Gabon zorion, zorion gabon!

lunes, 15 de marzo de 2021

San Jose: Euskal Misioen Eguna

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.   

Euskal Misoen Eguna.




SAN JOSE EGUNA

Martxoak, 19: 

“MISIOA SENIDETASUNA DA” “LA MISION ES FRATERNIDAD”

 

SARRERA

 

Egun on guztioi:

            San Josek Jaungoikoaren Berbea sinistu eban; Haregan uste ona izan eban eta Jaungoikoak bere herriari egindako agintzariak bete eitezan, bere laguntza eskeini eutson.

            San Jose, mundu osoko Elizaren eta Elizbarrutietako Misioen zaindaria gogoratzeko eguna. Aurten, gainera, San Joseren urtea ospatzen dogu.

 “MISIOA SENIDETASUNA DA” goiburuaren haritik gure Elizbarrutietako misio eguna dogu. 72 urteko konpromisoa, Elizen arteko maitasunezko esperientzia.

 

Bizi daigun eukaristia eta gure misiolari izatea.

Hasi gaitezan abestuz   "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU OTOITZA

Batzuetan ilunpetan gabilz, ez dogu lekukotasunik emoten, ez gara misiolari gure

inguruan eta gure familian.

 

-Fedearen lekuko izanik bizitzera bultzatzen gaituzuna. ERRUKI JAUNA

-Gure bizia besteen alde emoteko eskatzen deuskuzuna. CRISTO ERRUKI

-Garana eta daukaguna alkarbanatzeko dinoskuzuna. ERRUKI JAUNA                                                       

"Aintza zeruetan..."

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Sm 7, 4-5a. 12-14a. 16.

 

            Jainkoa ez zan David eta Josegaz bakarrik egon; Jainkoa gizon egin zan Kristo Jesusengan, eta ondorengo guztiongan ere badago.

 

Erantzun-Salmoa:   88. Salmoa

 

            Jaunak maitasun eta bake asmoak ditu gizon-emakume guztiengan eta bihotz apaleko zerbitzarien bidez, burutzen ditu bere ekintza miragarriak.

 

"Jauna, zure maitasuna..."

 

Erm 4, 13. 16-18. 22. 

            Gure bizitzaldiko lanak eta sufrimenduak nekegarriak badira ere, “dana grazia” da,  bizi doguna fedez hartzen badogu.

 

 "Aintza, Jesus, zuri beti..."

 

Mt 1, 16. 18-21. 24a. Gure bizitzako ekintza guztietan, Jainkoa gurekin dogu, bere salbamen asmoaz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, mundu guztian zabalduta dagoan Elizearen Zaindari nagusi dan Jose Santua lagun dogula, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:

 

   - Eleizearen alde; Jaungoikoaren arpegi errukitsua erakutsiz, haren maitasunaren isla izan daiten behartsuenen artean. EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

 - Barri Ona iragarten daben euskal eleizbarrutietako misiolarien alde; mundo zuzenagoa eta gizon eta emakume guztientzako bizimodu hobeagoa egiten jarraitu daien. EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

  - Samariar ona lez, gure munduan zauritu eta zapalduak bide baztarrean itzi barik, euren zauriak osatzen saiatu gaitezan, mundo zuzenago bat danon artean bultzaztuz. EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

 - Gu guztion alde; Kurutzean bere bizia gure alde emonez salbatu ginduzanari eskerrak emon eta haren antzera geure burua beste batzuen alde emoteko gauza izan gaitezan. EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

Entzun, Aita ona, gure eskariak eta bete gagizuz zure dohaiez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN

 

DIRU BATZEARI OHARRA

Gaur batzen dan dirua gure Elizbarrutietako misiolariei laguntzeko izango da. Eskerrik asko.

OHARRA


 Salgai sakristian, laugarren argitalpena, 10 euro.

 

AZKEN AGURRA

 

            Gure familia bizitzan, gure lanean eta gure gizarte bizitzan, San Jose izan dagigula gure eredu eta laguntzaile. 

 

Jesusen Eliza Misiolaria gara







 



                                                SAN JOSE EGUNA

Martxoak, 19: 

“MISIOA SENIDETASUNA DA” “LA MISION ES FRATERNIDAD”

 

SARRERA

Egun on guztioi

            San Josek Jaungoikoaren Berbea sinistu eban; Haregan uste ona izan eban eta Jaungoikoak bere herriari egindako agintzariak bete eitezan, bere laguntza eskeini eutson.

            San José, patron de la Iglesia Universal y de nuestras Misiones Diocesanas Vascas. Este año de San José, le queremos valorar de forma especial. José entregó su vida, en compañía de María, a la causa de Jesús: creando un estilo de vida fraterno y solidario con los más pobres y con todas las personas de buena voluntad.

           

Bizi daigun eukaristia  eta hasi gaitezan abestuz   "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU OTOITZA

Batzuetan ilunpetan gabilz, ez dogu lekukotasunik emoten, ez gara misiolari gure

inguruan eta gure familian.

 

-Fedearen lekuko izanik bizitzera bultzatzen gaituzuna. ERRUKI JAUNA

-Gure bizia besteen alde emoteko eskatzen deuskuzuna. CRISTO ERRUKI

-Garana eta daukaguna alkarbanatzeko dinoskuzuna. ERRUKI JAUNA                                                       

"Aintza zeruetan..."

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Sm 7, 4-5a. 12-14a. 16.

            Jainkoa ez zan David eta Josegaz bakarrik egon; Jainkoa gizon egin zan Kristo Jesusengan, eta ondorengo guztiongan ere badago.

            José quiso construir su casa. La palabra de Dios le llevó por otro camino. El escuchó y Dios le fue fiel. La salvación también vino a Israel y al mundo por la humildad de José, su memoria ha superado los tiempos.

 

Erantzun-Salmoa:   88. salmoa

            Jaunak maitasun eta bake asmoak ditu gizon-emakume guztiengan eta bihotz apaleko zerbitzarien bidez, burutzen ditu bere ekintza miragarriak.

            Cantemos con el salmista la misericordia infinita de Dios

"Jauna, zure maitasuna..."

 

Erm 4, 13. 16-18. 22. 

 

            Gure bizitzaldiko lanak eta sufrimenduak nekegarriak badira ere, “dana grazia” da,  bizi doguna fedez hartzen badogu.

             José creyó un milagro mayor que el de Abraham. Su fe es modelos para nosotros, que sólo creemos en las posibilidades nuestras. Para Dios nada es imposible.

 

 "Aintza, Jesus, zuri beti..."

 

Mt 1, 16. 18-21. 24a.

            Gure bizitzako ekintza guztietan, Jainkoa gurekin dogu, bere salbamen asmoaz.

            La vida del justo llega a los mayores extremos en el dolor. José llegó al fin y Dios le abrió el misterio; él no comprendió, pero escuchó y creyó.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, mundu guztian zabalduta dagoan Elizearen Zaindari nagusi dan Jose Santua lagun dogula, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:

 

- Eleizearen alde; Jaungoikoaren arpegi errukitsua erakutsiz, haren maitasunaren

isla izan daiten behartsuenen artean. EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

 - Barri Ona iragarten daben euskal eleizbarrutietako misiolarien alde; mundo zuzenagoa eta gizon eta emakume guztientzako bizimodu  hobeagoa egiten jarraitu daien. EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

  - Por todas las personas que han sido elegidas para servir a nuestra sociedad, para que trabajen con responsabilidad por cambiar este sistema injusto que mata a muchos, es especial en países de misión. EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

 - El hambre es la principal pandemia que sufren, durante toda su vida, los países de misión. Que apoyemos a nuestros misioneros y misioneras, viviendo aquí un ambiente fraterno, generoso y solidario, abierto a los más pobres de este mundo y a sus necesidades más urgentes.  EGIN DAIGUN OTOITZ.

 

            Entzun, Aita ona, gure eskariak eta bete gagizuz zure dohaiez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN

 

DIRU BATZEARI OHARRA

El dinero que se recoja hoy será para nuestros misioneros y misioneras. Gracias por vuestra colaboración.

 

AZKEN AGURRA

 

            Gure familia bizitzan, gure lanean eta gure gizarte bizitzan, San Jose izan dagigula gure eredu eta laguntzaile. 

            Ser cristianos no supone facilidades, sino dificultades y riesgos.

            Que vivamos como José, con sencillez y humildad el misterio de Dios. Sólo los “sí” totales a Dios pueden traer la salvación al mundo.

 

Jesusen Eliza Misiolaria gara






Irakurgaiak

 2 Sm 7, 4-5a. 12-14a. 6:

Samuelen liburutik

Egun hareetan, Jaungoikoaren berbea etorri jakon Natani: «Zoaz, eta esaiozu nire morroi Dabidi : "Zure egunak beteten diranean eta zeure gurasoakaz atseden hartzen dozunean, ondorengo bat emongo deutsut, zeure erraietatik ataratakoa, eta sendotu egingo dot haren erreinua. Harek etxea eregiko deutso nire izenari, eta Nik sendotu egingo dot haren errege‑aulkia betiko. Aita izango nau harek Ni, eta bera seme izango dot Nik.
Zure etxeak eta zure erreinuak betiko iraungo dabe nire aurrean, eta zure errege‑aulkiak sendo iraungo dau beti"». Jaunak esana!


ERANTZUN‑SALMOA         Sal 88, 2‑3. 4‑5. 27 eta 29

Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti.

Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,
zure leialtasuna adierazoko gizaldiz‑gizaldi.
Esana dozu: «Maitasuna betiko dot eregi »,
zure leialtasuna zeruan dozu sendo jarri.
«Ituna egin dot nire autatuarekin,
Dabid nire morroiari neutson zin egin:
Betiko sendotuko dot zure azia,
menderen mende eregiko zure aurkia».
«Berak deituko nau : 'Zeu zaitut Aita,
ene Jainko, nire salbamenaren Arkaitza'.
Gordeko deutsat beti nire maitasuna,
zintzo jagongo dot egin neutson ituna».

II IRAKURGAIA        Erm 4, 13. 16‑18. 22


San Paulo Apostoluak Erromatarrei

Senideok : Lurraren , jabe izango ziralako agintza­ria ez jaken egin Abrahani eta haren ondorengoei Legea betetzeagaitik, sinismenaren zuzentasunagaitik baino. Dana sinismenetik dator, eta dana doe utsa da; holan agintzariak ondorengo guztientzat irauten dau; ez Legetik diran ondorengoentzat bakarrik, baita Abra­hanen sinismenetik diranentzat ere; hau guztien aita da‑ta, idatzita dagoanez : «Herri askoren aita egin zaitut». Abrahanek, hilak biztuten dituan Jainkoa eta ez diranak izatera deitzen dituana aurkitu ebanean, sinistu egin eutson.
Itxaropenean oinarriturik, sinistu egin eban, itxaropen guztien kontra, herri askoren aita izango zala; esan jakon lez: «Ainbestekoa izango da zure ondoren­goa». Ori zala‑ta, sinismena aintzat hartu jakon zuzentasunerako. Jaunak esana!

EBANJELIOA: Mt 1, 16. 18‑21. 24a

            Josek ez eban zalantzarik izan Jaungoikoak eskatzen eutsona betetzeko. Eta Mariaren Semeari toki bat emon eutson Jainkoaren Herrian.

            Zutunduta, goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

+ Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Jakobek Jose sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritxona.
Jesukristoren jaiotzea honan izan zan: Jesusen ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino lehen, seindun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez. Haren senar Josek, gizon zintzoa zalako eta bere emaztea ez ebalako salatu nahi, ixilka itzi eta joatea erabagi eban.
Baiña asmo hori gogoan erabilala, Jaungoikoaren aingerua agertu jakon amesetan, eta esan eutson: «Dabiden seme Jose, ez izan bildurrik Maria zure emaztea etxean hartzeko; sabelean daroan umea Espi­ritu Santuagandik dator‑eta. Semea izango dau, eta zuk Jesus ezarriko deutsazu izena, horrek salbauko daualako bere herria pekatuetatik».
Josek, lotatik iratzartu zanean, Jaunaren aingeruak agindu eutson lez egin eban.

 

No hay comentarios: