Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

viernes, 24 de abril de 2015

Zeanuritik Euskal Herrira: Ander Manterola

Liburu azala

Ander Manterolaren bizitzaren ganeko gora-beherak liburu baten. Publicación sobre la vida y obra de Ander Manterola.




Egun seinalatu honetan, Labayru Fundazioak plazaratu barri dauan liburu baten barri dakargu. “Zeanuritik Euskal Herrira” da liburuaren izenburua eta bertan, Ander Manterola abadeari eta etnografoari bere bizitzaren gainean egindako zortzi ordu inguruko bideo-grabaketa luzearen txatalak aurkitu daitekez, irakurten dogu bizkeliza.org webgunean.

Igazko udan, Zeanuriko eleiza nagusian Herriak eta Udalak Ander Manterola herriko semeari egin eutsan omenaldi ekitaldian erne zan Labayru Fundazioak aurkezten dauan liburu barria. Liburuaren guna, Anderri egindako alkarrizketa luzean oinarritzen da. “Idatzi bidez ezeze, irudi bidez be hornidu gura izan dogu biografia antzeko hau”, dino berbaurrekoan Adoldo Arejitak, Labayru Fundazioko zuzendariak.


Liburuan, besteak beste, Manterolak oaintsu bota daben Arteako Seminarioan egon zan denporatakoak kontetan dauz. “1922an Gasteizko Obispaduak erosi eban bainuetxea eta seminario egin. Seminaristaz beterik egon zan seminario barri hori; gehienak Bizkaitik etorriak. Hor egon zirean seminaristak gerratera arte. Gerra ostetxoan itxita egon zan, vaina 194an barriro zabaldu zan eta iraun eban beste hamar urte. Orduan etorri zirean Deriora”.

Durangon abade egon zan sasoia, On Joxe Migel Barandiaranegaz egindako bidea edota euskal bibliotekaren sorrera dira liburuan Manterolak aitatzen dauazan kontu batzuk.


Liburuaren amaieran abadearen idazlan hautu batzuk azaltzen dira.


Publicación sobre la vida y obra de Ander Manterola 


En este día tan señalado, queremos dar cuenta de un libro recién publicado por la Fundación Labayru. Se trata de la publicación “Zeanuritik Euskal Herrira”, que recoge fragmentos de una video-grabación de ocho horas sobre la vida del sacerdote y etnógrafo Ander Manterola.

Esta nueva publicación de la Fundación Labayru tiene su origen en el homenaje que el pueblo y el ayuntamiento de Zeanuri ofrecieron en su templo principal a este vecino ilustre. El núcleo del libro tiene como base una larga entrevista con Ander. “Además de las palabras hemos querido completar con imágenes esta especie de biografía”, escribe en el prólogo Adolfo Arejita, director de la Fundación Labayru.En el libro, relata, entre otras cosas, su estancia en el Seminario de Artea, derribado recientemente. “El año 1922 el Obispado de Gasteiz compró el balneario y construyó el seminario. Ese nuevo seminario estuvo lleno de seminaristas; la mayoría provenientes de Bizkaia. Los seminaristas permanecieron ahí hasta la guerra. Tras la guerra estuvo cerrado, pero el año 1944 se volvió a abrir y permaneció abierto otros diez años. Fue entonces cuando se trasladaron a Derio”.


En el libro se citan su época de sacerdote en Durango, el camino realizado junto a D. Jose Miguel Barandiaran, el surgimiento de la biblioteca vasca y otras muchas vivencias.

La última parte de la obra está dedicada a algunas reflexiones y textos publicados por el sacerdote a lo largo de su vida.

No hay comentarios: