Urte barriagaz Arratia.tk blogak laguntzaile barri bat dauka, Juan Manuel Etxebarria zeberiotarra. Aldian aldian Arratiako ohitura zaharrak aurkeztuko deuskuz, era atsegin bezain laburrean, urtearen erritmoari jarraituz. Hori dala eta, bere ekarpen guztiak urtaro etiketapean sailkatu doguz, holan errezago eginaz bere idazlanak aurkitzea.
Euskal urtea ohituraz betea izena dauka aspaldi argitara emon eban liburu apain ederrak. Argi dago liburu baten egitura ez dala blogerako aproposa, beraz aportazio laburrak egingo dauz, Arratiako ohiturakaz lotuta, baina Euskal Herriaren aberastasuna alde batera itxi barik. Blogean agertuko dana aperitibo baten modukoa izango da. Ur sakonagoak ezagutu gura dauzenak liburua eskuratzea baino ez dauka.
Liburuaren aldean, beste aldaketa bat hauxe da: blog honetan bizkaieraz idatziko dauskula.
Eskerrak emon behar deutsaguz, beraz, blog hau holan aberastuko dauskun egileari. Ea bere bidea beste askok jarraitzen daben!
1 comentario:
Nere irakaslea zen *-* halako gizon ona!
Publicar un comentario