jueves, 9 de enero de 2020

Zeanuri: Gurasotasunari buruzko tailerrak

 
Otsailak 29an eta martxoak 28an GURASOTASUNARI buruzko tailer batzuk egitea proposatu nahi dizuegu. Horretarako jendea prest egongo dela ziurtatu nahiko genuke. Tailerrak 16:00tik 18:30tara izango ziren eta 5€ ordaindu beharko ziren.
 
Apuntatzeko epea urtarrilaren 12 arte izango litzateke.
ANIMATU ETA EMAN IZENA!!!
Lagungo fundazioak prestatuko zituen ekintza hauek eta Zeanurin izango ziren.

 
Talleres sobre parentalidad positiva en Zeanuri
 
La fundación Lagungo estaría dispuesta a impartir unos talleres de "Parentalidad positiva" en Zeanuri.
Los talleres serían el 29 de febrero y 28 de marzo de 16:00 a 18:30.
Para que se puedan realizar dichos talleres es necesario saber cuantas madres y cuantos padres estarían dispuestos a participar.
ANIMAROS Y DAR EL NOMBRE ANTES DEL DIA 12 DE ENERO!!! (este incluido).
Los cursos costarían 5€.
 
Horixe da familiei eskeintzeko antolatu dogun  heziketa saioen izenburua.
 
Zeanuriko Parrokiak eta Arratiako Eleizeak momentu honetan daukazan lehentasunen artean familiak be badagoz. Orain arte familia mezak prestatzeko eta eurotan parte hartzeko gonbidapena eta deia zabaldu izan bajake, aurrera pausoak emon gura doguz.

Guraso guztiok gura dogu gure seme-alaben zoriona. Errezeta magikorik ez badago be, badagoz lagunduko deuskuen elementu batzuk. 
 
Laburbilduz honexek dira proposatzen dan ekintzaren helburuak:
            - Gurasotasunaren  inguruan hausnartu.
            - Gurasotasuna garatzeko baliabide eta aukerak ezagutzea.
            -  Aita-Ama dogun Jainkoarengana hurbildu.
Gaia jorratzeko LAGUNGOko kide baten laguntza izango dogu. LAGUNGO Eleizbarrutiak familiei laguntzeko daukan erakundea da.
Saioak ordu bi eta erdiko iraupena izango dabe eta  zapatu bitan,  arratsaldetan, burutuko dira
17.00 - 18:30
Ekintza ganoraz prestatu ahal izateko aldez aurretik izena emotea ezinbesteko da eta daukan diru kostuari laguntzeko partaide bakoitzari  5 € eskatuko jakoz.
Gure familiak merezi dabelakoan gagoz, animatu eta etorri!!!
 

No hay comentarios: