Gabon kantak 2/4

viernes, 28 de abril de 2017

Handik edo hemendik... Gernikara. Ondo etorri errefuxiatuak



Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan Etorkinen zerbitzurako dagoan sailak gonbidapen hau luzatu nahi deutsue, Gernikan hil honen 29an eta 30ean errefuxiatuen alde antolatuko dan ekimenean parte hartzeko. Ongi Etorri Errefuxiatuak dalako plataformak eratu dau hori, gerraren aurka eta errefuxiatuen eskubideen alde.

El área de Migraciones de la Delegación de Caridad y Justicia os anima a participar en los actos que la plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak va a organizar en Gernika los días 29 y 30 de abril con el lema “Miles de personas contra la guerra, por el derecho de acogida y asilo”.




Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean, bakearen irudi bizi bihurtutako herri honetan, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak dei egiten deusku “gerrari ezetz borobila” emoteko eta errefuxiatuei gurera ondo etorriak dirala adierazteko. Europako mugetan gertatzen ari danak are gehiago bultzatzen gaitu giza laguntza eskeintzeko. Gure salaketa politikoak aldaketa erakarri daike, gizon-emakume guztien duintasuna benetan autortu ahal izateko.  Herrien arteko mugak ezin daitekez izan atxilotzeko, milioika pertsonak hondatzeko eta heriotzara bideratzeko atxakiak.

Hara proposamena:

·         Hilaren 29an, zapatuan, Euskal Herriko hainbat tokitatik abiatutako martxak antolatuko dira etorkin eta errefuxiatuen alde Gernikaraino. Hara heltzean, ekitaldi berezia izango da, atzo eta gaurko Gernikak gogoratuz. Munduan zehar giza eskubide eta bakearen alde jokatzearren ezagunak diran pertsona batzuk ere bertan izango dira.
·         Biharamunean, domekan, hainbat gairi buruzko tailerrak eta mahaiak antolatuko dira: errefuxiatu izateko eskubideak; antimilitarismoa; feminismoa; faszismoaren eta arrazakeriaren aurka; antikapitalismoa; harrera esperientziak; hegoaldeko muga; desobedientzia etab. Gure gizartean egiten diran hainbat ekimen agertu nahi ditugu, alkartasunaren sareak indartu nahian.
·         Solas eta kultur ekintzak ere izango dira. Amaierako ekitaldian, munduan zehar 65 milioitik gora lagunek bizi daben egoerari erantzun ahal izateko erantzun zehatzak eta berehalakoak eskatuko ditugu.

Parte hartzeko: Bizkaiko hainbat herritan, Muxikaraino edo Gernikaraino oinez zein autobusez joateko aukerak eskeiniko dira, hilaren 29an batera heltzeko asmotan. Informazioa ondorengo web gunean dozue: https://ongietorrierrefuxiatuak.info/gernika2017/es/columnas/. Autobuserako billeteak Plataforma eratuta dagoan herrietan ere eskuratu daitekez, edo baita Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza honetan:  94 479 56 19 / 688 660 486. Izenak emoteko epea hil honen 20ra artekoa da.

ZATOZ GERNIKARA!
EGIN DAIGUZAN GURE HERRI, AUZO ETA TXOKOAK HARRERA GUNE!





El área de Migraciones de la Delegación de Caridad y Justicia os anima a participar en los actos que la plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak va a organizar en Gernika los días 29 y 30 de abril con el lema “Miles de personas contra la guerra, por el derecho de acogida y asilo”.

Ochenta años después del bombardeo de Gernika, y en esta villa convertida en un símbolo mundial de la Paz, la Plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak nos invita a una movilización multitudinaria para gritar “no a la guerra”, y para decir a las personas refugiadas y migrantes que son bienvenidas. Lo que está ocurriendo en las fronteras de Europa nos hace movilizarnos para ir más allá de la ayuda humanitaria, en la convicción de que la denuncia política es motor del cambio hacia la justicia y dignidad de todas las personas. No podemos consentir que las fronteras se conviertan en espacios de detención, deshumanización y muerte para millones de personas.

La propuesta consiste en lo siguiente:

·         El sábado 29 de abril se iniciarán marchas de apoyo a las personas refugiadas y migrantes, que partirán de varios puntos de Euskal Herria y llegarán en columnas hasta Gernika, donde celebraremos un emotivo acto en memoria de las Guernicas de ayer y de hoy. Está previsto que acudan diferentes referentes mundiales de los derechos humanos y la paz.
·         El domingo 30 se organizarán distintos talleres temáticos y mesas de experiencias: derecho al refugio y asilo; antimilitarismo; feminismo; no al fascismo y al racismo; anticapitalismo; experiencias de acogida; frontera Sur; desobediencia… para visibilizar las distintas experiencias, compromisos y luchas sociales, en el deseo de construir redes entre los diferentes movimientos y colectivos que se acerquen.
·         Habrá también actividades lúdico-culturales a lo largo de todo el encuentro. En el acto de despedida exigiremos respuestas efectivas e inmediatas ante la situación que están padeciendo más de 65 millones de personas en el mundo

Si queréis participar, desde distintos pueblos de Bizkaia se están organizando marchas para hacer el camino a pie, y autobuses para llegar hasta Muxika o Gernika y entrar juntos hacia el acto principal el día 29 de abril (https://ongietorrierrefuxiatuak.info/gernika2017/es/columnas/). También puedes adquirir billetes para los autobuses en los pueblos donde está la Plataforma, o en la Delegación de Caridad y Justicia, en el teléfono 94 479 56 19 / 688 660 486. La fecha tope para apuntarse es el 20 de abril

¡NO TE LO PUEDES PERDER, VEN A GERNIKA 2017!
¡CONVIRTAMOS CADA TERRITORIO, CADA BARRIO, CADA PUEBLO, CADA CIUDAD…EN TIERRA DE ACOGIDA!
Publicar un comentario