Garizuma hasi barri

martes, 17 de marzo de 2026

Retiro de Cuaresma de Gernika

 

Retiro de Cuaresma acompañado por el sacerdote Iñaki Jauregi en la parroquia de San Bartolomé de Gernika. Han participado 40 ospatzailea y colaboradoras parroquiales. Actualizando la llamada a la renovación del corazón de la mano de San Pablo.


Iñaki Jauregi abadeak lagundutako Garizumako erretiroa Gernikako San Bartolome parrokian. 40 ospatzaile eta parrokia laguntzaileek hartu dabe parte. San Pauloren eskutik bihotz barrizteko deia eguneratuz.

1. Damaskoko bidean Jesusegaz bet egin. ikusi
2. Elizagaz bat egin Ananiasen eskutik
3. Bari Ona iragartzera, zabaltzera deitua
4. Nik ikusi dot Jesus Bera agertu jatalako bidean
5. Mundua eta gizartea ikusi Jainkoak ikusten dauzan legez
6. Baliotsua nebana, baliobakoa Kristorengaitik
7. Apostolu.zerbitzua eroateko fidagarri aurkitu nau Jaunak

Zorionak eta eskerrik asko antolatzailei. Baita lekutxu bat egitearren Mundaka-Bermeoko irakurleei.

Zabal bihotzok errukirako,

sendo bihotzok borrokarako.

—Gizon-emakume barri, kondairaren eragile

gizatasun barriaren oinarri eta egile.

Gizon-emakume barri arriskuen onartzaile,

fede-bizitzan ausarta, zailtasunetan garaile.

—Gizon-emakume barri, esperantzaren gudari,

zuzenaren gose-egarri, egi bidean bidari.

Gizon-emakume barri, ez kate ta ez lokarri,

askatasunaren jabe eta askatasun-azkarri.

—Gizon-emakume barri, mugaz-gaindiko maitale,

alkar artean oretuz arraza eta lurralde.

Gizon-emakume barri, pobreen artean pobre,

hauekin alkarbanatuz etxeko ogi ta aterpe.


No hay comentarios: