Poztu eta alaitu!

lunes, 13 de abril de 2015

Nork bere esperientziaz bizi Creer por experiencia propia: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ez da gauza erraza Jesus berpiztuagan sinestea. Azken batean, Jesusek berak gu baitan eragiten duen fedeaz bakarrik atzeman eta uler daitekeen gauza da. Jesusek isurtzen duen bakea eta poza «zeure barruan» sekula sentitu ez baduzu, nekez aurkituko duzu «kanpotik» haren piztueraren frogarik.

Horrelako zerbait esan nahi digu Lukasek Jesus berpiztuak ikasleen taldearekin izan duen topo egitea deskribatu digunean. Denetik da ikasle horien artean. Horietarik bi kontatzen ari dira nola antzeman dioten Jesusi Emausen, harekin afaldu dutenean. Pedro, berriz, agertu zaiola esaten ari da. Gehienek ez dute artean inolako esperientziarik izan. Ez dakite zer pentsa.

Orduan «Jesus aurkeztu da haien artean eta esan die: "Bakea zuei"». Behar den lehenengo gauza, Jesus berpiztuarekiko gure fedea iratzartzeko, haren presentzia gure artean intuitu ahal izatea da, gaur egun ere, eta bizi dela jakiteak ematen duen bakea, poza eta segurtasuna kurriaraztea gure taldeetan, elkarteetan, parrokietan; bizi dela jakiteak ematen duena, alegia, hurbileko bidelagun dugularik fedearentzat batere erosoa ez den aldi honetan.

Oso errealista da Lukasen kontakizuna. Jesusen presentziak ez ditu eraldatu ikasleak era magikoan. Izan ere, batzuk beldurtu egin dira eta «mamua dakusatelakoan dira»; beste batzuen baitan, berriz, mota guztietako «duda-mudak» sortu dira; beste hainbati «ezin sinetsizkoa iruditzen zaie»; beste batzuek, azkenik, «zur eta lur» jarraitzen dute.

Horixe bera gertatzen da gaur egun ere. Kristo berpiztuarekiko fedea ez da sortzen gu baitan modu automatiko eta seguruan. Era ahul eta apalean joan ohi da esnatzen bihotzean. Hasieran, desio hutsa izan ohi da kasik. Eskuarki, duda eta galdera askoren artean hazi ohi da: benetakoa ote hain gauza handi hori?

Kontakizunaren arabera, Jesus haien artean gelditu da, haiekin jan du, eta «haien adimena irekitzen» saiatu da, gertatua ulertu ahal dezaten. «Lekuko» bihur daitezen nahi du, beren esperientziaz hitz egin ahal dezaten, eta hots egin dezaten, ez nolanahi, «bere izenean» baizik.

Berpiztuagan sinestea ez da gauetik goizerako gauza. Prozesu bat da, urteak iraun dezakeena. Gure barne-jarrera da garrantzia duena. Beti Jesusengan konfiantza izatea. Tarte handia eskaintzea gutako bakoitzarengan eta gure kristau-elkarteetan.

 

CREER POR EXPERIENCIA PROPIA

José Antonio Pagola

No es fácil creer en Jesús resucitado. En última instancia es algo que solo puede ser captado y comprendido desde la fe que el mismo Jesús despierta en nosotros. Si no experimentamos nunca «por dentro» la paz y la alegría que Jesús infunde, es difícil que encontremos «por fuera» pruebas de su resurrección.

Algo de esto nos viene a decir Lucas al describirnos el encuentro de Jesús resucitado con el grupo de discípulos. Entre ellos hay de todo. Dos discípulos están contando cómo lo han reconocido al cenar con él en Emaús. Pedro dice que se le ha aparecido. La mayoría no ha tenido todavía ninguna experiencia. No saben qué pensar.

Entonces «Jesús se presenta en medio de ellos y les dice: "Paz a vosotros"». Lo primero para despertar nuestra fe en Jesús resucitado es poder intuir, también hoy, su presencia en medio de nosotros, y hacer circular en nuestros grupos, comunidades y parroquias la paz, la alegría y la seguridad que da el saberlo vivo, acompañándonos de cerca en estos tiempos nada fáciles para la fe.

El relato de Lucas es muy realista. La presencia de Jesús no transforma de manera mágica a los discípulos. Algunos se asustan y «creen que están viendo un fantasma». En el interior de otros «surgen dudas» de todo tipo. Hay quienes «no lo acaban de creer por la alegría». Otros siguen «atónitos».

Así sucede también hoy. La fe en Cristo resucitado no nace de manera automática y segura en nosotros. Se va despertando en nuestro corazón de forma frágil y humilde. Al comienzo, es casi solo un deseo. De ordinario, crece rodeada de dudas e interrogantes: ¿será posible que sea verdad algo tan grande?

Según el relato, Jesús se queda, come entre ellos, y se dedica a «abrirles el entendimiento» para que puedan comprender lo que ha sucedido. Quiere que se conviertan en «testigos», que puedan hablar desde su experiencia, y predicar no de cualquier manera, sino «en su nombre».
Creer en el Resucitado no es cuestión de un día. Es un proceso que, a veces, puede durar años. Lo importante es nuestra actitud interior. Confiar siempre en Jesús. Hacerle mucho más sitio en cada uno de nosotros y en nuestras comunidades cristianas.

3 Pascua - B
(Lucas 24,35-48)
19 de abril 2015

Publicar un comentario