Jornada mundial de los pobres: Cena solidaria, viernes 16 de noviembre, 19:30

viernes, 20 de julio de 2018

Dima Lamindaoko Santa Maria Madalena ermitea eta jaia

 

Indalecio Ojanguren argazkia
Jaia uztailaren 22an, domekea
Mezea eguerdiko 12etan izango da aurten 
Dimako Lamindaoko Madalena ermitean.
Ebanjelioa, bizitza eta bertsoak.


Dima. Parroquia dedicada a San Pedro, arciprestazgo de Villaro, diócesis de Bilbao, archidiócesis de Burgos. La localidad de Dima estaba integrada en el primer lustro del siglo XVIII en la vicaria de Arratia, dependiente del obispado de Calahorra. En el siglo pasado tenia dos parroquias, una dedicada a San Pedro y otra, en el barrio de Lamíndano, consagrada a Santa María Magdalena. La primera era de patronato real y estaba servida por cuatro beneficiados. La de Lamíndano, con un beneficiado, pertenecía a la casa Olavarri Leguizamón. (Enciclopedia Auñamendi)


Ermita de Santa María Magdalena, dataría inicialmente del siglo XII, tiene planta rectangular con muros de mampostería vista y fachada principal y esquineros y espadaña en sillería. Ésta tiene tres vanos con sendas campanas y cuatro pináculos laterales rematando una cruz de hierro. Cubierta a dos aguas con pavimento de madera, el pórtico de losas de piedra y canto rodado, está cerrado a los pies y a los lados del evangelio, donde está el carrejo, y de la epístola con un banco adosado al muro. Posee adosada una vivienda donde se dice que estuvo habitada por ermitaños o monjes. A la ermita se accede a través de una escalinata. Posee una imagen de Andra Mari del siglo XV, gótico-renacentista.

Manu CASTAÑO GARCÍA

Los pueblos de Lamíndano, Ipiña, Zumelzu, San Juan de Bedia, San Miguel de Basauri, Zollo, Zarátamo, Aracaldo y Bernagoitia, que todavía se consideraban como barriadas, trataron hacia 1551 de constituirse como anteiglesias independientes de sus matrices. En la junta general de Guernica del 26 de mayo de 1551 se planteó la cuestión; por una parte estaban los oñacinos y por la otra los gamboínos (éstos eran partidarios de las pretensiones de tales barrios). No se llegó a un acuerdo. Más tarde se daría la sentencia en contra de la pretensión de tales barriadas [E. J. L.; «H. G. S. B.», t. IV, págs. 280-281 y 285].


Ainhoa AROZAMENA AYALA


Bidean webgunetik laburpen hau jaso dogu:



JESUS
eta
MAGDALAKO MARIA



BIZITZARI BEGIRA

Behin haizea eta eguzkia norgehiagoka hasi omen ziren: Nork kenduaraziko lehenago gizonari txapela burutik. Haizeak putz eta... huts! Jo gogorrago eta txapela barrurago. Eguzkiak ukitu, berotu eta burua eta ingurua izerditan. Kanpora txapela! Ikusten?

Gizakiaren bihotzean ere maitasun-eguzkiak indar gehiago du, beldur-haizeak baino, gizakia onera bultzatzeko. Gizakia maitasunez askatzen eta aldatzen da.

Kristau-bizitzan, hala ere, toki gehiago eman zaio sarri beldurrari, maitasunari baino. Ez, gero, Jesusen Ebanjelioak eraginda! Ez horixe! Guk gure harremanetan, “egurra” gehiago erabiltzen dugulako edo, Jainkoa ere halaxe delakoan.

MAGDALAKO MARI testigu. Lehenago lotsak eta beldurrak galduta, hondatu egin zen. Geroago, JESUSEKIN TOPO EGITEAN, bere errukiak eta maitasunak aldatu zuten.



EBANJELIOAREN ARGITAN

EBANJELIOA: Joan 20, 11-18

Aldi hartan, negarrez zegoen Maria hilobi-ondoan. Eta negarrez zegoela, hilobi-barrura begiratu zuen; eta bi aingeru ikusi zituen, zuriz jantziak, Jesusen gorputza ipinitako lekuan eserita: bata buru-aldetik, eta bestea oin-aldetik.

Haiek esan zioten:
- «Zer duzu negarrez, emakume?».
Mariak erantzun:
- «Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten».

Hori esanda, atzera itzuli eta Jesus ikusi zuen zutik; baina ez zekien Jesus zenik. Jesusek esan zion:
- «Zer duzu negarrez, emakume? Noren bila zabiltza?».
Mariak, baratzelaria zelakoan, esan zion:
- «Jauna, zuk eraman baduzu, esadazu non ipini duzun, eta nik jasoko dut».
Jesusek orduan:
- «Maria!».
Eta honek, itzulirik, honela esan zion bere hizkuntzan:
- «Rabbuni!» -hau da: Maisu!-.
Eta Jesusek:
- «Utz nazazu; oraindik ez naiz Aitarengana igo. Zoaz nire senideetara eta esaiezu: "Banoa nire Aitarengana eta zuen Aitarengana; nire Jainkorengana eta zuen Jainkoarengana"».

Joan zen Maria Magdalena, eta berri hau eman zien ikasleei:
- «Jauna ikusi dut, eta hau eta hau esan dit».



GAUR ETA HEMEN

Mari herririk herri zebilen Jesus errukitsua eta on-hartzailea ezagutu zuenean. Bere ontasunak irabazi zuen Mari. Asko zor zion. Hil ondoren ere, huraxe doa lehenengo hilobira.

Jainko Gizonaren Seme eginarekin topo egin zuenean, guztiz aldatu zen; orain Jainko Seme berpiztuarekin topo egitean, nork neurtu esperientzia zoragarri horren betetasuna? Eta haren ondorengo bizitza? Hura izan zen Jesus berpiztuaren lehen testigu, apostoluen apostolu.

HORRA ZER DEN JESUSEKIN TOPO EGITEA: bere argiz eta bizi berriz beterik sentitzea, biziera osoa aldatuz. Horrelakoa baikorra da, itxaropentsua, nekaezina, alaia, kutsakorra.

GAUR eta HEMEN ahal ote da Jesus horrekin topo egin? BAIETZ diote askok, eta beraien bizitzan ere antzematen zaie. Badira lagunarteak, otoitz-taldeak, mugimenduak, horretarako giroa sortu eta Jesusekin topo egiteko aukera ederra eskaintzen dutenak.



OTOITZA

Gugandik hurbil-hurbilean zaitugun Aita bihozbera!
Jesus bidali diguzu,
bere bitartez, Zuk gurekin topo egin nahirik.
Hori da diguzun maitasun handia!

Aita,
 joka ezazu beti zure errukiaren arabera,
ez gure pekatuen edo merituen neurrira.
Erakuts iezaguzu zure erruki handia;
argitu gure begiak,
zure maitasunez bete gure bihotzak.
Zerorrek egin gaitzazu ZURE TESTIGU.



OTOITZ-GUNEA

ZURE ONTASUNEZ INGURATURIK


Jauna, ze ederto uztartzen zaren
gizaki batzuen bihotzetan!
Ze mesede egiten diguzun
horrela izanez!

Mundu hau gaiztoa dela esaten didate,
bekatua nagusi dela
eta bere etorkizun bakarra porrota delako
gaurko gizakia galduta dagoela.

Dena dela,
hurrengo gauzok eta beste asko ikusten ditut nik.

Primerako pertsonak ikusten ditut:
umeak barrezka eta adeitasunez agurtzen;
behartsuen alde zerbait egiteko prest dauden gazteak;
seme-alaben alde ilusioz beterik lana egiten duten gurasoak;
kalean zehar baretasuna eta bizitzeko gogoa
zabaltzen duten adinekoak;
zuzentasunez sor zaiena eskatzen duten langileak;
euren harrera onarekin,
gaixo askorengan itxaropena sortzen duten osagileak;
pertsonak errespetuz tratatzen dituen gidariak;
etsipenak jota daudenengana hurreratzen diren hainbeste erizain;
hirugarren Mundura abiatzeko plana egin duten hainbeste ikasle;
eta pertsona apalak,
ondokoari laguntzeko beti prest daudenak
eta edozeini mesede bat egiteko beti prest...

Eta honen inguruan bekatua ere ikusten dut,
mundukoa eta nirea.

Jauna, zure ontasunetik hasi gura dut,
nire eta munduaren ahultasunak,
dena, zure errukiaren leiho zoragarritik
ikusteko gai izan nadin.

Jauna, jarraitu lanean
gizakion bihotzetan
eta gu konturatu ez arren
inguratu gaitzazu zure ontasunez.



BERTSOAK

1
Gaur Magdalako Maria dugu
bekatari ezaguna,
guk “Madalena” bezala hemen
ezagunago duguna.
Ze suertea Jesus ikusi
ta entzun zuen eguna!
Jesus izan zen bakarrik
bera askatu zuen Laguna.

2
Bila ta bila zebilen beti
non hartuko atsegina,
edanago ta egarriago
barneko egarri-mina.
Txastatu zuen Jesusek zion
maitasun garbi ta fina,
lehen zerbait zena, orain norbait da:
emakume erregina.

3
Gogo-bihotzez aldatzen denak
aldatzen ditu bideak,
Mariak ere aldatu ditu
lehengo bekatu-kideak.
Izen ta guzti ezagun ditu
Jesusen adiskideak,
beren artean berdinak dira,
denak dira senideak.

4
Maite du Jesus, nahiz txalotua,
nahiz zapaldua gurutzez,
bere ondoan hortxe daukagu
saminduta umezurtzez.
Bere barnean bizirik dago
nahiz hilda egon gorputzez,
zenbateraino ote zegoen
bete-beterik Jesusez!

5
“Piztu da Jesus” entzun orduko
Mariren zoramena!
Maitasuna den lekuan erraz
loratzen da sinesmena.
Ikasleengana joan ta esan
zien aingeruarena;
lehen bekatari, gaur apostolu,
horixe da Madalena.


Publicar un comentario