Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 19 de enero de 2020

Artea: mahaitik mahaira, mahai bakar baten inguruan pozik





Domeka honetan ospatu dogu Artean aurtengo lehen familia ospakizuna. Jesusen bazkarien gainean egin deusku berba abadeak, zein zan bere asmoa, bere ametsa, inor ez iztea zorionaren mahaitik kanpora.
Etxetik eginda ekarri doguzan fitxen bitartez, gogoratu egin doguz nortzuk baztertzen doguzan guk eta gure munduak.

Jesusen Aitari gu eta mundu guztia bedeinkatzeko eskatu deutsagu. Danok gure lekutxoa bere mahai bakar baten inguruan!
 

Mahaitik mahaira


Mk 2,15

Geroago, Jesus mahaian egoan Leviren etxean; bazan beste zergalari eta pekatari asko be Jesusegaz eta beronen ikasleakaz mahaian.

Zure mahaira gonbidatu gaituzu Jesus.
Berton danak gara lagunak,
danak gara kideko.
Emon zure Espiritua
poztasun hau
barru barruan izan daigun.

Gure etxeko mahairen inguruan
Pozarren batzen gara.
Emon zure laguntza
ez dadin inor geratu
zure maitasun mahaitik kanpo,
gure etxeko mahaietatik kanpo.

Eskerrik asko Jesus
Zure ondoan beti daukagu leku bat.
Zure ogia,
zure laguntasuna,
zure maitasuna eta
zure laztana.
 

No hay comentarios: