Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

lunes, 11 de octubre de 2021

Urriak 11: Begoñako Andra Mari


Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz. 

BEGOÑAKO MARIA BIRJINA DOHATSUA – Urriak 11

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

            Abuztuaren 15ean jai herrikoia ospatu genduan eta gaur, urriak 11, Begoñako Jainkoaren Amaren jai liturgikoa ospatuko dogu. Egun batean zein bestean, bizkaitarrok Amatxorengana joaten gara. Begiratu deiogun samurtasunez bere altzoan Bidea, Egia eta Bizia dan bere Seme Jesus aurkezten deuskun Andra Mariari.

 

Kristau alkarte lez batu gara, Jaunaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera eukaristiaren mahaian parte hartzeko.

 

   " Ama maite Maria "

 

DAMU-OTOITZA

Ospakizunaren hasieran, Mariaren gainera bete-betean isuri zan Jaun Berbiztuaren bizi  barria, geure gainera be isurtzeko eskatuko dogu.

 

-    Maria Birjinarengandik gure salbamenerako jaio zinana: Erruki, Jauna.

 

-    Hilen artetik biztu zinana eta betiko bizia jadetsi zenduana: Kristo, erruki. 

 

  Gure biderako argi, itxaropen eta bake zarana: Erruki, Jauna.

 

 

HITZAREN LITURGIA

Irakurgaia 1

 Eklesiastes   Qo 24,17-22

 

Lehenengo irakurgaian aurkezten dan irudian, Jainkoarengandik datorren Jakinduria agertzen da leku nabarmenean. Berbok Maria Birjinari erantsiko deutsaguz.


Entzun dagigun, bihotz biziz, gogoeta berezi hau.

 

Salmoa

 

Lk 1, 46-47. 48-49. 50-51. 52-53. 54-55

 

Jaungoikoak Mariagan gauza haundiak eta benetan harrigarriak egin ditu. Mariagaz batera oihukatu dagigun gure esker-ona..

 

GORA TA GORA, DAUKAK BIHOTZA NIK KANTARI

GORA TA GORA, JAUN ONARI
 

 

Irakurgaia 2

Ga 4, 4-7

Jainkoaren Semea emakumearengandik jaio zala gogoratzen deusku Paulo apostoluak  irakurgai honetan. Jesusi esker, “Aita” esan deikeogu Jainkoari.



Ebanjelioa


Lk 2, 43-51
Ohituta gagoz Jainkoari Aita esaten, eta ez gara konturatu be egiten zenbaterainoko oparia dogun hau.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Maria bidelagun dogu fedezko erromesaldian. Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:

 

-         Eleizearen alde: Mariaren antzera, gaurko munduan, itxaropenaren ezaugarri izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

  

-         Izurrite honek gehien kaltetu dituenen alde, gaixoen eta behartsuen alde, espetxeratuen eta erbesteratuen alde, bakarrik eta nahigabe   artean bizi diranen alde: euren ingurukoen maitasuna eta Begoñako Amaren laguntza gozau dagiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Munduan barri ona zabaltzeko deia jaso dogun guztion alde. Fedea, itxaropena eta maitsuna suspertu eta sendotu daiguzala. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Gu guztion alde. Begoñako Amaren altzoan jarri daiguzala Eleizbarrutiagaz batera Arratiako  egitasmoak. Eskatu deiogun Jaunari.

 

 

Geratu gugaz, Jesus Jauna, izan gure bidelagun, altxatu gure bihotzak, suspertu gure itxaropen makala, Idazki Santuetan eta ogia zatitzean ezagugu zaiguzan. Errege bizi zara-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

 

AZKEN AGURRA

 

  Ospakizuna amaitu da eta orain geure konpromisoa hasiko da. Jesus bidelagun dogu eta Maria eredu. Begoñako Amak  gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.

 

 

 Begoñako Andra Mari

Bizkaiko zaindari

zure seme eta alabak

Zugana kantari

 

 


 

 

BEGOÑAKO MARIA BIRJINA DOHATSUA – Urriak 11

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

            Kristau alkarte lez batu gara, Jaunaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera eukaristiaren mahaian parte hartzeko, gaur era berezian, Begoñako Andra Mariaren jaia ospatuz.

            Hoy, celebramos la fiesta de nuestra Amatxo de Begoña, Patrona de Bizkaia.

            Primer santuario mariano, consagrado por el Papa Pio XI en 1922.

            La Amatxo de Begoña nos muestra, sentado sobre sus rodillas, a su Hijo Jesús que es el Camino,  la Verdad y la Vida..

 

            Hasi giatezen abestuz.

 

   " Ama maite Maria "

 

DAMU-OTOITZA

Ospakizunaren hasieran, Mariaren gainera bete-betean isuri zan Jaun Berbiztuaren bizi  barria, geure gainera be isurtzeko eskatuko dogu.

 

-    Maria Birjinarengandik gure salbamenerako jaio zinana: Erruki, Jauna.

 

-    Hilen artetik biztu zinana eta betiko bizia jadetsi zenduana: Kristo, erruki. 

 

-    Gure biderako argi, itxaropen eta bake zarana: Erruki, Jauna.

 

HITZAREN LITURGIA

Irakurgaia 1

 Eklesiastes   Qo 24,17-22

 

Jainkoarengandik datorren Jakinduria agertzen da leku nabarmenean. Berbok Maria Birjinari erantsiko

 

Venid a mí, los que me amáis, y saciaos de mis frutos escucharemos en esta lectura

 

 

 

Salmoa

 

Lk 1, 46-47. 48-49. 50-51. 52-53. 54-55

 

Jaungoikoak Mariagan gauza haundiak eta benetan harrigarriak egin ditu. Mariagaz batera oihukatu dagigun gure esker-ona..

Cantemos con gozo y unámonos al “Magnificat” de María

 

GORA TA GORA, DAUKAK BIOHTZA NIK KANTARI

GORA TA GORA, JAUN ONARI


  Irakurgaia 2     -     Ga 4, 4-7

Jainkoaren Semea emakumearengandik jaio zala gogoratzen deusku Paulo apostoluak  irakurgai honetan. Jesusi esker, “Aita” esan deikeogu Jainkoari.

En Jesús podemos llamar a Dios ¡Abba! Padre.


Ebanjelioa     -  Lk 2, 43-51
            Ohituta gagoz Jainkoari Aita esaten, eta ez gara konturatu be egiten zenbaterainoko oparia dogun hau.

La madre de Jesús conservaba todo esto en su corazón.

 

           Aleluia abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Hitza entzuteko.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Maria bidelagun dogu fedezko erromesaldian. Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:

 

-         Por nuestra Iglesia de Bizkaia,, para que su atención y servicio, impulsados por el Espíritu de Jesús, lleve la alegría a todos, especialmente a los más necesitados. Eskatu deiogun Jaunari.

  

-         Izurrite honek gehien kaltetu dituenen alde, gaixoen eta behartsuen alde, espetxeratuen eta erbesteratuen alde, bakarrik eta nahigabe   artean bizi diranen alde: euren ingurukoen maitasuna eta Begoñako Amaren laguntza gozau dagiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Por las mujeres que sufren a causa de su condición femenina,para que cuenten con el apoyo de todos y que ellas mismas puedan ser artífices de su propia promoción. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Gu guztion alde. Begoñako Amaren altzoan jarri daiguzala Eleizbarrutiagaz batera Arratiako  egitasmoak. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Geratu gugaz, Jesus Jauna, izan gure bidelagun, altxatu gure bihotzak, suspertu gure itxaropen makala, Idazki Santuetan eta ogia zatitzean ezagugu zaiguzan. Errege bizi zara-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

 

AZKEN AGURRA

 

             Ospakizuna amaitu da eta orain geure konpromisoa hasiko da. Jesus bidelagun dogu eta Maria eredu. Begoñako Amak  gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.

            Ahora vamos a nuestra vida cotidiana. Que la Amatxo de Begoña nos ayude, a ser fieles a su Hijo y vivamos a la escucha del Evangelio, haciendo vida en mensaje de la Buena Noticia.

 

 

 Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari

zure seme eta alabak  Zugana kantari.

 


 

HITZAREN LITURGIA

 

Begoñako Andra Maria, Bizkaiko zaindaria  Urriak 11

Irakurgaia 1


Goratzen nauanak betiko bizia izango dau.

Irakurgaia Eklesiastes liburutik
Qo 24,17-22

Mahatsondo ederrak lez bota nebazan kimu barriak:
nire lorak eta frutuak ederrak eta ugariak dira.
Zatoze ningana ni maite nozuenok,
eta ase zaiteze nire frutuz:
nire izena eztia baino gozoagoa da,
eta nire senipartea eztiorrazia baino hobea.
Ni jaten nabenak, goseago izango dira,
eta ni edaten nabenak, egarriago;
ni entzuten nabenak, ez dira lotsatuko,
eta nigan lanean diharduenak, ez dabe pekaturik egingo.
Ni goratzen nauanak betiko bizia izango dau.

Salmoa


Lk 1, 46-47. 48-49. 50-51. 52-53. 54-55

R/. Zorionekoa zu, Maria Birjina, betiko Aitaren Semea ekarri zenduana.

 

GORA TA GORA, DAUKAK BIHOTZA NIK KANTARI

GORA TA GORA, JAUN ONARI

Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barrua;
Jainkoa da-eta nire salbamena,
ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna. R/.

Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiak,
handiak egin deustazalako Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia gizaldiz gizaldi,
bildur deutsoenakana. R/.

Ondasunez bete ditu gose ziranak,
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen berbea emonda,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana. R/.

Irakurgaia 2


Bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa.

San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako gutunetik
Ga 4, 4-7

Senideok: Sasoia bete zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa, legepeko egina, legepean ziranak erostera, guk seme-alabatzakoa hartu gengian. Eta seme-alaba zareenaren seinaletzat bere Semearen Espiritua bialdu dau Jainkoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!» deika diharduana. Beraz, aurrerantzean ez zara morroi, seme baino, eta seme bazara, baita oinordeko ere, Jainkoari esker.

Ebanjelioa


Jesus irakasleen artean.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik.
Lk 2, 43-51

Jesusen gurasoak Jerusalemera joaten ziran urtero erromes Pazko-jaietan. Jesusek hamabi urte bete zituanean, Jerusalemera igon eben jaietara, ohitura zan lez. Jaiegunak amaiturik gurasoak etxerantz abiatu ziranean, Jesus umea Jerusalemen gelditu zan, hareek jakin barik. Erromeskideen artean etorrelakoan, egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziran taldeko ahaide eta ezagunen artean. Eta aurkitzen ez ebela, Jerusalemera bihurtu ziran haren bila.
Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu eben, irakasleen artean jesarrita, hareei entzuten eta itaunka. Entzuten eutsoen guztiak aho zabalik egozan erantzunetan azaltzen eban argitasunagaitik. Gurasoak, ikusi ebenean, harriturik gelditu ziran, eta amak esan eutsan: «Seme, baina zergaitik egin deuskuzu hori? Horra zelako atsekabez ibili garan aita eta biok zure bila!» Harek erantzun eutsen: «Zergaitik ibili zaree nire bila? Ez al zenkien Nik neure Aitaren etxean egon behar dodala?» Hareek, ostera, ez eben ulertu zer esan gura eutsen.
Jesus hareekaz batera jatsi eta Nazartera etorri zan, eta harein menpean bizi zan. Jesusen amak berba guztiok bere bihotzean arduran gordeten ebazan. Jesus hazi egiten zan jakituriz eta gorputzez eta graziz, Jaungoikoaren eta gizonen aurrean.
Jesus Nazaretera jatsi zan hareekin, eta hareen menpean bizi zan.

 

 

 

No hay comentarios: