Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

martes, 17 de octubre de 2023

Urtean zeharreko 29. domekea A



Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

Domund Misioen eguna

                                 

                           

                                                                  URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - A

DOMUND  “Oinak bidean, bihotza adorez”

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.

Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.

            Gaur, Domund Eguna da, Misinoen Munduko Eguna. Jesus Jaunak dei egiten deusku gure erosotasunak alde batera itzi eta bidera atara gaitezan, oraindik Jainkoaren maitasunaren Barri Ona ezagutzen ez dabenengana joteko. Ospakizun honetan parte hartzeak bihotza adoretu deigula maitasun horren iragarle izan gaitezan.

 

            Hasi gaitezan Jesusen misiolari izatearen gogoa oihukatuz

 

   "Jesusen Eliza misiolaria." edo Jesusen begirada



 DAMU-OTOITZA

 

   Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:

    - Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

    - Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

    - Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.

 HITZAREN LITURGIA

 Is 45, 4-6:

             Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro euren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.

 

Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa

             Jaunaren bideak beti dira arrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.

  "Jaunari kanta ona da ta....."

 

1 Ts 1, 1-5b:

             Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau Ebanjelioa zelan zabaldu zan euren artean, Espirituaren indarrez.

 

 Mt 22, 15-21:

              Jesusek, gaurko Ebanjelioan, giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari berea emon behar jakola irakatsiko deusku.

     Prestatu daiguzan gure gogo bihotzak  Jaunaren Berbea entzuteko "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:

 

-         Eleizan une garrantzitsua bizi dogu: SINODOA. Espirituaren eraginez Jainko Herria alkarregaz bidea egitera deituak gara. Bat egiten dogu une honetan Batzar Nagusian  partaide direnakaz, Espirituari zabalik egonez, Jainkoaren herri osoarentzat proposamen sendoak sortu daitezan.  Egin daigun otoitz

 

-           Eleiza osotzen dogun guztion alde. Emausko ikasleen antzera, Jesusengandik hartutako berotasunaz, Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Egin daigun otoitz

 

-           Beste herrietara joan diran misiolarien alde. ”Oinak bidean, bihotza adorez” ausardiaz  jokatuz, eguneroko bizitzan, Jainkoaren maitasunaren lekuko izan daitezan. Egin daigun otoitz

 

-         Bakearen alde: gizakiaren bihotzean sortu daitela alkarrenganako ongi-izatea, errespetoa, alkar laguntza, jakinik gerreak  danontzat kaltea baino ez dakarrela. Egin daigun otoitz

 

 

   Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA: Gaur batzen dan dirua misio lurraldekoei laguntzeko izango da. Eskerrik asko zure laguntzagaitik

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Domund  eguneko eukaristian parte hartzeak gure kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta emakume guztiakaz bat eginik.

 

   "Lurreko pobreenak." edo Zure misiolari



 







                             

                       URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - A

DOMUND – “Corazones ardientes, pies en camino”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.

Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.

            Hoy es el día del Domund, la Jornada Mundial de las Misiones. El mismo Jesús, el Señor, nos invita a ponernos en camino y salir hacia quienes aún no conocen la Buena Noticia del amor de Dios. Que esta celebración nos haga arder nuestro corazón en este amor, para anunciarlo allí donde estemos.

 

            Hasi gaitezan Jesusen misiolari izatearen gogoa oihukatuz

 

   "Jesusen Eliza misiolaria." edo Jesusen begirada



 

DAMU-OTOITZA

   Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:

 

   - Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 45, 4-6:

 

            Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro euren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.

            El Dios que nos presentan los profetas, es un Dios que busca la libertad del hombre, y de los pueblos.

 

Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa

 

      Jaunaren bideak beti dira arrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.

      En este salmo aclamamos a Dios. El está por encima de todos. El es el “único”.

 

  "Jaunari kanta ona da ta....."

 

 

 

 

 

 

 

 

1 Ts 1, 1-5b:

            Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau Ebanjelioa zelan zabaldu zan euren artean, Espirituaren indarrez.

 

            El apóstol Pablo alaba la fe de los cristianos de Tesalónica, que manifiestan su fe no sólo en sus reuniones, sino en la vida de cada día.

 

Mt 22, 15-21:

             Jesusek, gaurko Ebanjelioan, giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari berea emon behar jakola irakatsiko deusku.

            Un cristiano debe caminar en la búsqueda sincera de Dios. Entonces dará a cada uno lo que es suyo.

    "Aleluia" abestu daigun.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:

 

-         Eleizan une garrantzitsua bizi dogu: SINODOA. Espirituaren eraginez Jainko Herria alkarregaz bidea egitera deituak gara. Bat egiten dogu une honetan Batzar Nagusian  partaide direnakaz, Espirituari zabalik egonez, Jainkoaren herri osoarentzat proposamen sendoak sortu daitezan.  Egin daigun otoitz

 

-           Eleiza osotzen dogun guztion alde. Emausko ikasleen antzera, Jesusengandik hartutako berotasunaz, Barri Onaren mezulari izan gaitezan. Egin daigun otoitz

 

-         Para que los misioneros y misioneras que viven en medio de dificultades, sienten el cansancio y el desaliento cuenten con nuestra oración y nuestra ayuda material y así trabajen a fin de que se haga realidad el Reino de Cristo. Egin daigun otoitz

 

-         Para que quienes tienen la responsabilidad de la política y del gobierno de los pueblos, sean artífices de paz, que respeten la idiosincrasia de los pueblos, que favorezcan el diálogo, sabiendo que la guerra no beneficia a nadie. Egin dagigun otoitz

  

   Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO: La colecta de hoy será destinada para misiones. Gracias por vuestra generosidad.

 

AZKEN AGURRA

            Domund  eguneko eukaristian parte hartzeak gure kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta emakume guztiakaz bat eginik.

            Que nuestra labor misionera no se reduzca a un mero recuerdo el día del DOMUND, sino que nuestra oración sea constante y nuestra ayuda permanente.

 

   "Lurreko pobreenak." edo Zure misiolari

 













XXIX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR



Eskutik daroat Ziro,

eta honek herriak menperatuko ditu.



Isaias Profetearen liburutik     (Is 45, 1. 4-6)



Honan berba egiten deutso Jaunak Ziro erregeari,

Berak aukeratu eta sagaratuari:

«Eskutik heldu deutsut,

nazinoak zure menpean jarri

eta erregeei soinetik armak kentzeko;

zure aurrean urietako ateak

guztiz zabaltzeko.

Jakob neure zerbitzariagaitik,

Israel neure aukeratuagaitik

deitu deutsut zeure izenaz

eta ohorez bete zaitut,

zuk Ni ezagutzen ez nozun arren.

Neu naz Jauna, eta ez da besterik;

ez da jainkorik, Ni baino.

Aginpidez jantzi zaitut,

zuk Ni ezagutzen ez nozun arren,

sortaldetik sartaldera jakin dagien

ez dala inor Ni besterik.

Neu naz Jauna, eta ez da besterik».



Erantzun-salmoa   Sal 95, 1-10



Jaunari kanta ona da‑ta,

hain da handia bere betiko errukia.



Kanta Jaunari kantu barri,

kanta, lur osoa, Jaunari.

Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren izena,

iragarri egunerik egunera, Haregandiko salbamena.

Zabaldu Haren ospea atzerrietan,

Haren mirariak herri guztietan.



Handia da Jauna, eta guztiz goresgarri,

jainko guztien aldean bildurgarri.

Irudi huts dira atzerriko jainko guztiak,

Jaunak, ostera, zeruak egin ditu.



Herrietako sendiak, emon Jaunari,

emon Jaunari ospe eta goraldi.

Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,

sartu zaiteze Haren atarietan opariak eroanez.



Ahuspez gurtu Jauna jantzi gurenean,

ikaratu zaitez, lurbira guztia, Haren aurrean.

Esaizue atzerrietan: «Jauna errege da,

herriak zuzenbidez epaitzen ditu».







Gogora ekarten doguz

zuen sinismena, maitasuna eta itxaropena.



San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolaren hasierea (1 Ts 1, 1-5b)



     Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko Aitagaz eta Jesu Kristo Jaunagaz bat eginik dagoan Tesalonikako eliz alkarteari: grazia eta bakea zuei.

     Eskerrak emoten deutsoguz beti Jainkoari zuek guztiokaitik, gure otoitzetan gogoan zaituegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu eten barik zuen sinismen ekintzailea, zuen maitasun fina eta Jesu Kristo gure Jaunagan dozuen itxaropen iraunkorra.

     Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, Berak aukeratu zaituela. Izan ere, guk zuei iragarritako Barriona ez jatzuen berba hutsez emon, Espiritu Santuaren indar beteaz baino. Ondo dakizue zuen artean egin genduan guztia zuen onerako izan zala.





Emoiozue Zesarri Zesarrena,

eta Jainkoari Jainkoarena.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 22, 15-21)



    
Aldi haretan, fariseuek alkar hartu eben, Jesusi itaun bat eginez tranpea jarteko. Beraz, ikasle batzuk bialdu eutsoezan, Herodesen alderdikoekin, itauntzera: «Maisu, badakigu egiazale zareala eta Jainkoaren bidea behar dan lez irakasten dozula, Zuk ez deutsozu-eta begiratzen gizakiaren itxureari. Emoiguzu, bada, zeure iritzia: zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez?»

     Jesusek, hareen maltzurkeria igarriz, esan eutsen: «Zergaitik zatorkidaze zirika, itxurazaleok? Ea, erakutsi zerga-txanpona». Hareek denario bat aurkeztu eutsoen. Jesusek itaundu eutsen: «Norenak dira irudi eta izen honeek?» Hareek erantzun: «Zesarrenak».

     Jesusek, orduan: «Emon, bada, Zesarrena Zesarri, eta Jainkoarena Jainkoari».