Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 19 de julio de 2022

Urtean zeharreko 17. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.




Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    



 
                                 

                                                                 URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

 

            Senideok: gauza askogaitik desbardinak garan pertsonak alkartuta gagoz eliza honetan. Baina, badaukagu gitxienez gauza bat danok alkartzen gaituana: gure sinismena. Eta, hain zuzen, sinismen hori alkartuta ospatzeko eta alkarrekin otoitz egiteko batu gara hemen.

 

            Otoitza izango da gaurko Jaungoikoaren Berbearen ardatza. Eta Jesusek otoitz egiten irakatsiko deusku.

 

            Hasi gaitezan, "Bihotz batez alkarturik..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

  

            Senideok, geure barruan isiltasuna eginez, jarri gaitezan Jaungoikoaren aurrean eta eskatu deiogun bete gagizala bere ontasunez:

 

            - Jesus Jauna, beti parkatzeko prest zagozana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gure otoitza beti entzuten dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, adorez eta itxaropenez beteten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Gn 18, 20-32:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak Jaungoikoaren eta Abrahanen arteko alkarrizketa gozoa eskeintzen deusku. Zein da gure jarrera Jaungoikoaren aurrean? Zelakoak dira Jaungoikoagaz ditugun hartu-emonak?

 

Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa

            Jainkoa gure deietara makurtzen da, maite gaituelako. Salmoarekin, maitasun samur hori abestu dagigun.

  "Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

Kol 2, 12-14:

 

            Irakurgai honetan, salbamenaren iragarpen pozgarria entzungo dogu: Jesukristori esker gure bizitzea barriztatua izan da.

 

 

 

Lk 11, 1-13:

 

            Alaitasunez onartu dagigun Jaunaren Hitza. Zutundu gaitezan eta guztiok batera "Aleluia" abestu dagigun.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: Otoitz egin behar dogula esan deusku Jesusek. Une honetan, horixe egingo dogu, geure beharrizanak eta gizadiaren egoerea aurrean ditugula:

 

            - Elizearen alde:  otoitz eginez,  otoitz egiten irakatsi dagiala.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI.

 

            - Munduko gizon-emakume guztien alde: Jaungoikoa gure bizitzak argitzen dituan norbait izan daitela guztiontzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. 

 

            - Otoitzaren beharrizanik sentitzen ez daben kristinauen alde:  Jesusen aginduari eta irakatsiari jarraituz, Zeruko Aitagaz berba egin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAU NARI.

 

            - Eukaristia honetan alkartu garean guztion alde:  entzun dogun  Berbeak eta  hartuko dogun Janariak bizi-pozez bete gagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Aita ona, entzun gure otoitzak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

 

            Jaunaganako uste ona izan daitela gure poza eta gure indarra. Eta egun pozgarri bat igaro dagigula guztiok!

 

            "Alkartuta goazen...."
















URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

 

            Senideok: gauza askogaitik desbardinak garan pertsonak alkartuta gagoz eliza honetan. Baina, badaukagu gitxienez gauza bat danok alkartzen gaituana: gure sinismena. Eta, hain zuzen, sinismen hori alkartuta ospatzeko eta alkarrekin otoitz egiteko batu gara hemen.

 

            Estamos en la presencia del Señor. Sabemos que el está con nosotros, que nos escucha, que está dispuesto a llenarnos de su amor.

 

            Hasi gaitezan, "Bihotz batez alkarturik..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

  

            Senideok, geure barruan isiltasuna eginez, jarri gaitezan Jaungoikoaren aurrean eta eskatu deiogun bete gagizala bere ontasunez:

 

            - Jesus Jauna, beti parkatzeko prest zagozana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gure otoitza beti entzuten dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, adorez eta itxaropenez beteten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Gn 18, 20-32:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaiak Jaungoikoaren eta Abrahanen arteko alkarrizketa gozoa eskeintzen deusku. Zein da gure jarrera Jaungoikoaren aurrean? Zelakoak dira Jaungoikoagaz ditugun hartu-emonak?

            Abrahán repite su oración sin cansarse. Como él, digamos a Dios nuestra preocupación y procuremos acercarnos a su querer, aunque sea duro.

 

Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa

            Jainkoa gure deietara makurtzen da, maite gaituelako. Salmoarekin, maitasun samur hori abestu dagigun.

            En la lectura hemos visto el amor de Dios. Cantemos ahora con el salmo la alegría que nos da ese amor.

  "Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

 

 

 

Kol 2, 12-14:

 

            Irakurgai honetan, salbamenaren iragarpen pozgarria entzungo dogu: Jesukristori esker gure bizitzea barriztatua izan da.

            En esta lectura escucharemos un gozoso anuncio de salvación. Porque nuestra vida ha sido renovada gracias a Jesucristo.

 

Lk 11, 1-13:

 

            Alaitasunez onartu dagigun Jaunaren Hitza. Zutundu gaitezan eta guztiok batera "Aleluia" abestu dagigun.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           

            Senideok: Otoitz egin behar dogula esan deusku Jesusek. Une honetan, horixe egingo dogu, geure beharrizanak eta gizadiaren egoerea aurrean ditugula:

 

            - Elizearen alde:  otoitz eginez,  otoitz egiten irakatsi dagiala.  ESKATU  DEIOGUN  JAUNARI.

 

            - Munduko gizon-emakume guztien alde: Jaungoikoa gure bizitzak argitzen dituan norbait izan daitela guztiontzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI. 

 

            - Por todo el mundo, para que se acaben las guerras, cese el terrorismo y se ponga fin a las desigualdades y a la pobreza. ESKATU DEIOGUN JAU NARI.

 

            - Por todos los que estamos celebrando esta eucaristía, para que nos esforcemos en hacer realidad lo que hemos escuchado en la Palabra de Dios.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Aita ona, entzun gure otoitzak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Que tu voluntad se cumpla, que venga tu reino.  Perdona nuestro pecado y danos la gracia de perdonar. Que la oración del  Padre nuestro sea una constante en nuestra vida

            Jaunaganako uste ona izan daitela gure poza eta gure indarra. Egun pozgarri bat igaro dagigula guztiok!

 

            "Alkartuta goazen...."














URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA – C

    Hasiera liburutik (Has 18, 20‑32)

    Egun hareetan, Jaunak honan esan eban: «Haundia da Sodomaren eta Gomorraren kontrako salakuntza, eta astuna hareen pekatua. Banoa behera, eta ikusiko dot egia dan salakuntzak dinoana. Eta egia ez bada, jakingo dot».
    Gizonek, handik urten eta Sodomarantz jo eben; eta bitartean, Jauna Abrahanegaz egoan. Eta Abrahanek esan eutson: «Zintzoa ere galduko ete dozu gaiztoagaz batera? Beharbada, badira berrogeita hamar zintzo urian. Honeek ere galdu egingo ete dozuz? Parkamena ukatuko ete deutsazu uriari, berrogeita hamar zintzo hor izanik? Ezin Zuk holakorik egin! Zintzoa gaiztoagaz galdu, eta zintzoa eta gaiztoa zoritxar bardinekoak egin. Zuk ez holakorik! Mundu osoaren epaileak ez ete dau zuzen epaituko?»
    Eta Jaunak erantzun eutson: «Sodomako uri­ barruan berrogeita hamar zintzo aurkitzen badodaz, uri osoari parkatuko deutsat eurokaitik».
    Eta Abrahanek barriro: «Ausardia da, benetan, hauts eta errauts nazan honek neure Jaunari berba egitea. Berrogeita hamar baino bost gitxiago balira, bost horreekaitik galduko ete dozu uri osoa?» Eta Jaunak: «Berrogeita bost aurkitzen badodaz, ez dot galduko». Oraindino ere Abrahanek: «Berrogei badira?». Jaunak erantzun: «Ez dot galduko, berrogei horreekaitik».
    Orduan Abrahanek esan eutson: «Ez bedi hasarratu nire Jauna, berbetan jarraitzen badot. Hogeita hamar badira?» Eta Jaunak erantzun: «Ez dot galduko, han hogeita hamar aurkitzen badodaz». Abrahanek jarraitu eban: «Begira, parkatu, ausardia da baina; eta hogei balira?» Jaunak erantzun: «Ez dot galduko, hogei horree­kaitik». «Ea!, ez bedi hasarratu nire Jauna, nik barriro ere berba egiten badot. Eta hamar balira?» Eta Jaunak esan: «Ez dot galduko, hamar horreekaitik».
    Eta Jauna, Abrahanegaz berba eginda gero, joan egin zan; eta Abrahan bere etxera bihurtu zan.         

Erantzun-salmoa 137, 1-8


Zu zaitut, Jauna, ondasuna.



    Jauna, bihotz-bihotzez deutsudaz eskerrak emongo,
nire hitzak entzun dituzulako.
Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan.
    Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari,
ona eta leiala zara-ta:
Goratu dituzulako handikiro
zure hitza eta zure izena.
Hots egin neutsunean, entzun zeunstan,
eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.
    Benetan garaia da Jauna, umilari deutso begiratzen,
arroa, barriz, urrundik dau ezagutzen.
Larrialdian nabilela, Zeuk bizkortzen nozu,
nire arerioen hasarreen aurka eskua deustazu luzatzen,
eta zure eskumeak nau salbatzen.
    Burutuko dau Jaunak nire alde hasia,
betiko dago, Jauna, zure maitasuna,
ez eskutik utzi zeure eskuz egin dozuna.

    San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 2, 12‑14)

    Senideok: Kristogaz batera hobiratuak izan zareenok Bataioan, Beragan izan zaree berbiztuak ere, hilen artetik biztu eban Jaungoikoaren ahalmenean sinisturik.
    Zuen pekatuakaitik hilda zengozen, erdaindu barik zengozelako; baina Jainkoak Beragaz bizia emon eutsuen, pekatu guztiak parkatuta. Ezereztu egin eban gure kontra egoan eta bere hitzez kondenetan ginduzan zor-agiria; erditik kendu eban ha, kurutzean josirik.        

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 11, 1‑13)

    Aldi haretan, Jesus otoitz egiten egoan leku baten; amaitu ebanean, esan eutson bere ikasleetako batek: «Jauna, irakatsi eiguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi eutsen lez».
    Harek esan eutsen: «Otoitz egitean, esan:
"Aita, santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
emoiguzu gure eguneroko ogia,
eta parkatu guri gure pekatuak
geuk ere gure zordun guztiei
parkatzen deutsegun ezkero;
eta ez gu tentaldira eroan"».
    Eta esan eutsen : «Zuetako batek adiskide bat badau, eta gauerdian haregana joan eta esaten deutso: "Adiskide, emoidazuz zorrean hiru ogi; lagun bat etorri jat bidez etxera, eta ez daukat zer emonik". Baina besteak erantzuten deutso barrutik: "Itzi naizu bakean! Atea itxita daukagu, eta umeak eta danok ohean gagoz; ezin naiteke jagi emoteko". Baina adis­kide harek ate‑joka jarraitzen badau, hara zer dinotsue­dan Nik: Adiskide lez emoteko jagiten ez bada ere, gogaikarri izan ez dakion behintzat, jagi eta emongo deutsoz behar dituan guztiak».
    Eta Nik hauxe dinotsuet: «Eskatu egizue, eta emongo jatzue; bilatu egizue, eta aurkituko dozue; jo atea, eta edegiko jatzue; eskatzen dauanak hartu egiten dau, bilatzen dauanak aurkitu, eta atea joten daua­nari edegi egiten jako. Zuetako norbaitek, aita izanik, semeak ogia eskatuta, harria emongo ete deutso? Edo arraina eskatuta sugea emongo ete deutso, arrainaren ordez? Edo arrautza eskatu eta lupua emongo ete deutso? Beraz, zuok, gaiztoak izan arren, zeuon semeei gauza onak emoten badakizue, zenbatez gehiago emon­go deutse zuen zeruko Aitak Espiritu Santua, eskatzen deutsoenei!».    


No hay comentarios: