasionales) ya que son ellos quienes garantizan lo imprescindible para que una parroquia (o una agrupación de varias de ellas) pueda seguir funcionando, aunque sea bajo mínimos: un horario de acogida y de despacho, la atención a las demandas cultuales (particularmente, sacramentos de la iniciación, así como funerales, misas de salida y eucaristía dominical) y una economía lo más saneada posible. No suele haber más pretensiones, por ejemplo, en una buen parte de las remodelaciones (frecuentemente entendidas como mera y simple agrupación de parroquias) que se han realizado en muchas diócesis.

La estrategia inhibicionista es propia, sobre todo, de quienes no desean complicarse para nada la vida ni pagar los costos que supondría dejar a las generaciones futuras un proyecto de remodelación con el que salir, al menos, al paso de lo que parece venirse irremediablemente encima.

Ignorando la consistencia de los hechos aportados y la razonabilidad de las previsiones que se establecen, prefieren ir tirando y que sean otros (los de arriba, los de abajo o los que vengan por detrás) quienes asuman la responsabilidad y, sobre todo, los costes de tomar decisiones pastorales con un cierto coraje pastoral. Y cuando irremediablemente llegue ese momento, es muy probable que ya no quede por administrar más que una disolución o un cierre que hubiera podido ser evitado si se hubiera tenido el arrojo y la audacia evangélica requeridas en su día.


Es más que evidente que el peligro que no logra eludir esta estrategia es el de que lo poquito que todavía exista se vaya apagando irremediablemente. La comunidad cristiana corre alto riesgo de ser un residuo desechable, difícilmente reciclable y condenado a una irrelevancia tan dulce como segura y mortal. Hay llamadas a la moderación y a la tranquilidad que son anticipos de una liquidación en buena parte evitable.


Pero si la opción que se adopta se decanta por favorecer el nacimiento y el acompañamiento por laicos de comunidades evangelizadoras que superen las meras agrupaciones socio-religiosas, entonces es probable que se estén poniendo los fundamentos para que emerjan de la crisis una Iglesia y unas comunidades cristianas con conciencia de ser un resto, aptas, por tanto, para hacerse presentes como fermento -desde su minoría sociológica- en la sociedad. Tales son, por ejemplo, los casos de las diócesis y de Poitiers (Francia) y de Udine y Bolzano-Bressanone (Italia).


En estas iglesia locales se ha procedido a una remodelación pastoral no en función de las posibilidades de presbiterios existentes (tal y como se está realizando, por ejemplo, en la diócesis de Bilbao y en otras muchas de España), sino en función de las necesidades de las comunidades parroquiales. En el modo y manera de actuar de esas dos iglesias locales se encuentra un “inédito viable” del que están ayunas la inmensa mayoría de las diócesis españolas y, también, las del País Vasco.
Publicar un comentario