Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristiaren
ospakizun honetara etorri zareen guztioi:
Geure borondatez, etorri gara
elizara. Aintzinan sinagogan alkartzen ziran lez, gaur ere Jaunaren Hitza
entzun eta geuganatu nahi dogu.
“Hutsean
hartu dozue, emon hutsean” esango deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.
Agertu deiogun geure esker ona, bere maitasunez zaintzen
gaituan eta bere Barrionaren mezulari izatera deitzen gaituan Jainkoari.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: gu pekatariak izan arren, maite izan ginduzan
Jaungoikoak; guk, ostera, beti bilatzen ditugu aitzakiak alkar maitatzeko
orduan. Damutasunez, parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, zure guganako maitasunean sinistu
ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, geure onari eta geuri komeni jakunari
bakarrik begiratzen deutsagulako. K.E
- Jesus Jauna, zeure odola isuriz gure pekatuak parkatu
dituzulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 19, 2-6a:
Jaungoikoak Israel herria bere herri berezitzat
aukeratzen dau. Baina baldintza bat jarten deutso: bere berbea entzun eta bere
alkargoa gorde dagiala.
Erantzun-Salmoa: 99. Salmoa
Jaunaren herriko eta haren larreko
artaldea garanok, poz-pozik abesten deutsagu, mundu osoko Jauna autortzen dogun
Jainko Salbatzaileari.
"Lur osoa, egiozu
irrintzi Jainkoari..."
Erm 5, 6-11:
Jaungoikoaren guganako maitasuna ez da geuk irabazi dogun
zerbait. Jaungoikoak, bera ona dalako, maite gaitu; pekatariak izan arren ere,
maite gaitu.
Mt 9,36 - 10, 8:
Jesusek, bere salbamen ekintza aurrera eroateko, hamabi
lagun, apostoluak, aukeratzen ditu eta, bere izenean barriona zabaltzera eta
gaixoak osatzera bialtzen ditu. "Aleluia"
.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, gure gizartean eginkizun bat daukagula gogoan
izanik, bere Hitzaren testigu izateko indarra eskatu deiogun Jaungoiko Aitari:
- Kristoren
Elizearen alde: bere misiolari izatea ez dagiala galdu eta Ebanjelioaren mezua gizaki guztien artean zabaldu
dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Mundu honetako ahaltsuen alde:
gizon-emakumeen Jaungoikoaganako bidean oztoporik ez dagiela
jarri eta Ebanjelioaren
argia guztiek aurkitu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gizarteko gaixo, baztertu
eta zapalduen alde: ez dagiela aurkitu gugan aurkako jarrerarik, adiskidetasuna
eta maitasuna baino. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon
alde, gure famili eta adiskideen alde, eukaristiaren indarrak alkarren
zerbitzurako adoretu gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Jaungoiko Aita, egizu, gure norkeria eta bildurrekin ez
dagigula ito zure Semearen salbamen misterioan agertu jakun zure maitasuna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiak maitatzen.
Jaungoikoak guztiok maite gaitu; geuk ere ez dagigula inor itzi gure
maitasunetik kanpo.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
URTEAN
ZEHARREKO XI. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristiaren
ospakizun honetara etorri zareen guztioi:
Geure borondatez, etorri gara
elizara. Aintzinan sinagogan alkartzen ziran lez, gaur ere Jaunaren Hitza
entzun eta geuganatu nahi dogu.
“Hutsean
hartu dozue, emon hutsean” esango deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.
Nos reunimos porque es el día del Señor. Desde el
principio, desde el tiempo de los apóstoles, los cristianos somos convocados
cada semana, para celebrar la vida y la gracia de Jesús.
Agertu deiogun geure esker ona, bere maitasunez zaintzen
gaituan eta bere Barrionaren mezulari izatera deitzen gaituan Jainkoari.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: gu pekatariak izan arren, maite izan ginduzan
Jaungoikoak; guk, ostera, beti bilatzen ditugu aitzakiak alkar maitatzeko
orduan. Damutasunez, parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, zure guganako maitasunean sinistu
ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, geure onari eta geuri komeni jakunari
bakarrik begiratzen deutsagulako. K.E
- Jesus Jauna, zeure odola isuriz gure pekatuak parkatu
dituzulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 19, 2-6a:
Jaungoikoak Israel herria bere herri berezitzat
aukeratzen dau. Baina baldintza bat jarten deutso: bere berbea entzun eta bere
alkargoa gorde dagiala.
Somos pueblo de Dios, si escuchamos su palabra. ¿Hacemos caso de la Palabra de Dios? El nos
hace sacerdotes y serlo supone vivir una vida, que no tiene la razón de ser en
si misma sino en la entrega.
Erantzun-Salmoa: 99. Salmoa
Jaunaren herriko eta haren larreko
artaldea garanok, poz-pozik abesten deutsagu mundu osoko Jauna autortzen dogun
Jainko Salbatzaileari.
Aclamamos al Señor de la creación,
que nos llena de su misericordia
"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari..."
Erm 5, 6-11:
Jaungoikoaren guganako maitasuna ez da geuk irabazi dogun
zerbait. Jaungoikoak, bera ona dalako, maite gaitu; pekatariak izan arren ere,
maite gaitu.
Vivir para los demás supone la esperanza. Nosotros
tenemos derecho a esperar; pues Dios nos ama y Jesús dio la vida por nosotros.
Mt 9, 36 - 10, 8:
Jesusek, bere salbamen ekintza aurrera eroateko, hamabi
lagun, apostoluak, aukeratzen ditu eta, bere izenean barriona zabaltzera eta
gaixoak osatzera bialtzen ditu.
Jesús envía a los que confían en El
a sembrar, a anunciar la Buena Noticia.
.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, gure gizartean eginkizun bat daukagula gogoan
izanik, bere Hitzaren testigu izateko indarra eskatu deiogun Jaungoiko Aitari:
- Kristoren
Elizearen alde: bere misiolari izatea ez dagiala galdu eta Ebanjelioaren mezua gizaki guztien artean zabaldu
dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los niños y los jóvenes
para que se eduquen en libertad y para la libertad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todas las personas
apartadas de la sociedad, por los pobres, los marginados, para que uniendo su
voz y su esperanza denuncien la injusticia de nuestra sociedad. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon
alde, gure famili eta adiskideen alde, eukaristiaren indarrak alkarren zerbitzurako
adoretu gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Jaungoiko Aita, egizu, gure norkeria eta bildurrekin ez
dagigula ito zure Semearen salbamen misterioan agertu jakun zure maitasuna.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiak maitatzen.
Jaungoikoak guztiok maite gaitu; geuk ere ez dagigula inor itzi gure
maitasunetik kanpo.
Ser cristiano es trabajar en la mies. Dios ha querido
necesitarnos; pero con frecuencia no queremos dejar las redes, los puestos,
romper con lo que nos rodea. Que a lo largo de la semana seamos capaces de
anunciar la Buena Noticia, ser transmisores de paz, construir desde Jesús un
mundo más justo. Esa es nuestra misión
"Eskerrik asko,
Jauna..."
URTEAN ZEHAR XI. DOMEKEA
Zuek
abade herri eta herri santu izango zaree Niretzat.
Urteera
liburutik (Ur 19, 2-6a)
Egun
hareetan, israeldarrek Sinai basamortura heldu eta han ipini eben kanpalekua,
mendiaren aurrez aurre.
Moisesek
Jainkoagana igon eban. Jaunak menditik dei egin eta esan eutson: “Berba egin
Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta adierazo hau: "Ikusi dozue zer egin
deutsedan egiptoarrei, eta zuek arrano-hegaletan zelan eroan zaituedan eta
Nigana ekarri. Orain, beraz, nire esana beteten badozue eta nire ituna
gordeten, zuek izango zaituet herri guztien artean neure jabetza berezia, nirea
da-eta lur osoa; abade-erreinu izango zaituet eta Niri sagaraturiko
herria"“.
Erantzun-salmoa
Sal 99,2.3.5
Jaunaren
herri gara eta Haren larreko artalde.
Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
Jaunari
zerbitzu alai egiozue,
Haren
aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.
Jakizue
Jauna dala Jainko,
Berak
egin gaitu, Berarenak gara,
Beraren
herri eta larreko artalde.
Onbera
da-eta Jauna,
Haren
maitasuna betidaino,
Haren
leialtasuna gizaldien gizaldietaraino.
Jainkoagaz
adiskidetuak izan baginan,
Bere
Semearen heriotzeari esker,
askozaz
gehiago salbatuak izango gara Haren biziari esker.
San Paulo
Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 5, 6-11)
Senideok:
Izan ere, oraindino pekatupean indar barik gengozala, Kristo, Jainkoak
erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan. Nekez onartuko leuke norbaitek pertsona zuzen baten
alde hiltea; halan ere pertsona on baten alde baleiteke norbait hilteko prest
egotea.
Baina Kristo gu oraindino pekatari ginala hil zan gure
alde: honan erakusten dau Jainkoak guretzat dauan maitasuna.
Orain Jainkoak Kristoren odolaz zintzotzat hartu
gaituala, zenbatez gehiago ez ete gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez.
Arerio ginala, Jainkoak beragaz adiskidetu baginduzan
bere Semearen heriotzeari esker, zenbatez gehiago, behin adiskidetu ezkero, ez
ete gaitu salbatuko beraren biziari esker. Askozaz gehiago, harrotu ere egiten
gara Jainkoaz Jesu Kristo gure Jaunari esker, beronen bitartez Jainkoagaz
adiskidetzea lortu dogu-eta dagoaneko.
Jesusek bere hamabi ikasleei dei egin
eta
bialdu egin ebazan.
Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 9, 36-10, 8)
Aldi
haretan, Jesus herriz herri eta auzorik auzo ibili zan, sinagogetan irakasten.
Jainkoaren erreinuagaz Barriona iragarten eban eta gaitz eta gaixo guztiak
osatzen. Gizataldeak ikustean, errukitu egin jaken, nekaturik eta lur jota
egozan-eta, artzain bako ardiak lez.
Orduan,
ikasleei esan eutsen: “Uzta ugaria da, baina
langileak gitxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bere
uztara”.
Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena emon eutsen espiritu
txarrak botateko eta gaitz eta gaixo guztiak osatzeko.
Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenengo Simon, Pedro
deritzona, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan;
Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo,
Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu ebana.
Hamabi horreek bialdu ebazan Jesusek, ohar honeek eginez: “Ez joan
jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere. Joan, ostera Israel
herriko ardi galduetara. Bidean zoazela, iragarri hurrean dala
zeruetako erreinua. Osatu egizuez gaixoak, biztu hildakoak, garbitu legendunak,
bota deabruak. Hutsean hartu dozue, emon hutsean”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario