Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

domingo, 10 de junio de 2018

Igorre: San Antonio Jaia, bertsoak eta ermitea

San Antonio ermitea, Indalecio Ojanguren argazkia
Ekainaren 13an, San Antonio jai eguaztenean, eguerdiko 12.30etan ospatuko da meza santua parrokian eta ez ermitan bertan. Hona santu honen bizitza, bizitzari buruzko bertsoak eta liturgia lagungarriak. Eskerrik asko arratia.tk blogeko irakurle zintzoei. Irakurri bakarrik ez, erratak ikusi eta zuzentzen laguntzen deuskuelako be bai! Eskerrik asko!


San Antonio Igorrekoa,
gugana zagoz zeruan.
Guztitariko jendea gara
zuri begira munduan.
Gure premiak, larrialdiak
danak dituzu kontuan.
Ospea eta eskerrak emon
gura deutsuguz kantuan.

San Frantziskoren begiko seme,
beraren isla nabari,
erlijioso-bizibidean
heldu zan gure opari,
santutasunaz, jakinduriaz
ageri zara dirdari,
debozioan maisu argia,
otoitz-bizitzan gidari.

Jainko gizona eta_Haren Ama
buru-bihotzen pultsuan
sakontasunez murgildu zinan
onbide_esparru urtsuan.
Barri onaren apostolutzan
modu prestu kementsuan
lanez zenduan bizitza emon
Elizaren zerbitzuan.

Aintzaz edertu zaitu Jainkoak
bere aintzaz jantzi zaitu.
Zure irudi frantziskotarrak
sendo erakartzen gaitu.
Zuri begira buru-bihotzak
gura gendukez argitu.
Zeuk egindako bide berean
jator gaitezen aritu.

Aintza zeru ta lurren Egile
Aita guztiahaldunari
ta Jesu Kristo Aitaren Seme
hil eta berbiztuari,
aintza Aitaren ta Semearen
Espiritu gurenari,
santugarri dan dohain ta fruitu
ororen jatorriari.

(Bitoriano Gandiaga, Igorrerako egokituak)


SAN  ANTONIO

SARRERA

            Herriko jaiak pozez eta alkartasunez igarotzeko jaiak dira. Honetan ahalegindu behar gara egun honeitan: poza eta alkartasuna gure inguruan zabaltzen.

            San Antonio eguerdi honetan igorreztarrok, familia haundi bat osotuz, gure fede ospakizunik ederrena ospatzera alkartu gara: Eukaristia ospatzera.

            Eukaristia alkartasunezko ospakizuna da. Fededun familia baten ospakizuna. Eleizkizun honek eroan gagizala gure arteko zatiketak gainditzera eta herri honen alde egin behar doguna egiteko konpromisoa hartzera.

            Fede berberak alkarturik eta Jainkoaren presentzia gure artean somaturik, emon daiogun elizkizun honi hasiera, pozez beterik, jai giroan, abesti batez.

ABESTIA:   Zein gozo ta eder dan..
.


DAMU-OTOITZA

            Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu eta damutu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

            - Jesus Jauna, gu pekatari izan arren, gugaitik zeure bizia emon dozuna. ERRUKI   JAUNA.

            - Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturri agortuezina zareana. KRISTO,ERRUKI.

            - Jesus Jauna, zeure maitasunez inguratzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA


Is.  61, 1-3

            Gutariko bakoitzarengan  Jainkoaren Espiritua dago. Espiritu horrek gabiltzan toki guztietan gauzak Jainkoaren erara ipintera eroan behar gaitu.

Erantzun salmoa     88. salmoa

            Jaungoikoaren maitasuna abesteko  adorez beterik  agertzen da salmo-egilea.
Kanta dagigun guk ere maitasun hori

Jauna, zure maitasuna  abestuko dot…

Lk. 10, 1-9

            “Solo-aria ugaria da eta langileak gutxi” zeregina ugaria da. Toki guztietan dagoz eginbeharrak. Jesusek hortxe nahi gaitu ikusi: beharrizana dagoen tokian esku bat botaten.
            Gertatu gaitezan Jaunaren Hitza entzuteko aleluia abestuz.


Jainko herriaren otoitza

            Gizakiaren alde, gizarte zuzenago baten alde lan egin eban Jesukristoren maitasuna ospatzen dogun Eukaristia honetan zuzendu deioguzan Aita Jainkoari gure eskariak.

-  Gure Eleiza giza-eskubideak arriskuan jartzen diran herrietan giza-eslubide horrein      defentzaile eta bultzatzaile agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Igorreko herriaren alde: Jaiak, alaitasunean eta bakean ospatzeko guztiok ahalegindu         gaitezan . ESKATU    DEIOGUN JAUNARI

           -  Etorkizunaren aurrean bildurrez bizi diranen alde; gehien  sufritzen dagozanen alde;                       gure herriko geisoen alde;  gu guztion hurbiltasuna somatu dagien. ESKATU                                 DEIOGUN    JAUNARI.

-  Kristau-alkarte honen alde. “Solo-aria ugaria da eta langileak gutxi” entzun dogun      guztiok bizi daigun gure kristautasuna egon behar dogun tokian egonaz eta egin           behar doguna eginaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jauna gure bizitzak zure zerbitzuan eta gizakien zerbitzuan jartzeko egin gagizuz gai. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen

Amaiera

            Alkartasuna, zuzentasuna, maitasuna, itxaropena eta poza behar-beharrezkoak dira herri baten. Izan gaitezan guzti horren sortzaileak, eta igaro daiguzan jaiok alkartasunean, pozez eta bakez.

Alkartuta goazen…



Gogoeta 01

“Mundu osoko santua” ospatzen dogu gaur: PADUAKO SAN ANTONIO. Danon etxeko eta gogoko santua. Batez ere, jente apal eta langilearen artean maitatua, eguneroko zeregintxoetan zerutar lagun lez. Pio XII. Aita Santuak Eleiz-irakasle” izendatu eban.

Zergaitik edo nundik San Antonioren entzute hau? Bere bizitzako santutasunez, mirari harrigarriz eta jakituri disdiratsuz. Antonio Lisboan jaio zan. Hamabost urtegaz San Agustinen Ordenan sartu zan, otoitz-bizitzari eta ikasketari gogo beroz emonaz. Coimbran egoala, Marruecosen martiri hildako bost fratziskotarren gorpuak ikusi ebazan. Fernandok -hauxe zan bere jatorrizko izena- dei bizia entzun eban, euren antzera martiri hilteko gogo beroa sentiduaz bihotz-hondoan. Prantziskotarren komentura joan eta brausta dinotso Nagusiari: Marruecosera bialduko nozula berbea emoten badeustazu, emoidazu zueon jantzia”.

1.220 urtean, hogeita bots urteko zala, prantziskotar egin eta hurrengo urtean Marruecosera doa. Baina joan eta lasterrera, gatx gogor batek joten dau. Nahitaez bere jaioterrira bihurtu behar dau, biziko bada. Baina ekatx gogor batek ontzia astinduta, Siciliara jo eben. Italian ezagutu eban San Fracisco haundia. Bien artean bai topaketa zoragarria! Italia eta Francia osoa arakatu ebazan, Ebanjelioko hazia adorez eta jakituriz ereinez.

Milaka dira egindako mirariak: gizaki, pizti, txori, arrain danentzat eukan berba egokia. Hil eta urte betera santuen artera jaso eban Eleizeak. “Mirarien santua”, “Ebanjelioaren irakaslea”, “Mundu osoko santua” eta antzeko izenez goratua izan da gizaldietan. 1.231. urtean hil zan.


San Antonioren bizitza hau bidean.net webgunetik jaso dogu.


Gogoeta 02


Paduako San Antonio 1195ean Lisboan (Portugal) jaio zan.
San Agustinen erregelako kalonje erregularren kolegiatan sartu zan Lisboan, eta handik Coimbrako komentura joan zan.
Marokon martiri hilak ziran bost frantziskotarren hilotzak ikustean, martiri izateko asmoa hartu eban.  
Horretarako frantziskotarren komentuan sartu eta Marokora joan zan; baina, gaixotu zalarik, itzuli behar izan eban.
Itsaso txarrak Siziliara eroan eban itsasontzia.
Handik Asisera jo eban Antoniok.
Romagnako komunitatean hartu ebelarik, Forliko katedralean abadetu zan.
Katedral honetan egin eban bere lehen sermoia eta hain predikari iaio eta kartsua azaldu zan, non Italia  iparraldera bialdu eben-eta kataro eta albitar (albigense) heretikoen aurka predikatzera.
Italian ez ezik, Frantzia hegoaldean –Montpellier eta Tolosan (Okzitania)- ere predikatu eban.
1230ean Paduara joan zan; han aberatsen eta lukurari edo lukurreruen aurka predikatu eban.
1231ean hil zan.
Antoniok esana: “Espiritu Santuaren sua, bere indarrez dena dominatzen dauena, gure barruan libreki erretzen itzi beharko geunken misterioa da”.
Pobreen alde agertu eban jarrera ere ez da edozelakoa.
Bibliarekiko sua agertu eban bai berbatan, bai bizitzeko moduan.

Dionisio Amundarain, Egunean eguneko ebanjelioa, 723-724. or.

Eta Igorreko jaietan? Zorionak! Alaitasuna, askatasuna, alkartasuna.
Alaitasuna alkohol barik? Bai, posible da. Larria, batez be, 13/14 urteko mutiko neskatxiak edanda kalez kale. Eta danok isilik?
Askatasun giroa, bestearen askatasuna errespetatuz.
Alkartasuna, behartsuak eta baztertuak aintzat hartuz.
Komunioen sobretxoa adibidez, etxeko eta familiko poza pobreeekin alkarbanatuz.
Eguneko argilunetan, fededun batentzat jaia ona eta beharrezkoa da, betiko zorionaren aurrerapen bat dalako, bateo egunetik dogun bokazioaren aurrerapena.
 
 


SAN  ANTONIO

SARRERA

Egun on eta ondo etorriak izan zaiteze jai giroan Eukaristia ospatzera
            Herriko jaiak pozez eta alkartasunez igarotzeko jaiak dira. Honetan ahalegindu behar gara egun honeitan: poza eta alkartasuna gure inguruan zabaltzen.
            San Antonio eguerdi honetan igorreztarrok, familia haundi bat osotuz, gure fede ospakizunik ederrena ospatzera alkartu gara. Eukaristia alkartasunezko ospakizuna da. Fededun familia baten ospakizuna.
Eskatu deiogun Jaunari San Antonioren bitartez: Jainkoaren Berbea geure bizitzaz bat egin eta gugan “Jesus barri” bat agertu dedila.Kristaua Kristo barri bat da.

            Los padres de San Antonio eran muy ricos y querían ver a su hijo como distinguido hombre de sociedad. Él, en cambio, quería ser pobre por amor de Cristo y por eso se hizo franciscano.
Cuando Antonio enfermó se retiró a un monasterio en las afueras de Padua, donde murió a la edad de 36 años, el 13 de Junio de 1231.

            Fedean alkarturik eta Jainkoaren presentzia gure artean somaturik, emon daiogun elizkizun honi hasiera, pozez beterik, jai giroan, abesti batez.

ABESTIA:   Zein gozo ta eder dan..


HITZAREN LITURGIA


Is.  61, 1…

            Gutariko bakoitzarengan  Jainkoaren Espiritua dago. Espiritu horrek gabiltzan toki guztietan gauzak Jainkoaren erara ipintera eroan behar gaitu.

Erantzun salmoa     88. salmoa

            Jaungoikoaren maitasuna abesteko  adorez beterik  agertzen da salmo-egilea.
El salmista lleno de gratitud, canta la misericordia y el amor del Señor.

Kanta dagigun guk ere maitasun hori

Jauna, zure maitasuna  abestuko dot…

Lk. 10, 1-9

            “Solo-aria ugaria da eta langileak gutxi” zeregina ugaria da. Toki guztietan dagoz eginbeharrak. Jesusek hortxe nahi gaitu ikusi: beharrizana dagoen tokian esku bat botaten.
            Gertatu gaitezan Jaunaren Hitza entzuteko aleluia abestuz.


Jainko herriaren otoitza

            Gizakiaren alde, gizarte zuzenago baten alde lan egin eban Jesukristoren maitasuna ospatzen dogun Eukaristia honetan zuzendu deioguzan Aita Jainkoari gure eskariak.

-  Gure Eleiza giza-eskubideak arriskuan jartzen diran herrietan giza-eslubide horrein      defentzaile eta bultzatzaile agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Igorreko herriaren alde: Jaiak, alaitasunean eta bakean ospatzeko guztiok ahalegindu         gaitezan . ESKATU    DEIOGUN JAUNARI

- Por las personas mayores, por los enfermos, por quienes se encuentras solos, por quienes por algún motivo lo están pasando mal, para que en estas fiestas tengamos un detalle con ellos. ESKATU DEIOGUN JAU NARI.

 -Para que los cristianos nos alimentemos con  la Palabra de Dios y seamos capaces de hacer vida el mensaje de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUANRI.

-  Kristau-alkarte honen alde. “Solo-aria ugaria da eta langileak gutxi” entzun dogun      guztiok bizi daigun gure kristautasuna egon behar dogun tokian egonaz eta egin           behar doguna eginaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Jauna gure bizitzak zure zerbitzuan eta gizakien zerbitzuan jartzeko egin gagizuz gai. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen

Amaiera

            Alkartasuna, zuzentasuna, maitasuna, itxaropena eta poza behar-beharrezkoak dira herri baten. Izan gaitezan guzti horren sortzaileak, eta igaro daiguzan jaiok alkartasunean, pozez eta bakez.
            Que a lo largo de estas fiestas seamos capaces de transmitir alegría a nuestro alrededor.

Alkartuta goazen…


 

1ngo Irakurgaia  (Is 61, 1….)

Isaias Profetearen liburutik

Jaunaren Espiritua nire gainean dago,
Jaunak igurtzi nau-eta.
Berak bialdu nau behartsuei Barriona emotera,
bihotz-urratuak osatzera,
katiguei amnistia iragartera
eta giltzapetuei askatasuna;
Jaunaren grazi urtea iragartera.
Pozaren pozez nago Jaunagaz,
nire arimea Jainkoagaz alai dot,
salbamenaz jantzi nau-eta,
garaipen-soinekoz estaldu,
koroia janzten dauan senargaia lez,
edergailuz apaintzen dan andragaia lez.
Lurrak landarea emoten
eta baratzeak hazia erneazoten dauan lez,
halan erneazoko ditu Jaunak zuzenbidea eta gorapena
nazino guztien aurrean.




Erantzun salmoa     88. salmoa

Jauna, zure maitasuna abestuko dot
 betiren beti

Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,
zure leialtasuna adierazoko gizaldiz gizaldi.
Esana dozu-eta: “Maitasuna betiko dot eregi”,
zure leialtasuna zeruan dozu sendotuazo.

Egin dot nire hautatuagaz ituna,
David neure morroiari zin egin neutsana:
“Betiko sendotuko dot zure hazia,
menderen mende eregiko zure aurkia”.

Berak deituko deust: “Zu zaitut Aita,
ene Jainko, nire salbamenaren Harkaitza”.
Gordeko deutsat beti nire maitasuna,
zintzo eukiko egin neutsan ituna






Ebanjelioa (Lk. 10, 1-9)
Solo-aria ugaria da; boina langileak gitxi.
   Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Aldi haretan, Jaunak beste hirurogei ta hamabi aukera­tu zituan, eta binan bere aurretik bialdu, Bera joateko zan herri ta auzo guztietara.
Eta esan eutsen: «Solo-aria ugaria da, baina langileak gitxi. Egin, bada, otoitz, solo-ariaren jabeari, bialdu daizala langileak bere solera. Zoaze; begira, bildotsak otso artera lez bialtzen zaituet. Ez eroan aldean ez diru-sakutorik, ez bide-zorrorik, ez oinetakorik. Eta ez gelditu bidean inori agur egiten.
Etxeren baten sartzen zareenean, hauxe izan bedi zuon lehenengo berbea: "Bakea etxe honetan!" Eta han bakezko jenterik bada, euren ganean geldituko da zuen bakea; bestela, barriz, zeuokana biurtuko da. Etxe hatan bertan gelditu zaiteze; daukenetik jan eta edan egizue, langileari bere saria zor jako-ta.
Ez ibilí etxerik etxe. Herriren baten sartzen zaree­nean, ondo hartzen bazaitue, jan emoten deutsuena, osatu hango geisoak3 eta esaiezue: "Hurrean dozue Jainkoaren erreinua"».

Publicar un comentario