Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 18 de octubre de 2015

Bittor Garaigordobil 100 urte Zorionak!



             Gaur eskerrak emongo deutsaguz Jainkoari zerbitzuaren bidea aukeratu daben gizon-emakume guztiengaitik. Asko dira. 
                   Don Bittorren omenaldiaren argazki kronika eta bideoak hemen.


Bat gogoratu gura neuke, misiolaria bera, gaur Domund egun honetan: Don Bittor Garaigordobil. 
Urkiolan bizi dan gotzaia, atzo 100 urte bete zituana. 
100 urte Eleizearen zerbitzuan eta misioan, Los Riosetako taldekoa. 
100 urte askatasunez bere gotzai izatean. 
100 urte munduko pobreen direnen alde beharrean. 
100 urte bizitza apal-apalean. 
Eskerrak emoten deutsaguz Jaikoari Don Bittorrengaitik, 
eta euren bizitza zerbitzu bidetik egin daben gizon-emakume guztiengaitik.
Guretzat eredu eta jarraibide dira!

Argazkiak: Fotografías & videos: Janire & Iker Barrutieta










No hay comentarios: