Aleluia! Leonard Cohenen bertsio bat

jueves, 7 de abril de 2016

Su berria, ur berria: Bitoriano Gandiaga




Su berria, ur berria
argia eta bizia
su berria, ur berria;
hil eta biztu denaren
seinale ta presentzia,
seinale ta presentzia
argia eta bizia.

Berpizkunde Pazkoa da,
bizitzaren aroa da,
Berpizkunde Pazkoa da;
Kristo berpiztuz geroztik
bizitza betikoa da,
bizitza betikoa da,
bizitzaren aroa da.

Pazko ura ta zuzia
bizitzaren agiria,
Pazko ura ta zuzia;
garbia ta argia da
Bataioaren grazia;
Bataioaren grazia,
Bizitzaren agiria.

Kristo Jesus Biztua da,
heriotza bukatu da,
Kristo Jesus biztua da.
Kristoren berpizkundea
geuretzako gertatu da;
geuretzako gertatu da,
Kristo Jesus berpiztu da.

Hauxe da kristauon jaia,
berauxe festa garaia,
hauxe da kristauon jaia;
blaitu beza aleluiak
Berpizte Pazko alaia;
Berpizte Pazko alaia.
Hauxe da kristauon jaia.


No hay comentarios: