Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 25 de octubre de 2015

Arratia Jesus Team Igorren be abiatu da lasterketa

Igorren be abiatu da Arratia Jesus Team. Lehen etapea hainbat "bizikletarik" burutu dabe.

Arratia Jesus Team izenburuagaz ezagutzen da gure taldea. Igorren be korritu dabe lehen etapea. Tropelea batera sartu da, kanta eta txalo, Jesusen atzetik! Zorionak!

Zapatuko irudia dogu. Igorrekoa. Han ospatu dabe lehen etapea. Aita baten atara deutsie argazkia partehartzaileei.

Bakarka ibiltearen tentaldiari eta harrokeriari itzirik, taldean korritu dogu lehen etapea.

Mailot nagusia Jesusi eskeini deutsagu, bera da gure liderra.

Mailot txikiak umeenak dira: danak taldearen izenagaz: Arratiako Jesusen taldea, Arratia Jesus Team.

Bigarren etapa preparatzeko, hamabost egun barru geratu gara, zapatuan, goizeko 9:30etan entrenamendua egiteko. San Joan eta San Andres ermitak bisitatuko odguz. Urkuzun jolasak izango doguz gaztetxoek eratuta. Ez ahaztu bokartea eroatea! Bazkaltzeko etxera, eta eguraldia txarra bada, jolasak parrokio "gimnasioan" (Lokalak) egingo doguz!


Bai. Ume artean ikusten dan Mapea Arratiakoa da. Eta eskeileratan, mailaz maila, umeek ekarritako mailotak.

Hortxe hemengo doguz lehen pedalkadak kristau heldu legez bizitzeko.

Gure herrian hasi, Igorren, eta Arratia osoan zehar.

Aupa Arratia Jesus Team!




No hay comentarios: