Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
LOIOLAKO
SAN INAZIOREN FESTABURUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on San Inazioren jaia ospatzera etorri zareen guztioi:
Eleizeak gaur jai haundi bat ospatzen dau:
Loiolako San Inazio santuaren festaburua. INAZIO, Loiolako etxetorrean jaio zan 1491. urtean, hiru
anai-arreben artean azkena. Nasaikerian hainbat urte emon ondoren. 30 urtegaz,
bere bizitza goitik behera aldatu zan.
Eta hauxe da Eukaristia honetan
gogoratuko doguna, Inaziok Jaungoikoaren deiari emon eutson erantzuna
ebanjelioko mezua bereganatuz: “Zertarako dau gizakiak mundu
guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?
Jaungoikoari eskerrak emongo deutsaguz, gizon honen dohai ederra egin deuskulako.
Kristau-alkarte bat sentituaz hasi daigun, Jaungoikoari
dagokion gorespen eta esker otoitzik ederrena, Eukaristia.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Autortu daigun apaltasunez geure pekatua, geure buruak besteei eskeinita ez bizitzea:
- Jesus Jauna, guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, dana Aitaren aintzarako egin zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatariakana hurreratu zineana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN
LITURGIA
Dt 30, 15-20:
Fededunok beti gagoz aukera bat egin beharrean: Jaungoikoa edo geure burua. Gogoan izan dagigun Jaungoikoa aukeratzen dauanak bakarrik lortzen dauala bizia.
Erantzun-Salmoa: 1ngo. Salmoa
Jainkoaren legea betetzean dago gure poza. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoagan daukagun zoriontasuna
"Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena"
1 Kor 10, 31 - 11, 1:
Orain, San Paulok Korintoko kristau taldeari idatzitako berbak entzungo ditugu. Loiolako Inaziok geuri esango baleuskiguz lez hartu dagiguzan.
Lk 9, 18-26:
Gaurko ebanjelioan entzungo ditugu, Jesusen ahotik, San Inazioren bizitzan hainbesteko eragina izan eben berbak: "Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?" Goratu dagigun berba egingo deuskun Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantzaz beterik, jo dagigun graziaren iturria dan Jaungoikoarengana eta egin deiogun otoitz Eleizearen eta munduaren beharrizanen alde:
- Elizearen alde, eta batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko Elizen alde: gaurko gizon-emakumeentzat salbamenerako bide izan daitezan. Egin dagigun otoitz.
- Kristau izena daroagun guztion alde: Ebanjelioan agertzen jakun Jesusen bizitza geuganatuz, bere jarraitzaile zintzoak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
- Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Beragaz topo egiteko uneak aurkitu eta bere abotsa entzuteko adi egonaz Jesusen bidetik jarraitzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.
- San Inazioren jaia ospatzen gagozanon alde: guztiok, santutasunerako deia entzun dagigun eta Jainkoaren bakezko, anaitasunezko eta askatasunezko erreinua eraikitzen ahalegindu gaitezen. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen Barri Ona iragarri dagigula. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.
JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA
Loiolako Ignazioren otoitza
Hartu, Jauna, eta onartu
nire askatasun guztia, nire oroimena,
nire adimena eta nire gogo osoa,
dodan eta daukadan guztia.
Zeuk emon zeustan,
Zeuri, Jauna, itzultzen deutsut, Jauna.
Zeurea da dana.
Egin erabat gura dozuna.
Emoidazu zeure maitasuna eta
ondonahia,
nahikoa dot hori.
AZKEN AGURRA
Senideok: Eukaristia honetan, biziaren aldeko aukerea barritu dogu; bide horretatik sendo jarraitzeko indarra ere jaso dogu. Orain goazen kalera eta, Jaunaren laguntzaz, egin daigun Loiolako San Inaziok egin ebana.
"Inazio…."
LOIOLAKO SAN INAZIOREN FESTABURUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on San Inazioren jaia ospatzera etorri zareen guztioi:
Eleizeak gaur jai haundi bat ospatzen dau: Loiolako San Inazio santuaren festaburua. INAZIO, Loiolako etxetorrean jaio zan 1491. urtean, hiru anai-arreben artean azkena. Nasaikerian hainbat urte emon ondoren. 30 urtegaz, bere bizitza goitik behera aldatu zan.
Eta hauxe da Eukaristia honetan
gogoratuko doguna, Inaziok Jaungoikoaren deiari emon eutson erantzuna
ebanjelioko mezua bereganatuz: “Zertarako dau gizakiak mundu
guztia irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?
En esta festividad de San Ignacio se nos invita a escuchar la voz de Dios y seguirle. El santo, en su convalecencia descubrió la grandeza del seguimiento. Su gran deseo fue cumplir la voluntad de Dios.
Kristau-alkarte bat sentituaz hasi daigun, ba,
Jaungoikoari dagokion gorespen eta esker otoitzik ederrena, Eukaristia.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Autortu daigun apaltasunez geure pekatua, geure buruak besteei eskeinita ez bizitzea:
- Jesus Jauna, guztiak salbatzea nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, dana Aitaren aintzarako egin zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, pekatariakana hurreratu zineana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN
LITURGIA
Dt 30, 15-20:
Fededunok beti gagoz aukera bat egin beharrean: Jaungoikoa edo geure burua. Gogoan izan dagigun Jaungoikoa aukeratzen dauanak bakarrik lortzen dauala bizia.
Todo cristiano se encuentra siempre ante una elección:
Dios o nosotros mismos. Si optamos por Dios, en Él encontraremos nuestra
felicidad.
Erantzun-Salmoa: 1ngo. Salmoa
Jainkoaren legea betetzean dago gure poza. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoagan daukagun zoriontasuna
El salmista nos descubre la
raíz de la felicidad: meditar la ley del Señor y deleitarse en ella.
"Bai dohatsu, gau ta egun Jaunaren legea hausnartzen dauena"
1 Kor 10, 31 - 11, 1:
Orain, San Paulok Korintoko kristau taldeari idatzitako berbak entzungo ditugu. Loiolako Inaziok geuri esango baleuskiguz lez hartu dagiguzan.
San Pablo nos invita a hacer todo para gloria de Dios.
Lk 9, 18-26:
¿De qué le sirve a uno ganar el mundo entero si se pierde o se perjudica a sí mismo? Esta frase del evangelio transformó la vida de san Ignacio. Abrámonos también nosotros hoy, a la Palabra de Dios.
Gaurko ebanjelioan entzungo ditugu, Jesusen ahotik, San Inazioren bizitzan
hainbesteko eragina izan eben berbak: "Zertarako dau gizakiak mundu guztia
irabaztea, bere bizia galtzen eta ondatzen badau?" Goratu dagigun berba
egingo deuskun Jauna, Aleluia
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantzaz beterik, jo dagigun graziaren iturria dan Jaungoikoarengana eta egin deiogun otoitz Eleizearen eta munduaren beharrizanen alde:
- Elizearen alde, eta batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko Elizen alde: gaurko gizon-emakumeentzat salbamenerako bide izan daitezan. Egin dagigun otoitz.
- Por la Compañía de Jesús que, en cualquier lugar del mundo, trabaja al servicio de la justicia y la evangelización; para que sus esfuerzos sean eficaces, y den fruto para el bien de todos. Egin dagigun otoitz.
- Jesusi jarraitu nahi deutsen gizaki guztien alde. Beragaz topo egiteko uneak aurkitu eta bere abotsa entzuteko adi egonaz Jesusen bidetik jarraitzeko adorea izan dagien. Egin dagigun otoitz.
- Por todos los que estamos celebrando esta eucaristía, para que como San Ignacio nos dejemos interpelar por la Palabra de Dios y vivamos siempre haciendo su voluntad. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen Barri Ona iragarri dagigula. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Eukaristia honetan, biziaren aldeko aukerea barritu dogu; bide horretatik sendo jarraitzeko indarra ere jaso dogu. Orain goazen kalera eta, Jaunaren laguntzaz, egin daigun Loiolako San Inaziok egin ebana.
Tendremos que
aprender a superar nuestro miedo a las complicaciones y malos ratos. La
esperanza del Reino de Dios debe ser más fuerte que nuestra cómoda seguridad.
Pidamos a San Ignacio la fuerza necesaria para seguir los caminos del Señor.
Gurago badogu...
Inazio
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik
nahi zaitugu goratu
ta jaso Jaunari
gure otoitz ta kantu
zuregan baitugu
babesle ta eredu
mundo ta eliza-elkartean
gure kristau-bizitzan.
Santuen bizitzak
lagun izan dituzu
ta bultzatu zaituzte
Jesusi jarraitzera
hemengo lilura
denen gainetik, aurrera.
Maitasun
bideak
urratu
dituzu
hezkuntzarako
aukerak
zabaldurik
mundura
Inazio
hor zaude
leial
eta erne
zerbitzu
bidean
otoitz
sakonean
gogo
jardunean
Jauna
goratu nahian
bakea irits
dadin
gure
lurraldera
ta
mundu zabalera, denera.
Gogoeta
Zertarako da mundu guztia irabaztea, bizia galtzen badozu? Jainkoaren Mesias da Jesus, bere asmoak betetzeko Jainkoak bialdua eta igurtzia. Israel herriak bizi eban esperantza handiarekin lotzen gaitu Jesusek (ez konfunditu Palestinan gaur egun egiten dabilen sarraskiagaz, holokausto barriagaz); herriak itxaroten ebana, nahiz eta era desitxurosoan itxaron. Israel herriak legez, Pedrok ere erdipurdiko ikusmoldea dauka Jesusen ganean. Biztueraren ostean helduko da Pedro Jesus hori Jainkoaren Semetzat hartzera. Jesus mesias izateak beragaz dakar sufritu eta hil beharra. Isralderrak ez eben ulertu, ezta ikasleek ere ez Biztueraren aurretik, Jesusen izaera hori.
Eta guk zer uste dogu Jesusen ganean?
Ebanjelio honetan Jesusen nekaldiari buruzko zertzeladak batzean, Jesusi jarraitzeko baldintzak agertu gura deuskuz Lukas ebanjelisteak.
Kurutzea eguneroko ogia izango da kristauarentzat, ez da pertsekuzio eta martiritzaren sasoiko kontua bakarrik; egunerokoa da. Gaur egun ere mundu guztian zehar milaka dira kristau martiriak.
Jesusi jarraitzean dago fededunaren bihar eguneko bizia, zoriona.
Apal baina pozik bizitzea da kurutzea hartzea, besten biziagatik bizia emotea da, besteen onerako ondasun eta erosotasun gitxiagorekin bizitzea da.
Gogoeta
Ignazio ameslari
handia izan zen. Haren bihotzaren zeruertza itsasoen eta ozeanoen zeruertza
baino harago iristen zen. Garai hartan ezagunak zituzten zoko guztietara eraman
nahi zuen ebanjelioa.
