Eguen Santuan (apirilak 2), senideen arteko maitasuna ospatzen dogun
egunean, Alkartasun Keinu bategaz BATU ETA BANATU izeneko kanpaina hasiko dogu
gure parrokian. Holan, lehenengo kristau alkarteen eredua gogoratuko dogu.
Eguenean kutxa batzuk egongo dira parrokian, altara ondoan, eta gura
dozuenok, ekarri eguen santuko eta bariku santuko mezatara jatekoak, galtzen ez
direnak: esaterako, lentejak, babak, latak, gailetak, pasta...
Horreek danak etxe bako gazteen
etxeetara bidaliko dira, Harribide Fundazinoaren bidez. Harribide
Fundazinoak Etxebarriko Parrokiaren laguntzagaz funtzionatzen dau.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Zeanuriko
Parrokiko gazteak
No hay comentarios:
Publicar un comentario