Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 10 de abril de 2016

Zeanuri: Piedadeko San Balendin irudia zaharbarritzen

Irudia: Jon Urutxurtu


250 urte ez dira alperrik pasatzen. Urte horreek eta gehiago izango dauz Eleizondoko Piedadadeko ermitako San Balendinen irudiak. Eleizondotarrak, irudia kaltetuta zegoela ikusita eta auzoko ikonoa galdu aurretik, zaharbarritze baten prozesoan jarri dabe.

Eleizbarrutiko Museoan egingo dabez atontze beharrok, Juan Manuel Cembellin bere zuzendariaren zaintzapean. Asteon eroan dabe irudia bere “ospitalera” eta auzokoak pozik dagoz emondako pausuagaz.

Itxura baten, Museoko langileen esanetan, XVIII. mendeko irudi bat dogu berau. Kristalezko begiak, egurra lantzeko estiloa eta erropeei emondako tajua hori esatera animatzen dabez. Pinturea be ez dago egoera onenean eta bere beharra eroango dau jatorrizko egoerara itzultzea.

San Balendin irudi hau ezaguna da Otsailaren 14an inguruan, parrokitik ermitara egiten dan prozesioagaitik eta ermita ondoko artea neurtzearren. Zeanuriko ondarearen beste testigu isil bat, herritarrek mimoz jaso eta jagon gura dabena. San Balendinek, ordean, euren maitasuna zainduko dau!

Argazkian Aitor Bilbao Museoko errestauradorea irudia jasoten.

No hay comentarios: