viernes, 10 de enero de 2020

Artea: EiTBk parrokoa elkarrizketatu dau elizako ondaren inmatrikulazinoen gainean

Elizako ondasunen inmatrikulazinoen gaiak arreta biztu dau barriro be. Bizkaiko kasua apartekoa da. 64 ondasun baino ez dira inmatrikulatu gure elizbarrutian eta lau bakarrik Aznarren erreforma baliatuz. Artean lau ondasun dagozela inmatrikulatuta eta, atentzioa dietu deutso EiTBn gai honi buruz programa prestatzen dabezeni eta parrokoari ordu erdiko elkarrizketa luze bat egin deutsoe.

Lau dira Artean inmatrikulatuta dagozan ondareak eta bata Parrokiko Kanposantua da. 1987. urten egin zan inmatrikulazinoa, Del Barrio familiak parrokiari itxitako kanposantua eta kapilatxoarena.

Arteako herriak ez dauka beste kanposanturik, eta aspaldi hitzarmen bat egin zan Udalaren eta Parrokiaren artean, kanposantuaren kudeaketea Udalak egiteko. Trukean Udalak bere zereginen artean daukan difuntuak lurperatzeko ez eukan beste kanposantu bat egin beharrik.

Zero euroren truke egin zan lagapena, hogei urtetarako.

Beste ondasunak, honeek be urte berean inmatrikulatuta, 1987. urtean, honeek dira: Santiagoko ermitea eta ingurua, San Martin ermitea eta ingurua eta San Martin basoa.

Parrokoak eskerrak emon ebanazn alkarrizketan Arratiako eliztarrei, euren denpora, arreta eta diruari esker, bere parrokia eta ermitak hain era txukunean jagonda eukitearren.


Entrevista al párroco de Artea

El tema de las inmatriculaciones de bienes eclesiásticos ha vuelto a llamar la atención. El caso de Bizkaia es extraordinario. Sólo 64 bienes se han inmatriculado en nuestra diócesis y sólo cuatro se han inmatriculado aprovechando la reforma de Aznar. Con cuatro bienes inmatriculados en Artea, en EiTB les ha llamado la atención de quienes preparan el programa sobre este tema y han entrevistado al párroco de Artea durante media hora.

Cuatro son los patrimonios que están inmatriculados en Artea y uno es el cementerio de la Parroquia. En 1987 se realizó la inmatriculación del cementerio y capilla,donados a la parroquia por la familia Del Barrio.

El pueblo de Artea no dispone de ningún otro cementerio, y desde hace tiempo existe un convenio entre el Ayuntamiento y la Parroquia para la gestión del mismo por parte del Ayuntamiento. A cambio, el Ayuntamiento no necesitaba hacer otro cementerio para enterrar los difuntos, una de sus funciones que por ley le corresponde ofercer a sus vecinos.

La cesión se realizó por cero euros por un plazo de  veinte años.

Los otros bienes, también inmatriculados en el mismo año, en 1987 son la ermita y entorno de Santiago, la ermita y entorno de San Martín y el bosque de San Martín.


El párroco agradeció a los feligreses de Arratia que, gracias a su tiempo, atención y dinero, cuidan tan decentemente sus parroquias y ermitas.


No hay comentarios: