Eta San Gregorio Handia (540-604) aitasantuarenak: «Ezagut ezazu Jainkoaren bihotza Jainkoaren hitzaren bidez». Eta Vatikano II.a kontzilioarenak: «Elizak benerazio handia izan die beti Liburu Santuei, Jaunaren Gorputzari izan dion bezalaxe, liturgia santuan batez ere etengabe hartu eta banatu baitu fededunen artean bai Jainkoaren hitzaren eta bai Kristoren Gorputzaren mahaiak eskaintzen duen biziaren ogia...» (Dei Verbum konst. 21. Zenb.).
Frantzisko Aita Santuak egunero Bibliako atal bat irakurtzera gonbidatu
ebazan kristauak: "Hasi gaitezen Ebanjeliotik; euki daigun etxean irekita,
gau-mahaian, eroan daigun gure poltsikoan, ikusi daigun telefonoko
pantailan, itxi deiogun egunero inspiratzen".
Aita Santuak holan
egin eban berba domeka honetan, urtarrilak 26, Vatikanoko San Pedro
Basilikan ospatu zan Mezatan, 2019ko irailak 30eko Motu Proprio Aperuit Illis dalakoaren bidez eratutako Jainkoaren Hitzaren lehen Jardunaldiagaitik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario