Abenduko izarrak

martes, 18 de julio de 2023

Urtean zeharreko 16. domekea A


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  


                               

                             

                                   URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA – A

Aitite-amamen eta Nagusien Munduko Eguna

«Haren errukia gizaldiz gizaldi begirune deutsoenengana» (Lk 1, 50)

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on eta ondo etorri Jaunaren eguna ospatzera alkartu zarenoi.

           

            Jesusek, gaur be, parabolen bidez hitz egingo deusku, Jainkoaren Erreinua zertan datzan ulertu daigun.

            Eukaristiaren bitartez Jainkoa gurekin dogu, bere Hitz eta arnasaz adore emoten deusku, gurekin eroapen handikoa; neke eta etsipenen gainetik bizia zaindu eta banatu daigula dinosku.

Joakin eta Ana Jesusen aitite-amama santuen egunaren atarian, gaur, aitite-amamen eta Nagusien eguna ospatuko dogu. Hauxe diño Aita Santuak bere mezuan: «Ederra da, aurten, aitite-amamen eta Nagusien Munduko Egunaren eta Gazteen Egunaren arteko gertutasuna; bien goiburuan, “lasterka” ibiltea agertzen da, hau da, Maria lez, arin  Isabeli bisita egitera”. Badogu Mariarengan eredu ederra. 

 

            Abestuz hasi gaitezen eukaristia ospatzen

 

   "Igandetan eleizan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: prestau daiguzan geure bihotzak Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuteko. Horretarako, geure pekatu guztien parkamena eskatu dagigun:

 

   - Jesus Jauna, guztiz ona eta parkatzailea zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, gu guztiokin eroapen haundikoa zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, azken eguneko epaile zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak 12, 13. 16-19:

 

   Jaungoikoak, ahalguztiduna eta errukiorra dalako, oker dabilenari aukera barriak emoten deutsoz bihotz-barritu eta bihurtu daiten.

 

Erantzun-Salmoa:  85. Salmoa

 

            Jainkoaren errukia eta onginahia goratzen ditu salmisteak. Guk ere bat egin dagigun otoitz honetan.

 

 "Erruki hutsa..."

 

Erm 8, 26-27:

 

   San Paulok esango deusku gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak guri laguntzen diharduala beti.

 

Mt 13, 24-43:

 

   Jesusek, parabola batzuen bidez, Zeruetako Erreinuari buruz berba egingo deusku ebanjelioan. Gertatu daiguzan gure gogo-bihotzak Haren berbak entzuteko.

  

   Aleluia.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zuzendu deioguzan Jaunari Eleizearen eta mundu osoaren aldeko eskariak. Espiritu Santua laguntzera datorkigu geure ezinean, beti ere nahi doguna barik behar doguna eskatu daigun:

 

   - Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Nagusien alde: euren bizitza ereduaren bidez, maitasuna eta zerbitzua dirala benetan garrantzitsu irakatsi eta behar-beharrezkoa baloratzen laguntzen deuskuen pertsona nagusiak autortu, errespetatu eta eskertu daiguzan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Agintarien alde: gaurko hauteskundeetan hautatuak izango diranek eta gobernatzeko ahalmena izango dabenek zuzentasuna, alkartasuna eta bakea bilatu daiezala.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Hemen alkartuta gagozanon alde, begirada aldatu daigula, gizon eta emakumeen barruan begiratu ahal izateko eta gutako bakotxaren barruan dagoan Jainkoaren indar eraldatzaileaz jabetzeko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Jainko Jauna, zeuri aurkezten deutsuguz gure beharrizanaz, errukiz eta eroapenez jokatuko dozulakoan. Gure ahaleginak batu daiguzala zure Erreinuaren haziak gure lur honetan hazi daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen


 JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

Jauna, eskerrik asko gure ondoan zagozalako. Zuk emoten deuskuzu aurrera egiteko

indarra eta adorea. Zuk erein dozu gure bizitzan hazi ona eta lantzen dozu, ahal dala,

gutariko inor ere galdu ez daiten. Eskerrak emoten deutsuguz gure nagusien

bizitzengaitik, hainbestetan izaten dira-eta guretzat eredu. Emoiezu bizitza duina eta izan

daitezala gure sinesmenaren zutabe.

Lagun izan zakiguz, nagusiok eta gazteagook zure Erreinuaren partaide izan gaitezan eta

eredu ona jarraitu eta emon deiegun gazteenei, etorkizuneko kristauei. Beti jarraitu

zagiezala, Espirituaren laguntzaz eta beti izan dagiela zure neurribako errukian konfiantza

osoa. AMEN.


   AZKEN AGURRA

 

             Jaungoikoaren legamina geugan daroagu; legamin hori Kristo berbiztuaren Espiritua da. Itzi deiogun gure bizitzako orea altzetan.

            Zorionak aitite-amama zarienok, eta neba-arreba nagusi, Maria eta Isabelen arteko besarkadak inguratu zaiezala eta bakez bete daizala zuen bihotzak».

 

   ".Alkartuta goazen"




                                 


                                 URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA - A

Jornada Mundial de los Abuelos y de los Mayores

«Su misericordia se extiende de generación en generación» (Lc 1,50)

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on eta ondo etorri Jaunaren eguna ospatzera alkartu zarenoi.

           

            Jesusek, gaur be, parabolen bidez hitz egingo deusku, Jainkoaren Erreinua zertan datzan ulertu daigun.

            Eukaristiaren bitartez Jainkoa gurekin dogu, bere Hitz eta arnasaz adore emoten deusku, gurekin eroapen handikoa; neke eta etsipenen gainetik bizia zaindu eta banatu daigula diñosku.

            Cercana la fiesta de los santos Joaquín y Ana, abuelos de Jesús, hoy es la Jornada Mundial de los Abuelos y de los Mayores. Dice el Papa en su mensaje: «Este año, coincide la cercanía entre la celebración de la Jornada Mundial de los Abuelos y de los Mayores y la de la Juventud; ambas tienen como tema la “prisa” de María para ir a visitar a Isabel, y de ese modo nos llevan a reflexionar sobre el vínculo entre los jóvenes y los ancianos”.

            Abestuz hasi gaitezen eukaristia ospatzen

 

   "Igandetan eleizan..."

  

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  prestau daiguzan geure bihotzak Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuteko. Horretarako, geure pekatu guztien parkamena eskatu dagigun:

 

   - Jesus Jauna, guztiz ona eta parkatzailea zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, gu guztiokin eroapen haundikoa zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, azken eguneko epaile zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak 12, 13. 16-19:

 

             Jaungoikoak, ahalguztiduna eta errukiorra dalako, oker dabilenari aukera barriak emoten deutsoz bihotz-barritu eta bihurtu daiten.

            Dios no se parece en nada a los soberanos de la tierra. El poder de Dios es misericordioso y tolerante. No quiere la muerte del pecador, sino su arrepentimiento

 

Erantzun-Salmoa:  85. Salmoa

           

            Jainkoaren errukia eta onginahia goratzen ditu salmisteak. Guk ere bat egin dagigun otoitz honetan.

 

            El salmo 84 es una oración típica de la comunidad de los creyentes, que marcha hacia la salvación plena teniendo en cuenta los favores que ha recibido de Dios.

 

 "Erruki hutsa..."

Erm 8, 26-27:

 

               San Paulok esango deusku gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak guri laguntzen diharduala beti.

                 Confiemos en la oración del Espíritu que clama en nosotros. Escuchemos su voz y realicemos sus deseos.

 

Mt 13, 24-43:

            A través de parábolas, Jesús nos muestra el Reino de Dios.

            Jesusek, parabola batzuen bidez, Zeruetako Erreinuari buruz berba egingo deusku ebanjelioan. Gertatu daiguzan gure gogo-bihotzak, Haren berbak entzuteko.

  

   Aleluia.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zuzendu deioguzan Jaunari Eleizearen eta mundu osoaren aldeko eskariak. Espiritu Santua laguntzera datorkigu geure ezinean, beti ere nahi doguna barik behar doguna eskatu daigun:

 

   - Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por las personas mayores que nos transmiten con su ejemplo que la vida es amor y servicio y nos ayudan a valorar lo esencial, para que nunca les falte el reconocimiento, respeto, y agradecimiento de la sociedad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por quienes hoy van a ser elegidos en las urnas y deberán gobernar, para que busquen la justicia, la solidaridad y la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Hemen alkartuta gagozanon alde, begirada aldatu daigula, gizon eta emakumeen barruan begiratu ahal izateko eta gutako bakotxaren barruan dagoan Jainkoaren indar eraldatzaileaz jabetzeko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Jainko Jauna, zeuri aurkezten deutsuguz gure beharrizanaz, errukiz eta eroapenez jokatuko dozulakoan. Gure ahaleginak batu daiguzala zure Erreinuaren haziak gure lur honetan hazi daitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.  Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaungoikoaren legamina geugan daroagu; legamin hori Kristo berbiztuaren Espiritua da. Itzi deiogun gure bizitzako orea altzetan.

            La Palabra de Dios ha iluminado nuestro interior. Con esa luz vamos a trabajar a lo largo de la semana, para dar frutos abundantes de salvación.

            Zorionak abuel@s,  herman@s mayores, que la bendición del abrazo entre María e Isabel os alcance y colme de paz vuestros corazones».

 

 "Alkartuta goazen  "




URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA



Pekatuen ondoren damu bidea emoten dozu.

Jakituriaren liburutik                       (Jkd 12, 13. 16-19)

Ez da gauza guztiez arduratzen dan Zu beste jainkorik,
ez dozu zure epaia zuzena dala inori frogatu beharrik.
Zure indarra da justiziaren oinarria,
eta gauza guztien nagusi izateak
guztiekin errukior izatera zaroaz.
Guztiz ahaltsu zareala sinisten ez dabenei
zeure indarra erakusten deutsezu,
eta, nahiz eta zure indar hori autortu,
ausardiaz jokatzen dabenak salatzen (nahasten) dozuz;
baina Zuk, zeure indarraren nagusi zarean Horrek,
neurritasunez epaitzen dozu
eta bihozberatasun handiz gobernatzen;
zeure esku dozu nahi dozunean indarraz baliatzea.
Holan jokatuz erakutsi deutsozu zeure herriari
gizon zuzenak gizakiaren adiskide izan behar dauala,
eta, pekatariei bihozbarritzeko aukera emonez,
itxaropenez bete dozuz zeure seme-alabak.

Erantzun-salmoa   Sal 85

Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna


      Ona zara, Jauna, eta errukiorra,
deitzen deutsuen guztientzat maitasunez betea.
Entzun, Jauna, nire otoitza,
aditu nire eskariaren hotsa..

      Egin dozuzan atzerri guztiak etorriko dira, Jauna,
Zeu gurtzera, eta zure izena ospatzera.
Handia zara eta mirarigilea,
Zeu bakarrik zara Jainkoa.

      Zu, ostera, Jauna, Jainko errukior zaitut eta onbera,
hasarre‑gatxa, guztiz maitekor eta leiala.
Begiratu egidazu eta erruki zakidaz.






San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik            (Erm 8, 26-27)

            Senideok: (((Badakigu izadi osoa erdiminetan intzirika dagoala orain arte. Eta ha ez ezik, gu geu ere bai: Espiritua lehen dohain lez hartu dogunok intzirika gagoz geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituan zain.
            Salbatuak gagoz, bai, baina itxaropenean bakarrik. Eta itxaron doguna ikusiko bagendu, hori ez litzateke itxaropena. Izan ere, zelan itxaron ikusten doguna? Baina ikusten ez doguna itxaroten badogu, iraupenez behar dogu itxaron.)))
            Era berean, Espiritua jatorku geure makaltasunean lagun, guk ez dakigu-eta behar dan lez otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen dau gure alde, esan ezin ahalako intziriz. Eta bihotzak aztertzen dituan Jainkoak ezagutzen dau zein dan Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen dau-eta fededunen alde.


Itzi biak batera hazten uzta arte.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 13, 24-43)

            Aldi haretan, parabola hau esan eutson Jesusek jenteari: «Zeruetako erreinuagaz gizon batek soloan hazi ona erein ebanean lez jazoten da. Jentea lo egoala, etorri zan arerioa eta gari artean galbedarra erein eta alde egin eban.
            Garia hazi eta burutu zanean, han azaldu zan galbedarra ere. Joan ziran, orduan, morroiak etxeko nagusiagana eta esan eutsoen: "Jauna, ez al zenduan hazi ona erein soloan? Nondik dau, bada, galbedarra?" Nagusiak erantzun eutsen: "Arerioaren lana da hori". Morroiek, orduan: "Joango al gara galbedarra batzera?" Eta nagusiak: "Ez! Ez daitela jazo, galbedarra batzean garia ere ataratea. Itzi biak batera hazten uztaroa heldu arte; orduan, igitariei esango deutset: Batu lehenengo galbedarra, lotu eta erre; garia, barriz, jaso nire garautegira"».
Jesusek parabola hau esan eutson jenteari: «Zeruetako erreinua gizon batek soloan ereiten dauan mostaza-haziaren antzekoa da. Hazi guztietan txikiena da; baina, hazten danean, beste barazki guztiak baino handiagoa bihurtzen da eta zuhaitz egiten, txoriek etorri eta haren adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza».
            Beste parabola hau ere esan eutson jenteari: «Zeruetako erreinua legaminaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari-urunetan nahasten dau, eta oraldi guztia harrotzen da».
            Irakaspen guztia hau parabolen bidez emon eutson Jesusek jenteari, eta ez eutsen ezer irakasten parabolen bidez izan ezik. Honan bete zan Jainkoak profetearen bidez esandakoa:
«Parabolen bidez berba egingo dot,
munduaren hasieratik gordeta egoana azalduko».
            Orduan, jentea agurturik, etxera joan zan Jesus. Orduan, ikasleak hurreratu jakozan, esanez: «Argitu egiguzu soloko galbedarraren parabolea».
            Jesusek erantzun eutsen: «Hazi ona ereiten dauana Gizonaren Semea da, soloa mundua; hazi ona erreinuko seme-alabak dira; galbedarra, barriz, gaiztoarenak; galbedarra erein dauan arerioa deabrua da; uzta munduaren azkena, eta uzta-batzaileak aingeruak.
            Galbedarra batu eta sutan erreten dan lez, holan jazoko da munduaren azkenean ere. Gizonaren Semeak bere aingeruak bialduko ditu, eta haren erreinutik bereiztu egingo dabez gaizkileak eta besteentzat gaizpide izan diranak, eta su-labara botako dabez. Han izango dira negarra eta agin-karraska! Orduan, zintzoek eguzkiak lez egingo dabe disdira, euren Aitaren erreinuan. Belarririk dauanak entzun begi».






No hay comentarios: