martes, 20 de junio de 2017

Urtean zeharreko 12. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

 


                                    URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - A

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Urtean zeharreko 12. domeka honetan barriro ere hemen alkartu gara Jaunaren eguna ospatzeko.
   Gaurko ospakizunean, Jesusek bildur barik bizitzera konbidatzen gaitu. Berak, bere bizitza, keinu eta hitzekaz, hauxe gogoratzen deusku: gure konfiantza Aita-Amagan ipiniaz, gure izatearen zentzuna bere maitasunean ipiniaz, gure bildurrak uxatu eta bere jarraitzaile leialak izateko indarrez eta ausardiaz beteko gaituala.
Konfiantzaz beterik hasi gaitezan abestuz

   "Alkartu danok eta kanta..."


DAMU-OTOITZA

   Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:

   - Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza zareana. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, Aitaren betiko Argia zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, Aitaren betiko Maitasuna agertzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Jer 20, 10-13:

   Jeremias profeteak hurrean sentitzen dau Jaungoikoa, nahiz eta arerioz inguratuta ikusi bere burua. Arerio guztiak baino indartsuago dan Jaunaren salbamenaren indarra somatzen dau.

Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa

            Benetan profetaren otoitza dogu, orain abestuko dogun salmoa. Jaungoikoaren errukia eta maitasunari esker, eusten deutso bere bideari

  "Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna".

Erm 5, 12-15:

   Uda honetako domeketan, San Paulok Erromako kristinauei egindako idazkia irakurriko dogu. Gaur gogoratuko jaku Jesukristoren bidez hartu dogun grazia, pekatua baino askoz ugariagoa izan dala.


Mt 10, 26-33:

   Jaungoikoa geugaz daukagula jakiteak, bildur guztiak alde batera iztera eroan behar gaitu.
Goratu daigun gure indarra dan Jauna, Aleluia abestuz.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Senideok: Jaungoiko Aitak deuskun maitasunean uste osoa jarrita, agertu deioguzan gure beharrizanak eta eskatu daigun bere laguntza:

   - Eleizea osotzen dogun Jesusen ikasle guztien alde: lagundu deiogula alkarri ebanjelioaren       bidetik jarraitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Gure herriaren alde eta bere agintarien alde: herri osoaren eta batez ere behartsuenen ona       bilatzea izan daitela euren helburu nagusia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Nahigabe artean eta ezbeharrez inguratuta bizi diran fededunen alde: Jaungoikoaren esku       zaintzailea hurrean sentidu dagiela eta danen zerbitzari izaten jarraitu dagiela. ESKATU       DEIOGUN JAUNARI.

   -Jainkoaren Hitzagaz gogo-berotu eta Jesus Jaunaren Gorputzagaz janarituak izango garanon alde: ebanjelioko baloreak norberaganatuz, ahulenen ondoan egoten jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz eta ezelako bildur barik aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

               Eukaristia  honetan, gure fedeak maitasun bultzada bat hartu dau. Kristo gure alde dogula jakinik, eta ziurtasun hori geure bihotzean dogula, goazen geure eguneroko bizitzara.

   "Jesus, munduko argia..."





 
                                    URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA - A

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Urtean zeharreko 12. Domeka honetan barriro ere hemen alkartu gara Jaunaren eguna ospatzeko. Bere hitza entzun, Bera alkarrekin goratu eta fedean indar barriturik, eguneroko bizitzan kristau lez jokatzeko.
           
            En la celebración de hoy Jesús nos invita y urge a no tener miedo. Él, ­con su vida, sus gestos y palabras-, nos recuerda que sólo poniendo nuestra confianza en Dios Padre-Madre podemos liberarnos de todos nuestros miedos y llenarnos de fuerza y valentía para ser fieles discípulos misioneros suyos.

  Konfiantzaz beterik hasi gaitezan abestuz

   "Alkartu danok eta kanta..."

DAMU-OTOITZA

   Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:

   - Jesus Jauna, Aitaren betiko Hitza zareana. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, Aitaren betiko Argia zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, Aitaren betiko Maitasuna agertzen deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Jer 20, 10-13:

   Jeremias profeteak hurrean sentitzen dau Jaungoikoa, nahiz eta arerioz inguratuta ikusi bere burua. Arerio guztiak baino indartsuago dan Jaunaren salbamenaren indarra somatzen dau.
            El profeta Jeremías sufre la incomprensión de su pueblo. Unos le abandonan, otros le amenazan. En medio de las dificultades, él confía en Dios.

Erantzun-Salmoa: 68. Salmoa

            Benetan profetaren otoitza dogu, orain abestuko dogun salmoa. Jaungoikoaren errukia eta maitasunari esker, eusten deutso bere bideari
            El salmista se siente objeto de burlas, pero ora confiadamente al Señor

  "Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna"




Erm 5, 12-15:

            Uda honetako domeketan, San Paulok Erromako kristinauei egindako idazkia irakurriko dogu. Gaur gogoratuko jaku Jesukristoren bidez hartu dogun grazia, pekatua baino askoz ugariagoa izan dala.
            San Pablo apóstol expresa en su carta a los romanos, que la gracia y la salvación que nos trajo Jesucristo, es mucho más grande y más fuerte que el pecado.

Mt 10, 26-33:

            Jesús conoce las dificultades que van a tener sus discípulos, cuando vayan a anunciar el evangelio. Pero Él les da ánimo y fuerza para que lleven a cabo su misión.

       Jaungoikoa geugaz daukagula jakiteak, bildur guztiak alde batera iztera eroan behar gaitu.            Goratu daigun gure indarra dan Jauna, Aleluia abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Senideok: Jaungoiko Aitak deuskun maitasunean uste osoa jarrita, agertu deioguzan gure beharrizanak eta eskatu daigun bere laguntza:

   - Eleizea osotzen dogun Jesusen ikasle guztien alde: lagundu deiogula alkarri ebanjelioaren       bidetik jarraitzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Por todos los que en el mundo, lejos y cerca de nosotros se ven privados de los bienes de que goza nuestra sociedad, para que ellos alcancen lo necesario para vivir dignamente y nosotros no nos dediquemos a derrochar.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Para que seamos capaces de descubrir que la fe se vive en comunidad y nos ayuda a crecer en entrega y compromiso. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

-Jainkoaren Hitzagaz gogo-berotu eta Jesus Jaunaren Gorputzagaz janarituak izango garanon alde: ebanjelioko baloreak norberaganatuz, ahulenen ondoan egoten jakin dagigula. ESKATU       DEIOGUN JAUNARI.

   Onartu egizuz, Aita ona, uste osoz eta ezelako bildur barik aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

               Eukaristia  honetan, gure fedeak maitasun bultzada bat hartu dau. Kristo gure alde dogula jakinik, eta zihurtasun hori geure bihotzean dogula, goazen geure eguneroko bizitzara.
            Vivamos de acuerdo con nuestra fe y nuestra esperanza, para que podamos dar a conocer el amor de Dios.

   "Jesus, munduko argia..."








URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA


Harek askatu dau gaiztoaren eskutik
behartsuaren bizia.

Jeremias Profetearen liburutik (Jr 20, 10-13)

        Honan berba egin eban Jeremiasek:
«Jentearen mehatxuak entzuten ditut,
bildur-ikara edonon:
"Salatu, salatu dagigun".
Adiskideak berak ere begira ditut,
nik noiz huts egingo:
"Ea engainatzen dogun —dinoe—;
orduan menperatuko dogu
eta mendekatuko gara haretaz".
Baina neugaz dot Jauna, gudari indartsu;
jausiko dira nire arerioak,
ezin izango nabe garaitu;
hareen asmoek porrot egingo dabe,
hareen lotsea sekulakoa izango da,
behin ere ahaztu ezina.
Jaun ahalguztiduna, zuzen aztertzen dozuna,
gizakiaren buru-bihotzak ikusten dozuzana,
zure esku itzi dot neure auzia:
ikusiko ahal dot zure mendekua arerioen lepotik!
Kanta Jaunari, goratu egizue Jauna,
Harek askatu dau-eta gaiztoen eskutik behartsuaren bizia».


Erantzun-salmoa  Sal  68

Zeugaitik jasan dot lotsa gorria,
lotsaz estaldu jat aurpegia.
Arrotz naiake nire senideei,
atzerritar, nire amaren semeei.
Maite‑minez jaten nau zure etxeak,
eta Zuri egindako irainak hemen datorkidaz gainera.

      Nire otoitza, ostera, Zeugana, Jauna,
zure grazi‑egunean, ene Jainko;
hain leiala zara‑ta, entzun eidazu,
zure laguntza leiala emoidazu.
Entzuidazu, Jauna, samurra dalako zure grazia,
zure erruki handiz nire begira.

      Ikusi, apalok, eta poztu zaiteze,
bilatu Jainkoa, eta bihotza birbiztu bekizue.
Izan ere, behartsua dau Jaunak aditzen,
eta bere adiskide atxilotuak ez ditu gitxiesten.
Goratu begie zeru‑lurrak,
itsasoak eta han bizi diran guztiak.

Graziagaz ez da pekatuagaz lez jazo.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 5, 12-15)



            Senideok: Gizon baten bidez sartu zan pekatua munduan, eta pekatuaren bidez heriotzea; holan, heriotzea gizaki guztiakana zabaldu zan, guztiek egin ebelako pekatu. Egia da legea baino lehenago bazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inori ezarten, legerik ez badago. Holan ere, Adamegandik Moiseseganaino nagusi izan zan heriotzea gizakien gain, baita Adamen hutsegitearen antzeko pekaturik egin ez ebenen gain ere. Adam etortekoa zanaren irudia da.
            Baina Jainkoaren dohainagaz ez da pekatuagaz lez jazoten. Izan ere, gizon bakar baten pekatuaz guztiak hil badira, askoz ugariago zabaldu dira guztientzat Jainkoaren grazia eta dohaina, beste gizon bakar bati esker, Jesu Kristori esker, hain zuzen ere.


Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 10,26-33)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen bere apostoluei: «Ez izan gizakien bildurrik. Ez da-eta ezer ezkuturik, agertuko ez danik; ez ezer gorderik, jakingo ez danik. Gaueko ilunpetan esaten deutsuedana, esaizue eguneko argitan, eta belarrira entzuten dozuena, iragarri etxe gainetatik.
            Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei, baina arima ezin hil daikeenei; izan bildur, inori izatekotan, gorputz-arimak su-leizean galdu daikezanari. Ez al dira, txanpon batean saltzen txori bi? Eta hareetako bakar bat ere ez da lurrera jausten zuen Aitaren baimen barik. Zuen buruko ule guztiak ere kontauta dagoz. Beraz, ez izan bildurrik; txori guztiak baino gehiago zaree zuek.
            Gizakien aurrean nire alde urteten dauanak, bere alde izango nau Ni ere, zeruetan dagoan nire Aitaren aurrean. Gizakien aurrean Ni ukatzen nauana, ostera, ukatu egingo dot Neuk ere zeruan dagoan nire Aitaren aurrean».




Publicar un comentario