Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

miércoles, 7 de octubre de 2015

Ipuinak parrokiak arnasbarritzeko

Arratiako Elizak argitaratutako azken liburutxoa.  Bigarren argitalpena.

Última publicación del sector pastoral Arratia. Segunda edición.

 
Iruñea eta Tutera, Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainek, 2005ean, “Gure kristau elkarteak berriztatu” gutun pastorala idatzi eben. Bertan, besteak beste, gure parrokiak eta Arratiako Eliza barritzeko zereginean lagundu leikiguen gako ugari eta egokiak topatu geinkez.



Ipuinen kuadernutxo honegaz, gure parrokietako pastoraltza-kontseiluetan, guraso batzarretan eta boluntario taldeetam sarritan aitatzen diran eta gutun pastoral horretan landu diran gaietako batzuk errezago ulertzeko tresna bat eskaini gura dogu.



Ipuina, azken aldi honetan hainbestetan esan eta idatzi danez, “berenberegiko tresna bat dogu gure bizitzak aldatzeko; izan be, ipuinek, azalpenak ezeze, urtenbideak be emoten deuskuez” (Jesús M. Ruiz Irigoyen). Lagunduko ahal deuskue ipuin honeek gure parrokiak eta Arratiako Eliza barritzen!



Kuadernutxo honetan jasotako zortzi ipuinetan eskema bera ikusiko dozue. Sarrera lez, gutun pastoraleko pasartetxo bat egongo da. Pasartetxoaren eta ipuinaren artean hartuemon dialektiko bat egon daiten ahalegindu naz, hau da: pasarteak iragarri deigula ipuinaren irakatsi nagusia, eta ipuinak lagundu deigula pasartea ulertzen. Ipuinaren ostean, gogoeta laburtxo bat, bibliako aitamen bat eta gogoeta egiteko testu bat topauko dozue. 


En el año 2005 los obispos de Pamplona y Tudela, Bilbao, San Sebastián y Vitoria publicaron la Carta Pastoral: “Renovar nuestras comunidades cristianas”. En ella, entre otras cosas, podemos encontrar abundantes y pertinentes claves que nos pueden ayudar a embarcarnos en la tarea de renovar nuestras parroquias y nuestra Iglesia de Arratia.

Con este cuadernillo de cuentos, pretendemos facilitar el entrar en contacto con algunos de los temas que suelen estar más en el candelero en bastantes reuniones de nuestros consejos pastorales parroquiales, grupos de padres, grupos de voluntarios y han sido abordados en la citada Carta Pastoral.

El cuento, como se ha dicho y escrito tantas veces en estos últimos tiempos, “es un instrumento privilegiado para transformar nuestras vidas ya que los cuentos, además de explicaciones, aportan soluciones” (Jesús Mª Ruiz Irigoyen). ¡Ojalá! estos cuentos nos ayuden a renovar nuestras parroquias.

En los ocho cuentos que van a continuación, vais a encontrar el mismo esquema. A modo de introducción irá una cita de la Carta Pastoral. Entre la cita y el cuento he pretendido que haya una relación dialéctica, es decir, que la cita nos descubra la enseñanza central del cuento. y el cuento nos ayude a comprender la cita. Tras el relato del cuento encontraréis: Una breve reflexión, una cita bíblica y un texto para meditar.

 
Ezkutuko Mesias

 “Elkarte guztietan garrantzi berezia izan behar du Jesusen presentziak: Hitzean, Eukaristian, pobreengan, elkartean bertan eta elkarte horretan Kristo Artzaina agertzera ematen duen apaizarengan. Otoitza, sakramentuen ospakizuna, ondasunen eta zerbitzuen erdibanatzea, adiskidetzea, denon artean burutu behar dugun misio ebanjelizatzailea eta gizartearen aldeko maitasun zerbitzari eta kritikoa ez dira, inola ere, hautagarriak”
Gure kristau elkarteak berriztatu. 60. zk.

Ipuina. Behin baten, monasterio bateko abadea oso-oso triste egoan. Komentua, urte batzuk lehenago indartsu egon bazan be, behea jota egoan: bokazinoak falta, inguruko jentea ez zan eleizkizunetara etorten, anaiak zahartzen ebilzan eta alkartean etsipena eta adore eza ziran nagusi.

Sentimentu horregaz guztiz larrituta, behin, ermitau famatu batengana jotea erabagi eban. Komentuko egoeraren barri emon eutsan eta galdetu eutsan alkarteak pekaturik egin ete eban, hori guztiori sufridu behar izateko.

Emitauak begietara begiratu, eta esan eutsan: <<Bai, abade aita, zure alkartea pekatu larrian dago: zuen artean ostenduta Mesias dago, eta zuek ez dozue ezagutzen. Hori da zuen pekatua, aita. Topau eizue Mesias, eta ezagutu, eta zure monasterioa aspaldian lez loratuko da>>.

Abadea zurtuta bueltau zan komentura. Nor izan eitekean Mesias? Bera, beharbada? Ez dau berbarik egingo. Bera hutsez beteta egoan. Beharbada priorea… aita espirituala… anaia sukaldaria? Baina ederto ezagutzen zituan, eta baekian danak eukiezana akats ugari.

Monasteriora bueltauta, abadeak batzarra egin eban, eta inork hutsik ez egiteko abisua emon eban, eta anaiei kontau eutsen ermitauak esandakoa. Anaiek alkarri begiratu eutsien. Nor izango ete zan ezkutuko Mesias?

Azkenean, isil-isilik, burua makurtuta, gelatik urten eben, baina barruan eukien arantzea: nor izango ete zan, nor izango ete zan? Eta ia konturatu barik, egoerak bultzatuta, danak hasi ziran bata bestea errespetu eta begirune handiz tratetan; izan be, Mesias izan eitekean!

Horren guztiorren emoitza handik gitxira igarri zan. Alaitasuna itzuli zan alkartera. Eta alaitasunagaz batera, gazteen bokazinoak etorri ziran, jentea komentuko eleizkunetara bueltau zan; poztasuna eta itxaropena nagusitu. Monasterioa aspaldian izandakoa izatera iritsi zan: espiritualtasun eta bizitza kristaurako gune apartekoa. Ermitauak arrazoia izan eban”

Gogoeta. Jesus ez da Hitzean, Eukaristian… bakarrik agertzen; parrokiako komunidadea osotzen dogunongan be badago. Zer jazoko litzateke nire parrokian, ermitauak monasterioko abadeari emon eutsan aholkua praktikan ipiniko bagendu?

Bibliako testua. “Jauna, baina noiz topau zinduguzan gosez eta jaten emon geuntsun, edo egarriz eta edaten emon? Noiz topau zinduguzan arrotz eta etxean hartu, edo narrugorritan topau eta jantzi? Noiz aurkitu zinduguzan gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” Eta erregeak erantzungo deutse: “Benetan dinotsuet: Nire seniderik txikien honeetako edozeini egin zeuntsiena, neuri egin zeunstien”.                           
                                   Mt 25,37-40 



Gogoeta egiteko testua
Jaunaren errastuak

Arindu egiten dozuz ume pobrearen oinkadak
eskolara doala, eguna argitu barritan.

Drogaren kontra burruka egiten etorri dan
ama saminduaren pankartari eusten deutsazu.

Nazaretarraren hitza zara
Katekista leial eta egiazkoaren gramatika baldarrean.

Zahar ezinduaren alaitasuna arnasbarritzen dozu,
Miseria eta agoniazko ohean neke-neke eginda dagoala.

Esker on garbi eta gordea zara emakume behartsuarengan,
txanpona isilean konpartitzen dauanean.

Samurtasuna gorde daben begietan agiri zara,
bidebako kolpez zizelkatutako aurpegiaren erdian.

Langile nekatuaren bihotzean bizi zara,
baita ogibiderik topetan ez dauan gaztearengan be.

Emigrante klandestinoaren atea zabaltzen dozu,
egunez egun hiria arakatzen dauanean.

Lagundu egiten deutsazu zure herriari alkartasun bila,
hain beharrezko eta preminazko, sasoi hausi honeetan.

Agirikoa da zure presentzia bilatzaileen batzarrean;
ez dagoz pozik ez, horrenbeste lelokeriagaz.

<<Hareen ahultasunean agiri da zure indarra>>.
Hor batzen eta salbetan gaitue zure errastuek.




El Mesías oculto

 “En toda comunidad habrán de tener especial relieve la conciencia viva de la presencia de Jesús en la Palabra, en la Eucaristía, en los pobres, en la misma comunidad y en el presbítero que hace presente en ella Cristo Pastor. La oración, la celebración de los sacramentos, la comunicación de bienes y servicios, la reconciliación, la misión evangelizadora compartida y el amor servicial y crítico a la sociedad no son, en absoluto, opcionales”
Renovar nuestras comunidades cristianas. Nº 60  

Cuento. En cierta ocasión el  abad de un monasterio estaba hondamente triste. Su convento, años atrás floreciente había caído en picado: no había vocaciones, la gente de los alrededores ya no asistía al culto divino, los hermanos se iban haciendo viejos y en la comunidad cundía el desaliento y la desesperanza.

Abrumado por estos sentimientos, un  día decidió consultar a un ermitaño famoso. Le contó la situación del convento y le preguntó si acaso habría cometido la comunidad algún pecado, en castigo del cual les sucedía todo aquello.

El ermitaño le miró a los ojos y le dijo: <<Efectivamente, padre abad, su comunidad está ahora mismo cometiendo un gran pecado: entre ustedes está oculto el Mesías, y ustedes no lo están reconociendo. Ese es su pecado, padre. Descubran al Mesías, y reconózcanlo, y su monasterio volverá a florecer como en los viejos tiempos>>.

El abad volvió a su convento desconcertado. ¿Quién podía ser el Mesías? ¿Quizás el mismo? No hablará. Él estaba lleno de faltas. ¿Quizás el padre prior... el padre espiritual... el hermano cocinero? Pero
él los conocía muy bien, y sabía que todos ellos adolecían de muchísimos defectos.


De vuelta al monasterio, el abad reunió a la comunidad, exigiendo que nadie faltase, y contó a los hermanos el resultado de la visita al ermitaño. Los hermanos si miraron unos a otros. ¿Quién podrá ser el Mesías oculto?

Finalmente, en silencio, con las cabezas bajas, todos salieron de la sala, pero dentro llevaban la espina: ¿Quién podía ser, quién podía ser? Y, sin apenas darse cuenta, simplemente siguiendo el dinamismo de la situación, todos empezaron a tratar al otro con toda deferencia y atención, ¡porque podía ser el Mesías!

El resultado no  se hizo esperar. La alegría volvió a la comunidad. Y con la alegría las vocaciones de jóvenes, la asistencia de la gente a los cultos conventuales, el bienestar general y la esperanza. El monasterio volvió a ser lo que era años antes: un gran centro de espiritualidad y de vida cristiana. El ermitaño había tenido razón”

Reflexión. Jesús no sólo está presente en la Palabra, Eucaristía ..., también se hace presente en los miembros que formamos parte de la comunidad parroquial. ¿Qué ocurriría en mi parroquia si llevásemos a la práctica el consejo que el ermitaño dio al abad del monasterio?

Texto bíblico. “Señor, ¡cuándo te vimos hambriento y te alimentamos; sediento y te dimos de beber? ¿Cuándo te vimos forastero y te alojamos, o desnudo y te vestimos? ¿Cuándo te vimos enfermos o en la cárcel y fuimos a verte? Y el rey les responderá: <<Os aseguro que cuando lo hicisteis con uno de estos mis hermanos más pequeños, conmigo lo hicisteis” >>                             
                            Mt 25,37-40 


Texto para meditar
Las huellas del Señor

Tú aligeras los pies del niño pobre
hacia la escuela, recién empezada la mañana.

Sustentas la pancarta de la madre angustiada,
que acude a luchar contra la droga.

Eres la palabra nazarena en la gramática torpe
del catequista fiel y verdadero.

Alientas la alegría del tullido viejo,
agotado en su camastro de miseria y agonía.

Eres gratitud pura y discreta en la mujer pobre,
cuando comparte en silencio la moneda.

Te asomas a los ojos que han salvado su ternura,
en medio de un rostro tallado a golpes de injusticia.

Vives en el corazón del trabajador cansado,
también en el joven que no encuentra el sustento necesario.

Abres la puerta del emigrante clandestino
cuando transita y rastrea día a día la cuidad.

Acompañas a tu pueblo buscando las solidaridades
tan necesarias y urgentes, en tiempos de quebrantos.

Haces notar tu presencia en la reunión de los buscadores,
insatisfechos de tanta ramplonería.

En su debilidad se manifiesta tu fuerza.
Desde ahí nos envuelven y nos salvan tus huellas.