miércoles, 15 de abril de 2015

Emakumea Eleizean: Frantzisko aita santua



"Sormen eta ausardia handiagoz ibili beharreko bidea dugu" emakumearen bidea Eleizean. Frantzisko aita santua, 2015-04-15eko katekesian.
Es necesario, de hecho, que la mujer no sólo sea más escuchada, sino que su voz tenga un peso real, una autoridad reconocida, en la sociedad y en la Iglesia, Papa Francisco en la catequesis del 15-04-2015.
Aurtengo errogatibaren gaia Emakumea Eleizean dala, testu honek argi apur bat ekarri ahal deusku! 


Jainkoak gizonaren eta emakumearen arteko itunaren esku utzi du  lurraren ardura. Itun horrek porrot egiten badu, idortu egiten da lurraren txera eta ilundu zeruaren itxaropena. Seinaleak kezkatzeko modukoak dira, eta begien bistan dauzkagu. Beste askoren artean, bi nabarmendu nahi nituzke, aparteko ahaleginez arduratu eta saiatu gaitezen.

Lehenengoa: Gehiago egin behar dugu emakumearen alde, dudarik gabe, gizonen eta emakumeen arteko elkarrekikotasunari indar handiagoa eman nahi badiogu. Izan ere, ezinbestekoa da emakumeari entzutea. Baina ez hori bakarrik: bere ahotsak benetako pisua eta agintea izan behar ditu gizartean eta elizan bertan. Horretan eredugarria da Jesusek emakumeak aintzat hartzeko zuen modu zabala – Ebanjelioan ikusiko dugu halaxe zela, gero!-, gurea baino testuinguru aurkakoagoan –garai hartan emakumea bigarren mailan zegoen, ez ala? Eta Jesusek aintzat hartu duen moduak argi indartsua ematen du, urrunera daraman eta oraindik zatitxo bat baino ibili ez dugun bidea argitzen du. Ez dugu oraindik ondo ulertu zer eman ahal digun guri eta gizarteari emakumearen aiurriak edo izaerak. Beharbada, gauzak ikusteko beste modu berezi horrek osatuko du gizonezkoen pentsaera. Sormen eta ausardia handiagoz ibili beharreko bidea dugu.


Frantzisko aita santua, 2015-04-15 eko katekesian.




Dios ha confiado la tierra a la alianza del hombre y de la mujer: su fracaso aridece al mundo de los afectos y oscurece el cielo de la esperanza. Las señales ya son preocupantes, y las vemos. Quisiera indicar, entre las muchas, dos puntos que yo creo que deben empeñarnos con más urgencia.

El primero. Indudablemente debemos hacer mucho más a favor de la mujer, si queremos volver a dar más fuerza  a la reciprocidad entre hombres y mujeres. Es necesario, de hecho, que la mujer no sólo sea más escuchada, sino que su voz tenga un peso real, una autoridad reconocida, en la sociedad y en la Iglesia. La manera amplia con la cual Jesús ha considerado a las mujeres - pero leamos el Evangelio eh, es así - en un contexto menos favorable del nuestro - porque en aquel tiempo la mujer estaba en segundo lugar, ¿no? Y Jesús la ha considerado de una manera que da una luz potente, que ilumina un camino que lleva lejos, del cual hemos recorrido solamente un pedacito. Todavía no hemos entendido en profundidad cuáles son las cosas que nos puede dar el genio femenino, qué puede dar la sociedad y también a nosotros, la mujer. Quizás, ver las cosas con otros ojos que complementan el pensamiento de los hombres. Es un camino para recorrer con más creatividad y más audacia.
 

 
Publicar un comentario