lunes, 6 de enero de 2020

Esperientzia pertsonala Experiencia personal: Jose Antonio Pagola

Jesusek Joan Bataiatzailearekin izan zuen topaketa, bere bizitzari bira eman zion esperientzia izan zuen. Jordan ibaiko bataioaren ondoren, Jesus ez da itzuli jada Nazareteko bere lanera; ez zaio atxiki Bataiatzailearen mugimenduari ere. Bere bizitzan xede bakar bat du orain: guztiei aldarrikatzea gizakia salbatu nahi duen Jainkoaren Berri Ona.

Baina Jesusen ibilbidea aldarazi dutenak ez dira izan, ez Bataiatzaileari entzun dizkion hitzak, ezta bataioaren erritu garbitzailea ere. Askoz sakonago bizi da Jesus. Goitik behera Aitaren Espirituak harturik sentitu da. Jainkoaren Seme dakusa bere burua. Bere bizitza, aurrerantzean, Jainko Aitaren maitasun ezin atzeman hori irradiatzea eta kutsatzea izango du.

Jesusen esperientzia honek badu guretzat ere esanahi bat. Fedea ibilbide pertsonala da, norberak egin beharrekoa. Oso garrantzizkoa da, noski, txikitatik gurasoengandik eta hezitzaileengandik aditu duguna. Garrantzizkoa da apaizei eta predikariei aditzen dieguna. Baina, hondo-hondoan, beti egin beharko dugu galdera bat: Norengan sinesten dut nik? Jainkoagan dut sinesten ala Jainkoaz hitz egiten didatenengan?

Ez genuke ahaztu behar, fedea beti esperientzia pertsonal bat dela, ezin ordezka dezakegula bestek esaten digutenari obedientzia itsu bat eskainiz. Kanpotik norabidetu gaitzakete zerbaitek edo norbaitek federantz, baina ni neu naiz Jainkoari barnea konfiantzaz ireki behar diona.

Horregatik, fedea ez datza, besterik gabe, formula-multzo jakin bat onartzean ere. Fededun izatea ez dago, hondo-hondoan, kristau-ikasbidean bildurik dagoen irakaspen-eduki bat onartzearen baitan. Oso garrantzizkoa da hori guztia, dudarik gabe, existentziaren gure kristau-ikuskera moldatzeko. Baina hori guztia baino lehen eta horri guztiari zentzua emanez, barne dinamismo hori dago, dinamismo hori da barnetik eragiten diguna Jesu Kristogan agertu den Jainko hori maitatzera, berorrengan konfiantza izatera, berorrengan esperantza izatera.

Fedea ez da bataiokoan hartzen dugun kapital bat ere, gerora hartaz lasai baliatu ahal izateko. Ez da betiko jabetzan hartutako zerbait. Sinestedun izatea, Jesusengan haragitu den Jainkoari etengabe aditzeko jarreran bizitzea da, egunez egun era beteagoan eta askeagoan bizitzen ikasiz.

Fede hau ez da dena ziurtasun huts. Bizitzan barna, fededunak askotan bizi ohi ditu ilunaldiak. Romano Guardini teologo handi hark esan ohi zuen bezala, pertsonaren egitekoa «fedea aski argi edukitzea da ilunaldiak jasan ahal izateko». Fedea, guztien gain, leialtasuna da. Benetako sinesteduna gai da argialdian ikusi duena ilunaldikoan ere sinesteko. Sinestedunak beti jarraitzen du gure formula argi edo ilunak baino harago dagoen Jainko horren bila.
Henri de Lubac-ek idatzi zuen «guk Jainkoaz sortzen ditugun ideiak itsasoko uhinak bezalako direla, zeinen gainean sostengatzen baita igerilaria haiek gainditzeko». Gauza erabakitzailea, bere Seme Jesu Kristogan agertu zaigun Jainkoarekiko leialtasuna da.
Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

EXPERIENCIA PERSONAL

El encuentro con Juan Bautista fue para Jesús una experiencia que dio un giro a su vida. Después del bautismo del Jordán, Jesús no vuelve ya a su trabajo de Nazaret; tampoco se adhiere al movimiento del Bautista. Su vida se centra ahora en un único objetivo: gritar a todos la Buena Noticia de un Dios que quiere salvar al ser humano.

Pero lo que transforma la trayectoria de Jesús no son las palabras que escucha de labios del Bautista ni el rito purificador del bautismo. Jesús vive algo más profundo. Se siente inundado por el Espíritu del Padre. Se reconoce a sí mismo como Hijo de Dios. Su vida consistirá en adelante en irradiar y contagiar ese amor insondable de un Dios Padre.

Esta experiencia de Jesús encierra también un significado para nosotros. La fe es un itinerario personal que cada uno hemos de recorrer. Es muy importante, sin duda, lo que hemos escuchado desde niños a nuestros padres y educadores. Es importante lo que oímos a sacerdotes y predicadores. Pero, al final, siempre hemos de hacernos una pregunta: ¿en quién creo yo? ¿Creo en Dios o creo en aquellos que me hablan acerca de él?
No hemos de olvidar que la fe es siempre una experiencia personal que no puede ser reemplazada por la obediencia ciega a lo que nos dicen otros. Desde fuera nos pueden orientar hacia la fe, pero soy yo mismo quien he de abrirme a Dios de manera confiada.

Por eso, la fe no consiste tampoco en aceptar, sin más, un determinado conjunto de fórmulas. Ser creyente no depende primordialmente del contenido doctrinal que se recoge en un catecismo. Todo eso es muy importante, sin duda, para configurar nuestra visión cristiana de la existencia. Pero, antes que eso y dando sentido a todo eso está ese dinamismo interior que, desde dentro, nos lleva a amar, confiar y esperar siempre en el Dios revelado en Jesucristo.

La fe no es tampoco un capital que recibimos en el bautismo y del que luego podemos disponer tranquilamente. No es algo adquirido en propiedad para siempre. Ser creyente es vivir permanentemente a la escucha del Dios encarnado en Jesús, aprendiendo a vivir día a día de manera más plena y liberada.

Esta fe no está hecha solo de certezas. A lo largo de la vida, el creyente vive muchas veces en la oscuridad. Como decía aquel gran teólogo que fue Romano Guardini, «fe es tener suficiente luz como para soportar las oscuridades». La fe está hecha, sobre todo, de fidelidad. El verdadero creyente sabe creer en la oscuridad lo que ha visto en momentos de luz. Siempre sigue buscando a ese Dios que está más allá de todas nuestras fórmulas claras u oscuras. El P. de Lubac escribía que «las ideas que nosotros nos hacemos de Dios son como las olas del mar, sobre las cuales el nadador se apoya para superarlas». Lo decisivo es la fidelidad al Dios que se nos va manifestando en su Hijo Jesucristo.
José Antonio Pagola

Bautismo del Señor – A (Mateo 3,13-17)



No hay comentarios: