Garizuma 2018

martes, 13 de junio de 2017

Kristoren gorputz odol santuak Gorpuzti Eguna Corpus

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  

                    


                     KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - A

“Gauzak bakarrik  EZ DIRA GAUZA”

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok:  Gaur, Kristoren Gorputz eta Odol Guzti Santuaren eguna ospatzen dogu. Eleizak ospatzen dauan eukaristia gure fedearen sakramentua da, itxaropenaren oinarria.
            Horregaitik gaur, Karidade eguna da. “Bizi modua ganoraz eratu” goiburua dauan Caritasen kanpainak dei egiten deusku gizarteko ahulenakaz maitasuna eta itxaropena ospatu daiguzan.
            Caritasek alkartasuna, senidetasuna, hurkotasuna eta itxaropen-bide barriak iragarten ditu.
            Emon deiogun hasiera  eukaristiari, alkarregaz abestuz.
           
                        "Goazen alkarturik..."    Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun...


DAMU-OTOITZA

            Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.

            - Jesus Jauna,  Kurutzean bizia emonez,  parkamena eskeini deuskuzuna.  ERRUKI,  J.         
            - Jesus Jauna, Zure Odol santuaz salbatu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, guretzat janari egin zareana. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Dt 8, 2-3. 14b-16a:

            Basamortuko esperientzia Israel herriarentzat guztiz aberatsa izan zan. Jaungoikoagan bere ustea jarten ikasi eban eta fedean sendotuta urten eban. Gosetean, Jaunak "manaz" janaritu zituan.

Erantzun-Salmoa:  147. Salmoa

            Salmisteak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu.

"O Jerusalen,  zure Jaunari kantuz ekin"

1 Kor 10, 16-17:

            Eukaristian hartzen dogun Ogiak Kristogaz eta gure anai-arrebakin bat egiten gaitu. Jaunaren afaria ospatzen dauanak ezin dau bizi beharrizanean dagoan anaiari eskua luzatu barik.

Jn 6, 51-59:

            Nire haragia benetako janaria da; eta nire odola benetako edaria, esango deusku Jesusek ebanjelioan.  Aleluia abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok:  Kristoren maitasuna ospatzen gagozan egun honetan, otoitz egin deiogun Jaungoikoari gure maitasunaren beharrizanean dagozan guztien alde:

-        Elizaren eta eliztar guztion alde, zuzentasunaren, bakearen, biziaren defentsaren, ekologiaren eta gizatasunaren alde jokatzen ahalegindu gaitezan.  Eskatu deiogun Jaunari.

-       Caritaseko behargin, boluntario eta gu guztion alde; gizaki guztientzat eta batez ere beharrizenean aurkitzen diranentzat itxaropen sortzaile izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

-       Bazterketa, langabezia  jasaten dabezanen alde; euren eskubideak errespetatu daitezan eta gizarteratzeko aukera izan daien. Eskatu deiogun Jaunari

-       Herri, nazino eta erakundeetako agintarien alde; euren erabagietan zuzentasuna eta alkartasuna nagusitu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

            Zure herria maitasunez janaritzen dozun Jaungoikoa, entzun gure otoitzak eta, Kristoren Gorputz eta Odolaren sakramentuaz sendotuta, gure bizitzan aurrera egin dagigula, zure aukeratuen otorduan betirako parte hartu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.  Amen.

DIRU-BATZE AURRETIK
 Caritasek, parte hartzera eta itxaropena sortzera dei egiten deusku
Laguntza hori jasoko dabenen izenean, eskerrik asko guztioi.

 AZKEN AGURRA

            Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala elizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, eta batez ere beharrizenean dagozenekin izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.

            "Eskerrik asko, Jauna..."



                 


                     KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - A
“Las mejores cosas de la vida NO SON COSAS”

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok:  Gaur, Kristoren Gorputz eta Odol Guzti Santuaren eguna ospatzen dogu. Eleizak ospatzen dauan eukaristia gure fedearen sakramentua da, itxaropenaren oinarria.
 Hoy, festividad del Corpus, Día de Caridad.  La campaña de Cáritas “Las mejores cosas de la vida no son cosas” nos invita a celebrar la caridad y la esperanza junto con las personas más vulnerables de nuestra sociedad. Cáritas anuncia caminos nuevos de solidaridad, fraternidad y esperanza con las mejores cosas de la vida: cercanía, acompañamiento, escucha, gratuidad, compromiso… 
            Caritasek alkartasun, senidetasun eta itxaropen-bide barriak iragarten ditu.
            Emon deiogun hasiera  eukaristiari, alkarregaz abestuz.

            "Goazen elkarturik..."    Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun...


DAMU-OTOITZA

            Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.

            - Jesus Jauna,  Kurutzean bizia emonez,  parkamena eskeini deuskuzuna.  ERRUKI, J.          
- Señor: no vivimos una auténtica fraternidad. Tú, que te hiciste nuestro Hermano:  KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, guretzat janari egin zareana. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Dt 8, 2-3. 14b-16a:

            Basamortuko esperientzia Israel herriarentzat guztiz aberatsa izan zan. Jaungoikoagan bere ustea jarten ikasi eban eta fedean sendotuta urten eban. Gosetean, Jaunak "manaz" janaritu zituan.
            Todos los caminos, aun los dolorosos, son signos del Amor. Dios nos lleva de su mano y quiere nuestro bien. La mesa está llena para los humildes.

Erantzun-Salmoa:  147. Salmoa

            Salmisteak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu.
            El salmista nos invita a alabar al Señor.

"O Jerusalen , zure Jaunari kantuz ekin"


1 Kor 10, 16-17:

            Eukaristian hartzen dogun Ogiak Kristogaz eta gure anai-arrebakin bat egiten gaitu. Jaunaren afaria ospatzen dauanak ezin dau bizi beharrizanean dagoan anaiari eskua luzatu barik.
            La Eucaristía  es signo de unidad. Comer el pan y beber el vino sin unirnos realmente en la vida es inutilizar el Sacramento.

Jn 6, 51-59:
            Este pan es nuestra fuerza para vivir. Vivir sin comer el pan es condenarse a muerte.
            Nire haragia benetako janaria da; eta nire odola benetako edaria, esango deusku Jesusek ebanjelioan. Zutunduta, Aleluia abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA
           
Senideok:  Kristoren maitasuna ospatzen gagozan egun honetan, otoitz egin deiogun Jaungoikoari gure maitasunaren beharrizanean dagozan guztien alde:

-        Elizaren eta eliztar guztion alde, zuzentasunaren, bakearen, biziaren defentsaren, ekologiaren eta gizatasunaren alde jokatzen ahalegindu gaitezan.  Eskatu deiogun Jaunari.

-       Por quienes trabajan en Cáritas y colaboran con ella, para que no dejen de llamarnos a poner nuestras capacidades en movimiento, haciendo nuestra la esperanza de quienes anhelan tener un espacio humano y digno en la sociedad. Eskatu deiogun Jaunari.

-       Por las personas que sufren la injusticia, la exclusión, el paro, la soledad, para que sus derechos sean respetados y puedan integrarse en la sociedad.  Eskatu deiogun Jaunari.

-       Herri, nazino eta erakundeetako agintarien alde; euren erabagietan zuzentasuna eta alkartasuna nagusitu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.


            Zure herria maitasunez janaritzen dozun Jaungoikoa, entzun gure otoitzak eta, Kristoren Gorputz eta Odolaren sakramentuaz sendotuta, gure bizitzan aurrera egin dagigula, zure aukeratuen otorduan betirako parte hartu dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.  Amen.

DIRU-BATZE AURRETIK
 
La colecta de hoy será destinada a Cáritas. En nombre de quienes se han de beneficiar de ella, gracias a todos por vuestra generosidad
           
            AZKEN AGURRA

            Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala elizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.
            Hemos comido juntos en la mesa del Padre; que no nos separe el dinero, el hambre de poder, la sed de honores. Que nos demos cuenta que sólo los que quieren amar de verdad, aunque pecadores, son admitidos a la mesa.

            "Eskerrik asko, Jauna..."




KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK                                    

Hirutasun Guztiz Santuaren ondorengo eguena

Mana emon eutsun jaten,
ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria.

Deuteronomio liburutik (Dt 8, 2-3. 14b-16a)

Honan berba egin eutson Moisesek Israel herriari: «Gogoratu Jaunak, zeure Jainkoak, basamortuan berrogei urte honeetan eginarazo deutsun bidea: atsekabetu egin zaitu eta probatu, zure barruko asmoak ezagutzeko eta bere aginduak beteko zenduzan ala ez jakiteko. Behar gorrian jarri zinduzan, gosea pasau arazo eta mana emon eutsun jaten, ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria, zuri jakinarazoteko gizakia ez dala ogiz bakarrik bizi, Jaunak esaten dauanetik bizi dala baino.
Ez ahaztu Jauna, zeure Jainkoa. Bera da Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atara zaituana; Bera, suge pozoitsu eta eskorpioiz betetako basamortu handi eta ikaragarritik, ur bako eremu elkor horretatik, eroan zaituana; Bera, sukarritik ura atara eta edaten emon deutsuna; Bera, zure gurasoek ezagutu ez eben mana jaten emon deutsuna basamortuan».

Erantzun-salmoa        Sal 147, 12‑13. 14‑15. 19‑20


Jerusalen, ospatu egizu Jauna.
edo      Aleluia.

      Jerusalen, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu egizu zure Jainkoa.
Zure ateen morroiloak indartu ditu,
zure semeak zure barruan bedeinkatu ditu.

      Zure mugetan bakea ezarri dau,
gari‑maminez ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbea,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa.

      Iragarri deutso bere hitza Jakob‑i,
bere erabagi eta aginduak Israel‑i.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
bere aginduak ez deutsoz agertu besteri.










Ogia bat danez,
guztiok gorputz bat gara.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 10, 16-17)

            Senideok: Jainkoa bedeinkatuz hartzen dogun esker oneko kalizak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen odolean? Eta zatitzen dogun ogiak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen gorputzean? Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara, ogi bakarretik hartzen dogu-eta danok.


.
Nire haragia egiazko janaria da
eta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 51-58)
           
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodan ogia nire haragia da, mundua bizi daiten emona».
            Juduek eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon deikegu Honek bere haragia jaten?»
            Jesusek esan eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak betiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azken egunean. Izan ere nire haragia egiazko janaria da eta, eta nire odola egiazko edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Nigan dago eta Ni Haregan.
            Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil egin ziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».










 

Publicar un comentario