Poztu eta alaitu!

miércoles, 13 de abril de 2016

Reconocimento en Arratia a la tarea de laicado: 20 años de servicio

Una Iglesia en camino
Arratian, esker ona laikoen egitekoari: 20 urtez zerbitzuan



La celebración tendrá lufar en Dima
El 30 de marzo de 1996 13 laicas de la comarca de Arratia, tras un proceso de formación, recibieron la responsabilidad de animar en las parroquias los ámbitos de Cáritas, Pastoral Familiar y Liturgia. Fueron pioneras en asumir los cometidos que hasta entonces competían, preferentemente, a los presbíteros. Este próximo viernes, 15 de abril, la Iglesia de Arratia celebrará la efeméride con algunas de estas personas que fueron el germen de una práctica que se fue extendiendo a toda la Diócesis.

Han transcurrido dos décadas desde que en Arratia se realizaron los primeros nombramientos de personas laicas con responsabilidades pastorales.

El vicario territorial de la comarca, Roberto Unzueta, rememora los antecedentes de ésta práctica que entonces comenzaba a dar sus primeros pasos. Aunque los nombramientos se realizaron en 1996, las responsabilidades del laicado en las que se denominaban `Celebraciones de la Palabra´ comenzaron en 1987.

“Una vez finalizada la Asamblea Diocesana consideramos importante impulsar el protagonismo de las personas laicas que participaban de la vida de las comunidades”. De este modo, los curas comenzaron a compartir algunas responsabilidades. Así, los `ospatzaileak´ (celebrantes) iniciaron la tarea de animar algunas celebraciones en las ermitas y en las parroquias. "Se respetaba la Misa Mayor, que era presidida por un presbítero".

En la actualidad son varios los lugares en los que se celebran misas con ausencia de presbítero (ADAP), pero los precedentes datan de ésta época.

Formación del laicado

Iñaki Jauregi llegó como párroco a Arratia en 1989, cuando el laicado llevaba dos años de rodaje animando las celebraciones. “Me encontré con una Iglesia viva y con gente dispuesta y participativa. Había mucha gente joven comprometida en diversas asociaciones culturales del entorno”. Se consideró fundamental que el laicado realizase su propia formación y, de este modo, se conformaron tres grupos para Liturgia, Cáritas y Pastoral Familiar.

Para el presbítero es importante destacar la cobertura que ofreció la Diócesis para la formación del laicado. “Al principio se tenían que desplazar tres días por semana a la capital, pero finalmente Bilbo vino a Arratia”, explica mientras aclara que la formación también se realizó en algunos municipios como Areatza.

Celebración

Irene Uriarte, es una de las 13 laicas que recibió el nombramiento y que aún prosigue con la labor. Aunque admite que en estas dos décadas la realidad en las parroquias ha cambiado mucho se muestra ilusionada por la celebración y agradece a la comunidad cristiana el aliento que les ha ofrecido durante todos estos años. "Siempre hemos tenido a nuestro lado a los fieles que no dejan de mostrarnos su cariño".

Es por esto que aún hoy en día siguen formándose para ofrecer el mejor servicio posible. "Ahora estamos reflexionando sobre la Encíclica del Papa bajo la dirección de Ana Berrizbeitia. Siempre hay algo nuevo que aprender", añade con entusiasmo.

El párroco actual, José Mari Kortazar, invita a participar en la celebración que tendrá lugar este próximo viernes. En el encuentro participará el vicario general de aquélla época, Andoni Gerrikaetxebarria; el vicario territorial de entonces, Roberto Unzueta; el párroco, Iñaki Jauregi, las personas laicas que dieron el paso y las comunidades del entorno.


1996.eko martxoaren 30ean, heziketa prozesuan parte hartu eben Arratia eskualdeko 13 emakume laikok parrokietan Caritas, Familia Pastoraltza eta Liturgia arloak suspertzeko erantzukizuna jaso eben. Aitzindariak izan ziran ordura arte batez be abadeen esku egozan eginkizunak euren gain hartzeko.

Datorren barikuz, apirilak 15, Arratiako Eleizak urteurren hori ospatuko dau, apurka-apurka Eleizbarruti osora hedatu zan jardueraren hazi izan ziran persona horreetako batzukaz.

Hamarkada bi igaro dira Arratian pastoral erantzukizuna daben laikoen lehenengo izendapenak egin ziranetik.

Roberto Unzueta eskualdeko lurralde bikarioak orduan lehen urratsak emon ebazan jarduera horren aurrekariak gogoratzen ditu. Izendapen honeek 1996an egin baziran be, 1987an hasi ziran laikoak erantzukizunak hartzen “hitzaren ospakizuna” deitutakoetan. “Eleizbarrutiko Batzar Nagusia amaitu ondoren, garrantzitsutzat jo genduan alkarteetako bizitzan parte hartzen eben gizon-emakume laikoen protagonismoa bultzatzea”. Era honetara, abadeak erantzukizun batzuk banatzen hasi ziran. Holan, ‘ospatzaileak’ ermita eta parrokietan ospakizun batzuk suspertzen hasi ziran. “Meza Nagusia ez zan ikutzen, hori abadeak ospatzen eban beti".Gaur egun, hainbat lekutan ospatzen dira Jaunaren eguneko ospakizunak abade barik, baina hastapenak sasoi horretakoak dira.

Laikoen heziketa

Iñaki Jauregi 1989an heldu zan Arratiara parroko lez, laikoek urte bi eroiezanean ospakizunak suspertzen. “Eleiza bizia aurkitu neban, eta gauzak egiteko eta parte hartzeko prest egoan jendea. Gazte asko egoan inguruko hainbat kultura erakundetan konprometituta”. Ezinbestekotzat jo zan laikoak beren-beregi heztea eta, honan, hiru talde eratu ziran: Liturgiarako, Caritaserako eta Familia Pastoraltzarako.Abade honentzat garrantzitsua da Eleizbarrutiak laikoen heziketarako eskaini eban laguntza nabarmentzea. “Hasieran, astean hiru egunez uriburura joaten ziran baina, azkenean, Bilbao etorri zan Arratiara”, azaltzen dau, heziketa Areatzan be egin zala argitzeaz batera.

Ospakizuna

Dimako parrokia
Irene Uriarte da 13 laiko horreen arteko bat. Ospakizunaren aurrean oso pozik azaltzen da baina horrez ganera eskerrak emon gura deutsez eliztarrei "beti ondoan izan doguzalako". Oraindino be prestatzen jarraitzen dogu, heziketeak ez daukalako etenik baina gustura "beti dago zeozer ikasteko-ta".
Orain Ana Berrizbeitiaren gidaritzapean Laudato si´Entziklikea aztertzen dabilz.

Heziketa burutu ondoren, hiru urtez, mandatu hareek euren gain hartu ebezan emakume laiko hareen bialketaren 20. urteurrena dala-eta datorren barikuz egingo dan ospakizunean parte hartzeko deia luzatzen dau gaur egungo parrokoa dan Jose Mari Kortazarrek. Ospakizunean izango dira, besteak beste, orduan bikario nagusia zan Andoni Gerrikaetxebarria; Roberto Unzueta orduko lurralde bikarioa; Iñaki Jauregi orduko parrokoa; urratsa emon eben emakume laikoak eta inguruko alkarteak.

Publicar un comentario