Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 25 de octubre de 2015

Arratiako Eliza egindakoa eta egitekoa. lau lehentasun izango dauz hurrengo planak

Arratiako parrokietako eta arlo ezbardinetako 16 bolunario eta abadeak Zulaibar Ikastegian alkartu dira, joan dan zapatuan, gure Elizaren aurreko plana ebaluatu eta hurrengo lau urteetarako lehentasunak finkatzeko.

Andoniren laguntzaz, haasierako aurkezpenak eta otoitzaldia egin ondoren, atal nagusi bi izan ditu batzarrak:

- Arratiako Eliza 2012-2015 Ebanjelioa sakondu eta zabaldu plangintza ebaluatu arloz arlo.


Hona hemen, labur labur, sei lehentasunok:

1.- Elizpetik plazara, hau da, eliza eta Arratiako gizartearen artean hartuemon urrats barriak emon.

2.- Arratiko elizako boluntarioak zaindu eta barriztatu.

3.- Familia mezak bultzatu, prozesu baten barruan.

4.- Ekonomia batzordeak koordinatu.

5.- ADAP edo abade bako domeketako ospakizunak sendotu eta zabaldu.

6.- Caritas Arratia indartu, Arratiako Elizaren esku solidarioa.


- Arratiako Eliza 2016-2019

Batzarraren bigarren aldian, aurrera begira jarrita, eta prozesu partizipatibo baten bidez, aurrera begira lau lehentasun aukeratu dira. Euren definizio definitiboa egin arte, lau lehentasunetan honeetan markatu da gure Elizaren ahalegina:

-Familia
-Gazteak
-Boluntarioak
-Caritas eta justizia.

Bizkaiko Elizak dabilen V. PDE edo Ebanjelizazio plangintzaren lekukotzea dogu jardunaldi hau.

Lehentasunak ondo finkatu ondoren, herriz herri eta arloz arlo landuko dira helburuak eta ekintzak zehaztuz.

Lehentasun bakoitzak pertsona arduradun bat edo bi izango dauz lan taldea osatu eta helburua, pausoz pauso, urteotan betetzen ahalegintzeko.

No hay comentarios: